Joan eduki nagusira

Unibertsitate Masterra Wind Energy Engineeringean

Zeureganatu enpresa baten energia eolikoko proiektuetan soluzio teknologiko eraginkorrenak identifikatzeko eta inplementatzeko ezagupen eta trebeziak.

Wind Energy Engineeringeko Unibertsitate Masterra sektorean erreferenteak diren enpresetako 27 ECTSko prestakuntzako aipamen dual batekin eskaintzen da.  

Aurkezpena

NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren masterra.

ods 5 ods 7 ods 13

 

Zergatik ikasi Wind Energy Engineeringeko Unibertsitate Masterra?

  • Aipamen duala duen Wind Energyko lehen masterra da Espainian:  27 ECTSko prestakuntza da, eta sektoreko enpresa bateko taldean integratuko zara. Horri esker sakon ezagutuko dituzu proiektu eolikoak kudeatzeko teknika eta tresnak eta enpresen kudeaketako beste esparru batzuekin interakzioa izanen duzu, hala nola giza baliabideen kudeaketa edo finantza kudeaketa.  
  • Irakasleek bikaintasun egiaztatua dute irakaslanean eta ikerketan
  • Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza, proiektu eolikoaren bideragarritasun moduluetan funtsezko gaitasunak eskuratzen direla bermatzeko, errotorea hautatzeko, egitura diseinatzeko, sistema elektrikoa eta kontrol sistema diseinatzeko, eta proposatutako soluzioa simulatzeko eta ziurtatzeko. Horretarako, ikasleak aerosorgailu baten diseinu integrala eginen du bere azpisistema guztiekin industria eolikoaren prozesuari jarraituz. Proiektuan jasoko dira kokalekua, bideragarritasun-azterketa, azken diseinua eta makinaren ziurtagiria.
  • Nafarroa S4 estrategia 2030 ikuspegiaren barruan dagoen titulazioa, Energia Berdearen Industria lehentasunean (https://s4navarra.es/eu/prioridades-economicas-de-navarra/industria-de-la-energia-verde/)
  • Hauek egiteko gaitasuna eskuratuko duzu:
    • turbina eolikoen funtzionamendua eta haien azpisistemen arteko interakzioa ulertzea, eta horri esker sektoreko enpresetako edozein ingeniaritza-sailetan integratzeko aukera izanen da.
    • proiektu eoliko baten bideragarritasuna kritikoki ebaluatzea eta kokaleku jakin baterako teknologiarik eta osagairik egokienak hautatzea. 
    • proiektu baten erronkak aztertzea, sektoreko baldintzak eta etorkizunean egon daitezkeen joerak kontuan hartuta, iritzi tekniko independente bati jarraituz, eta lotutako inplikazio sozioekonomikoez jabetuta. 
    • aerosorgailu baten egitura, errotorea, sistema elektrikoa eta kontrol-sistema hautatzea edo diseinatzea. 
    • soluzioak simulatzeko eta ebaluatzeko tresnak erabiltzea, diseinu fasean integratzea eta proposatutako soluzioa ziurtatzea

Master hau hauekin batera egiten ahal duzu:

Gaitasunen inguruko prestakuntza

Hizkuntzak

Zer gradutatik sartzen ahal naiz Wind Energy Engineeringeko Unibertsitate Masterrera?

  • Ingeniaritza Mekanikoko Gradua 
  • Industria Teknologien Ingeniaritzako Gradua
  • Lotutako beste gradu-titulu batzuk (lanbide arautu baterako sarbidea ministerio-agindu batek arautua egoteko baldintzarik gabeak).

Ikasleentzako laguntza

Zertan egiten ahalko dut lan Wind Energy Engineeringeko Unibertsitate Masterra bukatzen dudanean?

  • Turbina eolikoak fabrikatzen dituzten enpresetako ingeniaritza sailetan, aerosorgailuen diseinuan eta optimizazioan espezializatuak.
  • Parke eolikoen hedapenera eta funtzionamendura bideratutako I+G+b-ko proiektuak kudeatzen eta zuzentzen. 
  • Sektore berriztagarri eolikoko enpresetako diziplina anitzeko taldeak ikuskatzea. 
  • Kontrol, karga, aerodinamika, mekanika eta antzeko arloetako zuzendaritza teknikoa. 

Ikaskuntzaren emaitzak

Sarbidea eta onarpena 

Sartzeko baldintzak

Master ikasketa ofizialetara sartzeko, beharrezkoa izanen da Europako Unibertsitate Eremuko edo beste herrialderen bateko goi mailako hezkuntza erakunde batek emandako unibertsitate titulu ofizial bat edukitzea, titulua eman den herrialdean master ikasketetara sartzeko aukera ematen duena.

Gainera, master honetan sartzeko ingeleseko ziurtagiria aurkeztu behar da, B2 mailakoa edo altuagoa. Hizkuntza maila egiaztatzeko beste modu bat Nafarroako Unibertsitate Publikoko Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiko behar den proba gainditzea da.

Sartzeko baldintzak Sartzeko baldintzak

Masterraren irizpide espezifikoak

Masterreko Batzorde Akademikoak du, azken buruan, ikasleak onartu edo ez erabakitzeko ardura. 

Onarpen irizpideak betetzen dituzten pertsonen kopurua eskainitako ikaspostuena baino handiagoa bada, merezimenduak baloratuko dira hautapen prozesua zehazteko, irizpide hauen arabera:

  • Sarbide titulazioko batez besteko nota kidetasun faktorearekin biderkatua (erreferentziako graduetarako, 1; gainerako graduetarako, 0,5): 8 puntu gehienez ere.
  • Ingeleseko maila. C1 maila: (2 puntu)


 

Aurreinskripzioa Aurreinskripzioa
Matrikula Matrikula

Oharrak

Fundación Carolina   Carolina Fundazioak bekak ematen ditu master hau egiteko.