Prestakuntza honek NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat egiten du.
- Laguntzaileak: Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentua, Hezkuntza Departamentua eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentua
Arreta Goiztiarreko Administrazioarteko Batzordeak 2021ean ikerketa bat egin zuen arreta goiztiarrean diharduten Nafarroako Foru Komunitateko eragile guztien artean. Ikerketatik ondorioztatu zen arreta goiztiarrari buruzko prestakuntza sustatu beharra zegoela Lehen Haurtzaroko (0-6 urteko tartea) gai espezifikoei dagokienez.
Unibertsitateko mikrokredentzial honek haurren garapenean funtsezkoak diren bi alderdi ditu ardatz: atxikimenduzko harremanak eta garapen emozionala. Atxikimenduzko lotura afektiboa bizitzako lehen hilabeteetatik garatu behar den funtsezko lotura emozionala dela ulertzeari emanen zaio garrantzia. Era berean, hazkuntza-praktikek eta haur-eskolek garapen horretan duten funtsezko zeregina ulertzeko eta horri erantzuteko premiaren oinarriak landuko dira. Maila emozionaleko zailtasunak eta nahasmenduak hautematearekin zerikusia duten gaitasunak eta trebetasunak landuko dira, bai eta haurrei eta familiei atxikimendua eta garapen afektibo osasuntsua eraikitzen nola lagundu ere.
- Ikaspostuak: 35
- Hizkuntza: gaztelania
- Lekua Arrosadiko campusa (NUP)
- Garapen emozionaleko zailtasunen hautemate goiztiarra.
- Lotura eta euste emozionala. Guraso-gaitasuna edo gaitasun profesionala sortzea.
Sartzeko profila:
- 0-6 urteko adin tartean esku-hartzen duten agenteak izatea (Hezkuntza arloko profesionalak, Osasun arloko eta Gizarte Zerbitzuen sistemako profesionalak), jardunean edo langabezian, eta Nafarroako Administrazioaren hiru sistemetako batean (Hezkuntza, Osasuna edo Gizarte Eskubideak) ari direnak edo aritu izan direnak, edo lizitazioak/kontratuak edo administrazioarekin itunak dituzten sektoreko entitateren batean ari direnak edo aritu izan direnak, eta prestakuntza hasten den egunean 25 eta 64 urte bitartean dituztenak.
Onarpen prozesua bukatu ondoren ikaspostu hutsik baldin badago, onartuak izateko aukera izanen dute prestakuntza hasten denean 25 urte baino gutxiago edo 64 urte baino gehiago dituztenek, sartzeko profila eta ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Ikaspostu horiek inskripzio ordenaren arabera esleituko dira, gehienezko kupoa bete arte.
Sartzeko baldintzak:
- Lehen Haurtzaroarekin lotutako erdi-mailako titulua edo baliokidea (EQF maila: 4).
- Nafarroako Administrazioaren barruan, hiru sistemetako batean (Osasuna/Hezkuntza/Gizarte Eskubideak, sorta zabal bateko unitate/talde/zerbitzuen parte izaten ahal direlarik), edo administrazioarekin lizitazioak/kontratuak edo itunak dituzten sektoreko entitateetan aritzea edo aritu izana.
- Ikastaroa egiteko behar den profila duzula dioen erantzukizunpeko adierazpena, eta profil horren deskribapen labur bat. Deskargatu hemen dokumentua. Bete ezazu, eta erantsi iezaiozu zure inskripzioari.
Onartua izateko baldintzak (Nafarroako Gobernuaren Arreta Goiztiarraren Administrazioarteko Batzordeaekin bat etorriz):
Batetik, sartzeko profila eta baldintzak bete beharko dira, eta inskripzioaren ordena zorrotzari jarraituko zaio ikaspostuak betetzeko; bestetik, pertsonen proportzioa mantenduko da prestakuntza zuzentzen zaien arlo guztietan (osasuna, hezkuntza eta gizarte zerbitzuak).
70 parte-hartzaile hautatuko dira (35 edizio bakoitzeko), zeinak lehenbiziko edizioan zein bigarrenean onartuak izaten ahalko baitira.
Prestakuntza hasitakoan argitaratuko da onartuen behin betiko zerrenda.
Emaitzak
- Haurrak asaldura emozionala duela adierazten duten seinaleak azaltzen jakitea.
- Zailtasunak eta nahasmenduak detektatzeko garaian haur-eskolen zeregina zein den ulertzea.
- Familiei eta haurrei garapen afektibo osasuntsuan laguntzea.
- Atxikimendua eraikitzeko prozesuaren faseak identifikatzea.
- Hazierako praktikek lotura afektiboarekin duten zerikusia identifikatzea.
- Atxikimendu motak eta horien ondorio psikologikoak identifikatzea.
Prestakuntzaren helburuak
- Haurren garapenean zailtasun emozionalaren lehen zantzuak eta horrek haurraren garapenean eragiten ahal duen asalduaren arriskua detektatzen ikastea.
- Haurraren lehen urteetan detektatu daitezkeen zailtasun eta nahasmenduetako batzuk ulertzea.
- Adingabeei eta familiei laguntzeko estrategiak identifikatzea, alderdi somatikoak ardatz hartuta.
- Atxikimenduzko harremanen eta lotura seguruaren kontzeptuak ulertzea.
- 0-6 urte bitarteko haurrengan lotura segurua garatzeak duen garrantzia ezagutzea.
- 0-6 urte bitarteko haurrengan lotura seguruaren garapenean zer faktorek eragiten duten identifikatzea.
- Zuzendaritza akademikoa: Mª Alicia Peñalva Vélez, Giza eta Hezkuntza Zientzien Saileko irakasle titularra, Pedagogian lizentziatua eta doktorea Hezkuntza Zientzietan.
- Kanpoko kozuzendari akademikoa: Jesús María Vaca Guergue, Nafarroako Arreta Goiztiarreko Zentroko zuzendaria.
- Kanpoko kolaboratzaileak:
- Pascual Palau Subiela, psikologo klinikoa. ASMI WAIMH España elkarteko presidentea. "Alianza Hispanohablante por la Salud Mental Perinatal y de la Familia CONECTA PERINATAL" sareko presidentea.
- Carmen García de Eulate Martín-Moro, haurtzaroan espezializatutako psikologo klinikoa.a
- Aurrez aurreko saioen ordutegia: asteazkenetan 16:00etatik 20:00etara eta ostegunetan 16:00etatik 18:00etara.
- Prestakuntza hasi aurretik, parte-hartzaileei posta elektronikoz jakinaraziko zaie zer ikasgelatan emanen den.
Azken kalifikazioa honako haztapen hauen arabera kalkulatuko da:
- Gutxienez eskola-orduen % 80ra joatea: % 30
- Banakako hausnarketa-ariketa, lan errubrika batean oinarrituta: % 20
- Test erako azterketa: % 50
Mikrokredentziala lortzeko, matrikulatutako ECTSak gainditu beharko dira, s NUPeko ikasketa berekiak arautzen dituzten arauen 27. artikuluaren arabera.
Matrikula arrunta: 220 €
Matrikula deskontuarekin:
- 66 € - % 70 Europako funtsen bidez finantzatuko da, onartuak izan eta prestakuntza hasten denean 25 eta 64 urte bitartean dituztenentzat.
- 33 € - Nafarroako Gobernuaren % 15eko finantzaketa gehigarria izanen dute sarrera-profilean zehaztutako kolektiboek, prestakuntza hasten denean 25 eta 64 urte bitartean badituzte.
Mikrokredentzialen matrikularako dirulaguntzak emateko prozedura
Kontsultatu hemen matrikularako laguntzak emateko prozedura, izena emateko prozesuan laguntza eskatzeko bete beharreko baldintzak betetzen ote dituzun egiaztatzeko.
Laguntzak erabilgarri izanen dituzte soilik matrikula finantzatzeko ezein entitateren laguntzarik ez duten pertsona fisikoek.
Mikrokredentzial hau "Lehen Haurtzaroko Laguntza Integraleko Aditu Diploma. Arreta goiztiarra" izeneko mikrokredentzialarekin lotuta dago, zeina honako hauek osatzen baitute:
- Mikrokredentzial unibertsitarioa Lehen Haurtzaroko Garapen Ebolutiboan eta Autonomian
- Mikrokredentzial unibertsitarioa Lehen Haurtzaroko garapen emozionaleko zailtasunen detekzioan eta lanketan
- Mikrokredentzial unibertsitarioa Lehen Haurtzaroko Dibertsitatean eta Kulturarteko Gakoetan
- Mikrokredentzial unibertsitarioa Haurren Profesionalen, Familien eta Natur Inguruneen Gaietan
- Mikrokredentzial unibertsitarioa Ezbehar Goiztiarretan eta Haurrak Babesteko Nafarroako Sisteman
Diploma lortzeko beharrezkoa da::
- Matrikulan hartutako ECTSak gainditzea Diploma osatzen duten mikrokredentzial guztietan.
Unibertsitateko egresatua izatea. - Adituaren Amaierako lana aurkeztea (1 ECTS).
- Titulua eskatzea eta administrazio tasak eta titulua ematekoak ordaintzea.
- Superar los ECTS matriculados de todas las microcredenciales que conforman el Diploma.
Laster Diploma honi buruzko informazio gehiago izanen duzu gune honetan.
![]() |
Zuzendaritza akademikoa
|
Kanpoko koordinazio akademikoa
|
|
![]() |
Koordinazio administratiboa
|
Dokumentazioa gehigarria
Dokumentazioa
Informazio gehiago