Joan eduki nagusira

Lehen Haurtzaroko Eboluzioaren eta Autonomiaren Garapena

Mikrokredentzial unibertsitario hau Nafarroako Gobernuaren Osasun Departamentuarekin, Hezkuntza Departamentuarekin eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuarekin batera diseinatu da, eta 0-6 urte bitarteko haurren garapena ardatz duten Nafarroako Osasuneko, Hezkuntzako eta Eskubide sozialetako alorretako profesionalei zuzendua dago. Eboluzio etapei, autonomia prozesuari eta behaketan oinarritutako esku-hartzeen diseinuari buruzko ezagutzak jasoko dituzu. Haurrei hazten laguntzeko funtsezko gaitasunak garatzen dira, ikuspegi globaletik.

Mikrokredentzial hau "Lehen Haurtzaroko Laguntza Integraleko Aditu Diploma. Arreta goiztiarra" izeneko mikrokredentzialari lotuta dago. Diploma lortzeko gai horiei lotutako bost mikrokredentzialak egin beharko dituzu  (argibide gehiago)

 

  • Modalitatea: hibridoa
  • Kredituak: 2 ECTS (20 eskola-ordu)
  • Izena emateko epearen hasiera: 2025/03/24
  • Prezioa: 220 € | Prezioa deskontuekin: 33 € (kontsultatu baldintzak)
  • 1. edizioa - Noiz emanen den: 2025/09/01etik 2025/09/28ra
  • E2. edizioa - Noiz emanen den: 2025/09/08tik 2025/10/05era

 

Financiado por UE, Gobierno de España, Gobierno de Navarra, UPNA

Prestakuntza honek NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat egiten du.

ods 3 ods 4 ods 5 ods 11


  • Laguntzaileak: Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentua, Hezkuntza Departamentua eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentua

Arreta Goiztiarreko Administrazioarteko Batzordeak 2021ean ikerketa bat egin zuen arreta goiztiarrean diharduten Nafarroako Foru Komunitateko eragile guztien artean. Ikerketatik ondorioztatu zen arreta goiztiarrari buruzko prestakuntza sustatu beharra zegoela Lehen Haurtzaroko (0-6 urteko tartea) gai espezifikoei dagokienez.

Mikrokredentzial unibertsitario honek lehen haurtzaroko garapena ulertzeko funtsezko bi alderdi ditu ardatz: haurren lehen urteetako garapen ebolutiboaren oinarrizko ezaugarriak eta helduen mendetasunetik autonomiarako bidean abian jartzen den prozesuaren deskribapena.  

Haurren garapenaren ulermena ikuspegi global batetik landuko da, helduek heldutasun prozesu egoki bat izateko zer behar duten ulertu ahal izateko. Autonomiaren balioaren ulermena landuko da, bai eta mendetasunetik autonomiaranzko bidean dauden etapak ere. Azkenik, haurrek helduekin dituzten elkarreraginen behaketan oinarritutako esku-hartzeak egiteko behar diren gaitasunak eskuratuko dira.


  • Ikaspostuak: 35 
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Lekua: Arrosadiko campusa (NUP)

 

Eman izena Eman izena

  • 0-6 urte bitarteko haurren garapen ebolutiboa ulertzea. Haurrak gaitasunak garatzeko gai diren izaki gisa.
  • Autonomiaren garapena: mendetasunetik autonomiara arteko prozesua.

Sartzeko profila:

0-6 urteko adin tartean esku-hartzen duten agenteak izatea (Hezkuntza arloko profesionalak, Osasun arloko eta Gizarte Zerbitzuen sistemako profesionalak), jardunean edo langabezian, eta Nafarroako Administrazioaren hiru sistemetako batean (Hezkuntza, Osasuna edo Gizarte Eskubideak) ari direnak edo aritu izan direnak, edo lizitazioak/kontratuak edo administrazioarekin itunak dituzten sektoreko entitateren batean ari direnak edo aritu izan direnak, eta prestakuntza hasten den egunean 25 eta 64 urte bitartean dituztenak.

Onarpen prozesua bukatu ondoren ikaspostu hutsik baldin badago, onartuak izateko aukera izanen dute prestakuntza hasten denean 25 urte baino gutxiago edo 64 urte baino gehiago dituztenek, sartzeko profila eta ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Ikaspostu horiek inskripzio ordenaren arabera esleituko dira, gehienezko kupoa bete arte.

Sartzeko baldintzak: 

  • Gutxieneko baldintza prestakuntzari dagokionez: Lehen Haurtzaroarekin lotutako erdi-mailako titulua edo baliokidea (EQF maila: 4)..
  • Nafarroako Administrazioaren barruan, hiru sistemetako batean (Osasuna/Hezkuntza/Gizarte Eskubideak, sorta zabal bateko unitate/talde/zerbitzuen parte izaten ahal direlarik), edo administrazioarekin lizitazioak/kontratuak edo itunak dituzten sektoreko entitateetan aritzea edo aritu izana. 
  • Ikastaroa egiteko behar den profila duzula dioen erantzukizunpeko adierazpena, eta profil horren deskribapen labur bat. Deskargatu hemen dokumentua. Bete ezazu, eta erantsi iezaiozu zure inskripzioari,

Onartua izateko baldintzak (Nafarroako Gobernuaren Arreta Goiztiarraren Administrazioarteko Batzordearekin bat etorriz): 

Batetik, sartzeko profila eta baldintzak bete beharko dira, eta inskripzioaren ordena zorrotzari jarraituko zaio ikaspostuak betetzeko; bestetik, pertsonen proportzioa mantenduko da prestakuntza zuzentzen zaien arlo guztietan (osasuna, hezkuntza eta gizarte zerbitzuak).

70 parte-hartzaile hautatuko dira (35 edizio bakoitzeko), zeinak lehenbiziko edizioan zein bigarrenean onartuak izaten ahalko baitira.

Prestakuntza hasitakoan argitaratuko da onartuen behin betiko zerrenda.

 

Emaitzak

  • Haurren garapena ikuspegi globaletik ulertzea.
  • Helduengandik zer behar duten ulertzea heldutasun prozesua egoki garatzeko.
  • Enpatiazko jarrera izatea haurrekiko eta haien jarduerarekiko.
  • Haurren eta helduen arteko elkarrekintzen behaketan oinarritutako esku-hartzeak diseinatzea.
  • Norbanakoaren garapenaren berezko etapak identifikatzea mendetasunetik autonomiarako bidean.
  • Haur txikiek ondoez emozionala adierazteko dituzten moduak identifikatzea.

Prestakuntzaren helburuak

  • 0-6 urteko adin tartean identitatea nola eraikitzen den ulertzea.
  • 0-6 urteko adin tartean helduaren lekua (zeregina) zein den azaltzea.
  • Behaketa eta zailtasunen hautematearen eta esku-hartze goiztiarraren oinarriak berrikustea.
  • Autonomiak garapenean duen zentraltasuna ezagutzea.
  • Mendekotasuna-Autonomia ardatza garapenean zehar nola eratzen den azaltzea..
  • Ondoez emozionalaren kontzeptua eta hura adierazteko moduak 0-6 urteko adin tartean.

  • Zuzendaritza akademikoa: Mª Alicia Peñalva Vélez, Giza eta Hezkuntza Zientzien Saileko irakasle titularra, Pedagogian lizentziatua eta doktorea Hezkuntza Zientzietan.
  • Kanpoko kozuzendari akademikoa: Jesús María Vaca Guergue, Nafarroako Arreta Goiztiarreko Zentroko zuzendaria.

  • Aurrez aurreko saioen ordutegia: asteazkenetan 16:00etatik 20:00etara eta ostegunetan 16:00etatik 18:00etara.
  • Prestakuntza hasi aurretik, parte-hartzaileei posta elektronikoz jakinaraziko zaie zer ikasgelatan emanen den. 

Azken kalifikazioa honako ponderazio hauen arabera kalkulatuko da

  • Gutxienez eskola-orduen % 80ra joatea: % 30
  • Banakako hausnarketa-ariketa, lan errubrika batean oinarrituta: % 20
  • Test erako azterketa: % 50
  • Mikrokredentziala lortzeko, matrikulatutako ECTSak gainditu beharko dira, NUPeko ikasketa berekiak arautzen dituzten arauen 27. artikuluaren arabera.

Matrikula arrunta: 220 €

Matrikula deskontuarekin:

  • 66 € - % 70 Europako funtsen bidez finantzatuko da, onartuak izan eta prestakuntza hasten denean 25 eta 64 urte bitartean dituztenentzat.
  • 33 € - Nafarroako Gobernuaren % 15eko finantzaketa gehigarria izanen dute sarrera-profilean zehaztutako kolektiboek, prestakuntza hasten denean 25 eta 64 urte bitartean badituzte.

Mikrokredentzialen matrikularako dirulaguntzak emateko prozedura

Kontsultatu hemen Kontsultatu hemen matrikularako laguntzak emateko prozedura, izena emateko prozesuan laguntza eskatzeko bete beharreko baldintzak betetzen ote dituzun egiaztatzeko.Laguntzak erabilgarri izanen dituzte soilik matrikula finantzatzeko ezein entitateren laguntzarik ez duten pertsona fisikoek.

 Mikrokredentzial hau "Lehen Haurtzaroko Laguntza Integraleko Aditu Diploma. Arreta goiztiarra" izeneko mikrokredentzialarekin lotuta dago, zeina honako hauek osatzen baitute:

Diploma lortzeko beharrezkoa da:

  • Matrikulan hartutako ECTSak gainditzea Diploma osatzen duten mikrokredentzial guztietan
  • Unibertsitateko egresatua izatea.
  • Adituaren Amaierako lana aurkeztea (1 ECTS).
  • Titulua eskatzea eta administrazio tasak eta titulua ematekoak ordaintzea.

Laster Diploma honi buruzko informazio gehiago izanen duzu gune honetan.

Dokumentazioa gehigarria

Dokumentazioa

Informazio gehiago