Joan eduki nagusira

Lehen Haurtzaroko Dibertsitatea eta Kulturarteko Gakoak

Mikrokredentzial unibertsitario hau Nafarroako Gobernuaren Osasun Departamentuarekin, Hezkuntza Departamentuarekin eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuarekin batera diseinatu da, eta 0-6 urte bitarteko haurren garapena ardatz duten Nafarroako Osasuneko, Hezkuntzako eta Eskubide sozialetako alorretako profesionalei zuzendua dago. Bertan, aniztasun funtzionala eta kulturala landuko dira, eta garapeneko alerta-adierazleak nola detektatu eta esku-hartze egokiak nola diseinatu jorratuko dira. Horiez gain, arreta egokia emateko gako kulturalak identifikatu eta landuko dira.

Mikrokredentzial hau "Lehen Haurtzaroko Laguntza Integraleko Aditu Diploma. Arreta Goiztiarra" izeneko mikrokredentzialarekin lotuta dago. Diploma lortzeko, gai horiei lotutako bost mikrokredentzialak egin beharko dituzu. (Argibide gehiago)  

  • Modalitatea: hibridoa
  • Kredituak: 2 ECTS (20 eskola-ordu)
  • Izena emateko epearen hasiera: 2025/03/24
  • Prezioa: 220 € | Prezioa deskontuekin: 33 € (Kontsultatu baldintzak)
  • 1. edizioa - Noiz emanen den: 2025/10/27tik 2025/11/23ra
  • 2. edizioa - Noiz emanen den: 2025/11/03tik 2026/11/30era

Financiado por UE, Gobierno de España, Gobierno de Navarra, UPNA

Prestakuntza honek NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat egiten du.

ods 3 ods 4 ods 5 ods 11


  • Laguntzaileak: Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentua, Hezkuntza Departamentua eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentua

Arreta Goiztiarreko Administrazioarteko Batzordeak 2021ean ikerketa bat egin zuen arreta goiztiarrean diharduten Nafarroako Foru Komunitateko eragile guztien artean. Ikerketatik ondorioztatu zen arreta goiztiarrari buruzko prestakuntza sustatu beharra zegoela Lehen Haurtzaroko (0-6 urteko tartea) gai espezifikoei dagokienez. 

Mikrokredentzial unibertsitario honek ardatz izanen ditu lehen haurtzaroko eragileen eta gurasoen artean lankidetza-harremanak ezartzeak duen garrantzia eta guraso-gaitasuna sustatzea. Horretarako, zuzeneko lana eginen da familiekin, eta familien eta haurren inguru naturalekin. 

Horretarako, funtsezkoa izanen da, batetik, tratu onaren kontzeptua ulertzea, eta bestetik, trebetasunak eta gaitasunak garatzea, tratu oneko harremanak identifikatu eta sustatzeko familia barneko harremanetan, besteekiko harremanetan eta gizarte-harremanetan

Familien eta profesionalen arteko lankidetza eta parte-hartze aktiboko prozesuak diseinatzeko beharrezkoak diren gaitasunak garatuko dira, bai eta haurren ingurune naturalean eragiteko esku-hartze goiztiarreko jardunak eta entzute emozionaleko prozesuak ere, profesionalek tratu ona izan dezaten norbere buruarekiko eta beste pertsona batzuekin egingo duten lanaren oinarri.


  • Ikaspostuak: 35 
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Lekua: Arrosadiko campusa (NUP)

Eman izena Eman izena

  • Haurren aniztasunari lehen haurtzaroan heltzea.
  • Kulturarteko gakoak haurren aniztasunari lehen haurtzarotik arreta emateko.

Sartzeko profila:

  • 0-6 urteko adin tartean esku-hartzen duten agenteak izatea (Hezkuntza arloko profesionalak, Osasun arloko eta Gizarte Zerbitzuen sistemako profesionalak), jardunean edo langabezian, eta Nafarroako Administrazioaren hiru sistemetako batean (Hezkuntza, Osasuna edo Gizarte Eskubideak) ari direnak edo aritu izan direnak, edo lizitazioak/kontratuak edo administrazioarekin itunak dituzten sektoreko entitateren batean ari direnak edo aritu izan direnak, eta prestakuntza hasten den egunean 25 eta 64 urte bitartean dituztenak.

Onarpen prozesua bukatu ondoren ikaspostu hutsik baldin badago, onartuak izateko aukera izanen dute prestakuntza hasten denean 25 urte baino gutxiago edo 64 urte baino gehiago dituztenek, sartzeko profila eta ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Ikaspostu horiek inskripzio ordenaren arabera esleituko dira, gehienezko kupoa bete arte.

Sartzeko baldintzak: 

  • Gutxieneko baldintza prestakuntzari dagokionez: Lehen Haurtzaroarekin lotutako erdi-mailako titulua edo baliokidea (EQF maila: 4).
  • Nafarroako Administrazioaren barruan, hiru sistemetako batean (Osasuna/Hezkuntza/Gizarte Eskubideak, sorta zabal bateko unitate/talde/zerbitzuen parte izaten ahal direlarik), edo administrazioarekin lizitazioak/kontratuak edo itunak dituzten sektoreko entitateetan aritzea edo aritu izana. 
  • Ikastaroa egiteko behar den profila duzula dioen erantzukizunpeko adierazpena, eta profil horren deskribapen labur bat. Deskargatu hemen dokumentua. Bete ezazu, eta erantsi iezaiozu zure inskripzioari

Onartua izateko baldintzak (Nafarroako Gobernuaren Arreta Goiztiarraren Administrazioarteko Batzordearekin bat etorriz): 

Batetik, sartzeko profila eta baldintzak bete beharko dira, eta inskripzioaren ordena zorrotzari jarraituko zaio ikaspostuak betetzeko; bestetik, pertsonen proportzioa mantenduko da prestakuntza zuzentzen zaien arlo guztietan (osasuna, hezkuntza eta gizarte zerbitzuak).

70 parte-hartzaile hautatuko dira (35 edizio bakoitzeko), zeinak lehenbiziko edizioan zein bigarrenean onartuak izaten ahalko baitira.

Prestakuntza hasitakoan argitaratuko da onartuen behin betiko zerrenda.

Emaitzak

  • Garapeneko mugarri naturalak modu sistematikoan behatzea.
  • Funtsezko informazioa biltzea, balizko zailtasunak detektatu ahal izateko.
  • Informazioa erregistratzeko zenbait material ezagutzea.
  • Hitzezko eta hitzik gabeko kulturarteko komunikazioaren gako nagusiak identifikatzea familiekiko harremanean.
  • Espazio komunitarioetan dagoen kultur aniztasuna ulertzea.
  • 0-6 urte bitarteko haurren hazkuntzan laguntza prozesuak inplementatzea, heziera-estilo bakoitzak berezkoak dituen kulturarteko gakoak aintzat hartuta.

Prestakuntzaren helburuak

  • Ikasleen aniztasunaren aldakortasunaren iturriak ulertzea
  • Adin horretako ikasleen garapeneko mugarri naturalen ezaugarriak identifikatzea.
  • Alerta-adierazle nagusiak ezagutzea arlo psikomotorean, intelektualean, komunikaziokoan, linguistikoan, sozialean, bisualean, afektiboan, emozionalean eta jokabidearen autorregulaziokoan.
  • Familiekin eta adingabeekin esku-hartzeko gako kulturalen garrantzia ulertzea.
  • Beste kultura batzuetako 0-6 urte bitarteko haurren hazierari, atxikimenduari eta garapenari buruzko gako kulturalak ezagutzea.
  • Beste kultura batzuetako 0-6 urte bitarteko haurren hazierari, atxikimenduari eta garapenari buruzko gako kulturalak ezagutzea.

  • Zuzendaritza akademikoa: Mª Alicia Peñalva Vélez, Giza eta Hezkuntza Zientzien Saileko irakasle titularra, Pedagogian lizentziatua eta doktorea Hezkuntza Zientzietan. 
  • Kanpoko kozuzendari akademikoa: Jesús María Vaca Guergue, Nafarroako Arreta Goiztiarreko Zentroko zuzendaria.
  • Kanpoko kolaboratzaileak: 
    • Alicia Burguete Elarre, Nafarroako Gobernuko Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko Inklusio Ataleko Orientazio Bulegoko burua.
    • Nerea Domeño Elarre, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko hezkuntza-orientatzailea
    • Mila García Andión, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko hezkuntza-orientatzailea
    • Mª Carmen Quesada Muñoz, Gizarte Hezkuntzan espezializatutako irakaslea

  • Aurrez aurreko saioen ordutegia: asteazkenetan 16:00etatik 20:00etara eta ostegunetan 16:00etatik 18:00etara.  
  • Prestakuntza hasi aurretik, parte-hartzaileei posta elektronikoz jakinaraziko zaie zer ikasgelatan emanen den.

Azken kalifikazioa honako ponderazio hauen arabera kalkulatuko da:

  • Gutxienez eskola-orduen % 80ra joatea: % 30
  • Banakako hausnarketa-ariketa, lan errubrika batean oinarrituta: % 20
  • Test erako azterketa: % 50

Mikrokredentziala lortzeko, matrikulatutako ECTSak gainditu beharko dira,   NUPeko ikasketa berekiak arautzen dituzten arauen 27. artikuluaren arabera.


     

Matrikula arrunta: 220 €

Matrikula deskontuarekin:

  • 66 € - % 70 Europako funtsen bidez finantzatuko da, onartuak izan eta prestakuntza hasten denean 25 eta 64 urte bitartean dituztenentzat.
  • 33 € - Nafarroako Gobernuaren % 15eko finantzaketa gehigarria izanen dute sarrera-profilean zehaztutako kolektiboek, prestakuntza hasten denean 25 eta 64 urte bitartean badituzte..

Mikrokredentzialen matrikularako dirulaguntzak emateko prozedura

Kontsultatu hemen matrikularako laguntzak emateko prozedura, izena emateko prozesuan laguntza eskatzeko bete beharreko baldintzak betetzen ote dituzun egiaztatzeko.Laguntzak erabilgarri izanen dituzte soilik matrikula finantzatzeko ezein entitateren laguntzarik ez duten pertsona fisikoek.

Mikrokredentzial hau independentea da, eta ez da beste ezein prestakuntza-ikastaroren parte.

Dokumentazioa gehigarria

Dokumentazioa

Informazio gehiago