Joan eduki nagusira

Unibertsitate Master Bikoitza Ingeniaritza Informatikoan eta Zibersegurtasunean

Lortu profil espezializatua informatikaren eta zibersegurtasunaren arloan, informazioaren gizartearen erronkei aurre egiteko.

* ANECAren egiaztapena jasotzeko zain.

Aurkezpena

NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren masterra.

ods 8ods 9ods 11ods 12 

 

Zergatik ikasi Ingeniaritza Informatikoko eta Zibersegurtasuneko Unibertsitate Master Bikoitza?

  • Prestakuntzak aukera emanen dizu sistema informatikoak, aplikazioak, sareak eta azpiegiturak planifikatzeko, sortzeko, gidatzeko eta kudeatzeko, eta horiek segurtasuna arriskuan jartzen ahal duten mehatxuetatik babesteko.
  • Programak aukera ematen du bi titulazio hauek lortzeko aldi berean:
    • Unibertsitate Masterra Ingeniaritza Informatikoan: ikasleek prestakuntza aurreratua jasoko dute konputazioaren, big data-ren eta machine learning-aren arloan.
    • Unibertsitate Masterra Zibersegurtasunean: arlo hauetan espezializatutako prestakuntza da: software seguru eta efizienteen garapena, datuen eta azpiegituren babesa erasoen aurrean eta araudiak betetzea.
  • Maizen eskatzen diren eta gehien hazten ari diren profil profesionaletan espezializatuko da ikaslea:
    • Europako Batzordeak dioenez, IKTetan espezialistak diren kolektiboak enplegu totalaren % 10 izanen dira 2030ean.
    • Espainiako Gobernuak egin duen Espainiako 2025 Agenda Digitalaren helburuen artean, 2020-2025 aldian IKTetako 20.000 espezialista izatea dago, besteak beste adimen artifizialaren, zibersegurtasunaren eta datuen analisiaren arlokoak.
    • Zibersegurtasunaren Institutu Nazionalaren arabera, zibersegurtasuneko 26.000 profesional baino gehiago falta dira Espainian.
    • CYD txostenaren arabera, Informatikako graduatuek dute enplegu-tasarik altuena eta lan-egonkortasunik handiena.
  • Irakasleek bikaintasun egiaztatua dute irakaslanean eta ikerketan.

Master hau ingeniaritza informatikoaren arloko titulazioetarako Europako kalitate-ziurtagiriarekin aitortu dute, EURO-INF Zigilua deiturikoarekin.

Sello de calidad Euro-inf

Master hau hauekin batera egiten ahal duzu:

Espezializazioa

Gaitasunen inguruko prestakuntza

Hizkuntzak

Zer gradutatik sartzen ahal naiz Ingeniaritza Informatikoko eta Zibersegurtasuneko Unibertsitate Master Bikoitzera?

  • Ingeniaritza Informatikoko Gradutik.
  • Informatikako ingeniariren lanbidearekin loturik dauden eta bestelako izenak dituzten beste gradu batzuetatik.

Zertan egiten ahalko dut lan Ingeniaritza Informatikoko eta Zibersegurtasuneko Unibertsitate Master Bikoitza bukatzen dudanean?

  • Informazio-sistemen zuzendari moduan, enpresaren barruan IKT sektoreko proiektuak, taldeak eta erakundeak gidatuz.
  • Softwareko ingeniari moduan, aplikazioak garatzeko prozesua kudeatuz kalitatea, erabilgarritasuna eta erabiltzaileen gogobetetasuna bermatzeko.
  • Sistemen arkitekto moduan, aplikazio banatuak diseinatuz edo sare eta sistemen errendimendua ebaluatuz.
  • Gailu mugikorretarako aplikazioen garapenean.
  • Informazioaren Segurtasuneko arduradun moduan (CISO, Chief Information Security Officer) askotariko sektoreetan, hala nola industrian, turismoan, merkataritza elektronikoan, osasun arloan (ospitaleak, industria farmazeutikoa...), etab.
  • Edozein organizaziotan, zibersegurtasunari lotutako lanpostuetan (gobernantzan, arriskuen kudeaketan, auditoretza teknologikoan eta aplikazioen garapenean), eta SOCetan (Segurtasun Operazioen Zentroak).
  • Aholkularitza- eta auditoretza-enpresetan.
  • Ikerkuntzaren arloan.

Ikaskuntzaren emaitzak

Sarbidea eta onarpena

Sartzeko baldintzak

Master ikasketa ofizialetara sartzeko, beharrezkoa izanen da Europako Unibertsitate Eremuko edo beste herrialderen bateko goi mailako hezkuntza erakunde batek emandako unibertsitate titulu ofizial bat edukitzea, titulua eman den herrialdean master ikasketetara sartzeko aukera ematen duena.

Sartzeko baldintzak Sartzeko baldintzak

Masterraren irizpide espezifikoak

Masterreko Batzorde Akademikoa da, azken buruan, ikasleen onarpena zehazteko ardura duena. 
Eskaera gehiago badaude ikaspostu baino, baremo honen arabera onartuko dira ikasleak master honetan:

  • Espediente akademikoa (% 80)
  • Ingeniaritza informatikoaren arloko lan esperientzia (% 20)
     

Aurreinskripzioa Aurreinskripzioa
Matrikula Matrikula