Hasiera > Ikasketaren tramitazioa > Bekak, laguntzak eta sariak > Mikrokredenzialak
Nafarroako Unibertsitate Publikoak ematen dituen mikrokredentzialen matrikuletarako laguntzak, Europar Batasunaren Next Generation funtsekin finantzatuak
Norentzat
25 eta 64 urte bitarteko ikasleentzat, baldin eta NUPek Mikrokredentzial Unibertsitarioak izeneko MRR proiektuaren barrenean ematen dituen mikrokredentzialetan matrikulatu badira (Errekuperazioko, Eraldaketako eta Erresilientziako Planaren gehigarriaren 21. osagaiaren 6. inbertsioa). Aipatu plana Europar Batasunaren Next Generation EU funtsen bidez finantzatu da.
Laguntzaren xedea matrikularen zenbatekoa da.
Laguntza jasotzen duten pertsonek egin eta gainditu egin beharko dute izena emanda dauden mikrokredentziala. Bestela, jasotako zenbatekoa itzuli egin beharko dute.
Laguntzen kopurua
Laguntzak matrikula egiten den ordenaren arabera emanen dira, harik eta amaitzen diren arte eta betiere dirulaguntza emateko prozedura arautzen duen ebazpenean ezarritako aurrekontu muga gainditu gabe.
Baldintzak
Laguntza NANa edo AIZa indarrean duten ikasleek jasoko dituzte, eta, halaber, egoera hauetakoren bat egiaztatu beharko dute dagokien mikrokredentzialaren matrikula egiten duten unean:
a) Kategoria orokorreko familia ugariko kidea dela: familia ugariaren txartela.
b) Kategoria bereziko familia ugariko kidea: familia ugariaren txartela.
c) % 33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa duela: hori egiaztatzen duen ziurtagiria.
d) Genero indarkeriaren biktima dela edo biktima baten semea edo alaba dela: hori egiaztatzen duen ziurtagiria.
e) Terrorismoaren biktima dela: hori egiaztatzen duen ziurtagiria.
f) Bizitzeko gutxieneko diru sarreraren onuraduna dela: hori egiaztatzen duen ziurtagiria.
g) Langabezian dagoela: hori egiaztatzen duen ziurtagiria.
h) Nahiz eta egoera horietako batean ere ez egon, baldintza hau betetzen duela: haren familia-unitateak 3 puntu bitarteko errenta-atalasea edukitzea errenta eta familia-ondarearen atalaseak eta ikasturte bakoitzeko beken eta ikasketetarako laguntzen zenbatekoak ezartzen dituen errege dekretuan edo urteko baliabide arauemailean. Dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte:
- INPRIMAKIA, zeina esteka honen bidez deskargatu baitaiteke. Inprimakian, familia-unitateko kide guztiak nor diren adierazi behar da, baita matrikula egin duen ikaslea bera nor den ere. Ikasleak, inprimakia sinatuta, baimena emanen dio NUPi beste administrazio publiko batzuen eskutik lor dezan honako datu hauek guztiak zehazteko, jakiteko eta egiaztatzeko behar duen informazioa: ikaslearen nortasuna, egoera pertsonala, bizilekua eta familiako kideak, bai eta dirulaguntza jasotzeko eduki beharreko errenta ere.
- Familia-unitateko kide guztien azken PFEZ aitorpenaren ziurtagiria (2023koa 2024-2025 ikasturtean ematen diren mikrokredentzialentzat, eta 2024koa 2025-2026 ikasturtean ematen direnentzat). Ogasunaren ziurtagiria, urte horretako datu fiskalak jasoak dituena, familia-unitateko kideren batek ez badu egina errenta-aitorpena ez dagoelako horretara behartua.
- Diru sarrerak atzerrian lortu badira, diru sarrerak egiaztatzen dituzten dokumentuak.
Informazio gehiago