Prestakuntza honek NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat egiten du.
- Laguntzaileak: Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentua, Hezkuntza Departamentua eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentua
Arreta Goiztiarreko Administrazioarteko Batzordeak 2021ean ikerketa bat egin zuen arreta goiztiarrean diharduten Nafarroako Foru Komunitateko eragile guztien artean. Ikerketatik ondorioztatu zen arreta goiztiarrari buruzko prestakuntza sustatu beharra zegoela lehen haurtzaroko (0-6 urteko tartea) gai espezifikoei dagokienez.
Unibertsitateko mikrokredentzial honek honako hauek ditu ardatz: lehen haurtzaroko ezbehar goiztiarraren kontzeptua ulertzea, eta Nafarroan Haurren babesa baloratzeko Prozesuaren II. Eskuliburua ezagutzea. Eskuliburu hori erreferentzia teoriko bat eta jarduketarako gida bat da haurren babesari dagokionez hizkuntza komun bat eta erantzukizun partekatua ezartzeko orduan.
Ezbehar goiztiarrak haurren garunaren garapenean uzten dituen arrastoak nola antzeman eta identifikatu landuko da. Osagarri gisa, ezbehar goiztiarra sufritu duten haurren nortasuna eta autoestimua lantzeko teknikak definitzen ikasiko da. Horiez gain, haurrak babesteari dagokionez, osasuneko, hezkuntzako eta gizarte zerbitzuetako sistemetan balorazioak egiteko tresnak aplikatzeko eta esku-hartzeko planak abian jartzeko trebetasunak eta gaitasunak landuko dira.
- Ikaspostu: 35
- Hizkuntza: gaztelania
- Non emanen den: Arrosadiko campusa (NUP)
- Ezbehar goiztiarra lehen haurtzaroan.
- Haurren babesgabetasun egoerak detektatzeko, jakinarazteko, baloratzeko eta esku-hartzeko prozedura.
Sartzeko profila:
0-6 urteko adin tartean esku hartzen duten agenteak izatea (Hezkuntza arloko profesionalak, Osasun arloko eta Gizarte Zerbitzuen sistemako profesionalak), jardunean edo langabezian, eta Nafarroako Administrazioaren hiru sistemetako batean (Hezkuntza, Osasuna edo Gizarte Eskubideak) ari direnak edo aritu izan direnak, edo lizitazioak/kontratuak edo administrazioarekin itunak dituzten sektoreko entitateren batean ari direnak edo aritu izan direnak, eta prestakuntza hasten den egunean 25 eta 64 urte bitartean dituztenak.
Onarpen prozesua bukatu ondoren ikaspostu hutsik baldin badago, onartuak izateko aukera izanen dute prestakuntza hasten denean 25 urte baino gutxiago edo 64 urte baino gehiago dituztenek, betiere ezarritako profila eta baldintzak betetzen badituzte. Ikaspostu horiek inskripzio ordenaren arabera esleituko dira, gehienezko kupoa bete arte.
Sartzeko baldintzak:
- Gutxieneko baldintza prestakuntzari dagokionez: Lehen Haurtzaroarekin lotutako erdi-mailako titulua edo baliokidea (EQF maila: 4).
- Nafarroako Administrazioaren barruan, hiru sistemetako batean (Osasuna/Hezkuntza/Gizarte Eskubideak, sorta zabal bateko unitate/talde/zerbitzuen parte izaten ahal direlarik), edo administrazioarekin lizitazioak/kontratuak edo itunak dituzten sektoreko entitateetan aritzea edo aritu izana. Pertenecer o haber pertenecido a uno de los tres sistemas (Salud/ Educación/ Derechos Sociales, pudiendo forma
- Ikastaroa egiteko behar den profila duzula dioen erantzukizunpeko adierazpena, eta profil horren deskribapen labur bat. Deskargatu hemen dokumentua. Bete ezazu eta erantsi iezaziozu zure inskripzioari.
Onartua izateko irizpideak (Nafarroako Gobernuaren Arreta Goiztiarraren Administrazioarteko Batzordeaekin bat etorriz):
Sartzeko profila eta baldintzak bete beharko dira, eta inskripzioaren ordena zorrotzari jarraituko zaio kupoa bete arte; bestetik, eskaintzen diren prestakuntza-arlo guztietan (osasuna, hezkuntza eta gizarte zerbitzuak) pertsonen proportzioa mantenduko da.
Prestakuntza hasitakoan argitaratuko da onartuen behin betiko zerrenda.
Emaitzak
- Ezbehar goiztiarrak haurren garunaren garapenean dituen ondorioak identifikatzea.
- Ezagutzea trauma goiztiarrak nola eragiten dien haurraren garapenari eta atxikimendu segurua garatzeko gaitasunari.
- Ezbehar goiztiarra izan duten haurrei haien kontakizuna modu errealista eta positiboan eraikitzen laguntzeko teknikak ezagutzea.
- Osasun, hezkuntza eta gizarte zerbitzuetan haurren babesaren arloan jarduteko gidalerroak ezagutzea.
- Eskuliburua jarduketa-gida eta erreferentzia teoriko gisa erabiltzea, haurren babesaren arloan hizkera komuna eta erantzukizun partekatua ezartzeko.
- Eskuliburua jarduketa-gida eta erreferentzia teoriko gisa erabiltzea, tratu ona eta haurren eskubideak sustatzeari dagokionez hizkera komuna eta erantzukizun partekatua ezartzeko.
Prestakuntza-helburuak
- Ezbehar goiztiarra sufritu duten haurren berezitasunak identifikatzea.
- Ezbehar goiztiarra sufritu duten haurrengan ohikoak diren portaerak ezagutzea.
- Ezbehar goiztiarra sufritu duten haurren garapen egokiari laguntzeko estrategiak ezagutzea.
- Haurren babeserako Nafarroako eta estatu mailako lege-esparrua ezagutzea.
- Tresna komun bat erakustea haurren babesaren arloko prebentzioko, detekzioko eta tratu onaren sustapeneko kontzeptu eta jarduketei dagokienez.
- Nafarroan haurren babesaren arloan esku hartzeko prozesuak ezagutzea.
- Zuzendari akademikoa: Mª Alicia Peñalva Vélez, Giza eta Hezkuntza Zientzien Saileko irakasle titularra, Pedagogian lizentziatua eta doktorea Hezkuntza Zientzietan.
- Kanpoko kozuzendari akademikoa: Jesús María Vaca Guergue, Nafarroako Arreta Goiztiarreko Zentroko zuzendaria.
- Kanpoko kolaboratzaileak:
- Ana María Linares Alonso, osasun arloko psikologoa.
- Ana Isabel García López, Esku-hartze Sozialeko Psikologian espezializatutako psikologoa.
- Saio presentzialen ordutegia: asteazkenetan 16:00etatik 20:00etara eta ostegunetan 16:00etatik 18:00etara.
- Prestakuntza hasi aurretik, parte-hartzaileei posta elektronikoz jakinaraziko zaie zer ikasgelatan emanen den.
- Lehenbiziko eta hirugarren asteetan mikrokredentziala online izanen da.
Azken kalifikazioa ponderazio honen arabera kalkulatuko da:
- Eskola-orduen % 80ra joatea gutxienez: % 30
- Banakako hausnarketa-ariketa, lan errubrika batean oinarrituta: % 20
- Test erako azterketa: % 50
Mikrokredentziala lortzeko, matrikulatutako ECTSak gainditu beharko dira, NUPeko Irakaskuntza Berekien Arau Erregulatzaileen 27. artikuluaren arabera.
Matrikula arrunta: 220 €
Matrikula deskontuarekin:
- 66 € - % 70 Europako funtsen bidez finantzatuko da, onartuak izan eta prestakuntza hasten denean 25 eta 64 urte bitartean dituztenen kasuan.
- 33 € - Nafarroako Gobernuaren % 15eko finantzaketa gehigarria izanen dute sarrera-profilean zehaztutako kolektiboek, prestakuntza hasten denean 25 eta 64 urte bitartean badituzte.
Mikrokredentzialen matrikularako dirulaguntzak emateko prozedura
Kontsultatu hemen matrikularako laguntzak emateko prozedura, izena emateko prozesuan laguntza eskatzeko bete beharreko baldintzak betetzen ote dituzun egiaztatzeko.
Laguntzak pertsona fisikoentzat izanen dira soilik, baldin eta erakunde batek ere ez badu finantzatzen haien matrikula.
Mikrokredentzial hau "Lehen Haurtzaroko Laguntza Integraleko Aditu Diploma. Arreta goiztiarra" izeneko diplomari lotuta dago, zeina honako mikrokredentzial hauek osatzen baitute:
- Mikrokredentzial Unibertsitarioa Lehen Haurtzaroko Garapen Ebolutiboan eta Autonomian
- Mikrokredentzial unibertsitarioa Lehen Haurtzaroko Garapen Emozionaleko Zailtasunen Detekzioan eta Lanketan
- Mikrokredentzial unibertsitarioa Lehen Haurtzaroko Dibertsitatean eta Kulturarteko Gakoetan
- Mikrokredentzial unibertsitarioa Haurren Profesionalen, Familien eta Natur Inguruneen Gaietan
- Mikrokredentzial Unibertsitarioa Ezbehar Goiztiarretan eta Haurrak Babesteko Nafarroako Sisteman
Diploma lortzeko beharrezkoa da:
- Matrikulan hartutako ECTSak gainditzea Diploma osatzen duten mikrokredentzial guztietan.
- Unibertsitateko egresatua izatea.
- Adituaren Amaierako lana aurkeztea (1 ECTS).
- Titulua eskatzea eta administrazio tasak eta titulua ematekoak ordaintzea.
Laster, diploma honi buruzko informazio gehiago egonen da eskuragarri gune honetan.
![]() |
Zuzendari akademikoa
|
Kanpoko koordinatzaile akademikoa
|
|
![]() |
Koordinatzaile administratiboa
|
Dokumentazioa gehigarria
Dokumentazioa
Informazio gehiago