Aurkezpena
NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren masterra.
Zergatik ikasi Unibertsitate Masterra Energia Berriztagarrietan?
- Kualifikazio handiko irakasleak izanen dituzulako, ikertzaileak, adituak eta energia berriztagarrien sektoreko enpresa liderretako profesionalak, besteak beste Siemens-Gamesa, Nordex-Accciona o Ingeteam enpresetakoak.
- Masterraren Amaierako Lana energia berriztagarrien sektoreko munduko enpresa nagusietan egiten ahalko duzulako NUPeko Energia Berriztagarrien Katedrari esker (Siemens-Gamesa, Acciona Energía, Ingeteam eta abar).
- Lana aurkitzeko aukera handia izanen duzulako eta aukera onak etorkizunean: Europar Batasunak % 32ko helburu loteslea ezarri du 2030erako.
- Energia-sorkuntza banatuaren erronka berriei erantzuteko prestakuntza jasoko duzulako; energia-sorkuntza mota hori giltzarria da energia-eredu berrian, etorkizun oparoa izanen du, eta Nafarroako Foru Komunitatea arlo horretako erreferentea da nazioartean.
- Prestakuntza bikaina jasoko duzulako energia-kaptadoreen alderdi nagusietan, eta espezializazio handia energia-baliabide berriztagarrien ebaluazioan, kaptadoreen funtzionamendua optimizatzen, iturri berriztagarrietatik bildutakoa energia elektriko bihurtzen, energia berriztagarrien sistemak sare elektrikoan integratzen eta sare elektriko isolatu edo ahulak sortzen.
- Espezializazioak:
- Parke eoliko eta fotovoltaiko handien diseinua.
- Potentzia elektronika.
- Energia berriztagarrien sistemen modelaketa, simulazioa eta kontrola.
- Parke handiak sare elektrikoan integratzeko arazoen identifikazioa eta konponbidea.
- Instalazio eta sistema elektriko txikien diseinua.
- Energia-baliabide berriztagarrien ebaluazioa.
- Biltegiratze elektrikoa.
Master hau hauekin batera egiten ahal duzu:
Espezializazioa
Gaitasunen inguruko prestakuntza
Hizkuntzak
Zer gradutatik sartzen ahal naiz Energia Berriztagarrietako Unibertsitate Masterrera?
- Gradua Industria Teknologien Ingeniaritzan
- Gradua Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoan
- Gradua Ingeniaritza Elektronikoan
- Energia Berriztagarrietako Gradua
- Horrekin lotutako graduak*:
- Energiaren Ingeniaritzako Gradua
- Ingeniaritza Elektrikoko Gradua
- Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua
*Prestakuntza osagarriko 4,5 kreditu egin beharko dira. - Bestelako gradu eta ingeniaritzak Masterraren Batzorde Akademikoak baloratu beharko ditu (komeni da aldez aurretik kontsultatzea)
Ikasleentzako laguntza
Zertan egiten ahalko dut lan Energia Berriztagarrietako Unibertsitate Masterra bukatzen dudanean?
Energia berriztagarrien sektoreko munduko enpresa nagusietan (Siemens-Gamesa, Acciona Energía, Ingeteam eta abar):
- Energia-sistemak diseinatzen.
- Ingurumen eragina ebaluatzen eta peritatzen.
- Aholkulari lanetan energia berriztagarrien beste sektore batzuetan.
- Ikuskatzaile lanetan energiaren arloan.
Gaitasunak
Sarbidea eta onarpena
Sartzeko baldintzak
Master ikasketa ofizialetara sartzeko, beharrezkoa izanen da Europako Unibertsitate Eremuko edo beste herrialderen bateko goi mailako hezkuntza erakunde batek emandako unibertsitate titulu ofizial bat edukitzea, titulua eman den herrialdean master ikasketetara sartzeko aukera ematen duena.
Masterraren irizpide espezifikoak
Masterreko Batzorde Akademikoa da, azken buruan, ikasleen onarpena zehazteko ardura duena. Eskaera gehiago badaude ikaspostu baino, baremo honen arabera onartuko dira ikasleak master honetan:
- Gainditutako kredituen kopurua.
- Arlo honetako gaitasunekin zerikusia duten irakasgaietako kalifikazioak.
- Ikasleak arloan izandako esperientzia profesionala eta prestakuntza osagarria.
Ikasleek beharrezko gaitasunak ez dituztela uste badu, Batzorde Akademikoak zenbait gomendio emanen ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoak ezartzen duena kontuan hartuta.
Masterrera sartzeko egokiak diren profilak izan arren, makina elektrikoetan, zirkuitu elektrikoetan eta potentzia-elektronikan hutsune teorikoak edo praktikoak dituzten ikasleek nahitaez egin beharko dituzte dagozkien ikasgaien prestakuntza-osagarriak:
- Energia bihurtzeko Teknologia Elektrikoa Energia Berriztagarrien Sistemetan (4,5 ECTS).
Oharrak
Carolina Fundazioak bekak ematen ditu master hau egiteko.