Joan eduki nagusira

Haurren arloko profesionalak, familiak eta haurren berezko inguruneak

Mikrokredentzial unibertsitario hau Nafarroako Gobernuaren Osasun Departamentuarekin, Hezkuntza Departamentuarekin eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuarekin batera diseinatu da, eta 0-6 urte bitarteko haurren garapena ardatz duten Nafarroako Osasuneko, Hezkuntzako eta Eskubide Sozialetako alorretako profesionalei zuzendua dago. Guraso gaitasunak sustatzen, tratu oneko harremanak identifikatzen eta bultzatzen, eta haurren berezko inguruneetan esku-hartze goiztiarreko prozesuak diseinatzen ikasiko duzu. Horiez gain, entzute emozionaleko eta lankidetza aktiborako gaitasunak ere landuko dituzu.

Mikrokredentzial hau Lehen Haurtzaroko Laguntza Integraleko Aditu Diploma. Arreta Goiztiarra izeneko mikrokredentzialari lotuta dago. Diploma lortzeko gai horiei lotutako bost mikrokredentzialak egin beharko dituzu (argibide gehiago)  

  • Modalitatea: hibridoa
  • Kredituak: 2 ECTS (20 eskola-ordu)
  • Izena emateko epearen hasiera: laster
  • Prezioa: 220 € | Prezioa deskontuekin: 33 € (kontsultatu baldintzak)
  • 1. edizioa - Noiz emanen den: 2026/01/12tik 2026/02/05era
  • 2. edizioa - Noiz emanen den: 2026/01/19tik 2026/02/12ra

Financiado por UE, Gobierno de España, Gobierno de Navarra, UPNA

Prestakuntza honek NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat egiten du.

ods 3 ods 4 ods 5 ods 11


  • Laguntzaieak: Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentua, Hezkuntza Departamentua eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentua

Arreta Goiztiarreko Administrazioarteko Batzordeak 2021ean ikerketa bat egin zuen arreta goiztiarrean diharduten Nafarroako Foru Komunitateko eragile guztien artean. Ikerketatik ondorioztatu zen arreta goiztiarrari buruzko prestakuntza sustatu beharra zegoela Lehen Haurtzaroko (0-6 urteko tartea) gai espezifikoei dagokienez. 

Mikrokredentzial unibertsitario honek ardatz izanen ditu lehen haurtzaroko eragileen eta gurasoen artean lankidetza-harremanak ezarri beharra eta guraso-gaitasuna sustatzearen garrantzia. Horretarako, zuzeneko lana eginen da familiekin, eta familien eta haurren berezko inguruneekin. 

Horretarako, funtsezkoa izanen da, batetik, tratu onaren kontzeptua ulertzea, eta bestetik, trebetasunak eta gaitasunak garatzea tratu oneko harremanak identifikatu eta sustatzeko familia barneko harremanetan, besteekiko harremanetan eta gizarte-harremanetan. 

Familien eta profesionalen arteko lankidetzarako eta parte-hartze aktiborako prozesuak diseinatzeko beharrezkoak diren konpetentziak landuko dira, bai eta haurren berezko inguruneetan eragiteko esku-hartze goiztiarreko jarduketak eta entzute emozionaleko prozesuak ere, profesionalek tratu ona izan dezaten norbere buruarekin eta beste pertsona batzuekin eginen duten lanaren oinarri.


  • Ikaspostuak: 35 
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Lekua: Arrosadiko campusa (NUP)

 

Eman izena Eman izena

  • Familiak eta haurren berezko inguruneak ardatz dituzten praktikak.
  • Tratu ona, norbere buruari laguntzea besteei laguntzeko.

Sartzeko profila:

0-6 urteko adin tartean esku-hartzen duten eragileak izatea (Hezkuntza arloko profesionalak, Osasun arloko profesionalak eta Gizarte Zerbitzuen sistemakoak), jardunean edo langabezian daudenak, Nafarroako Administrazioaren hiru sistemetako batean (Hezkuntza, Osasuna edo Gizarte Eskubideak) edo administrazioarekin lizitazioak/kontratuak edo itunak dituzten sektoreko entitateren batean ari direnak edo aritu izan direnak, eta prestakuntza hasten den egunean 25 eta 64 urte bitartean dituztenak.

Onarpen prozesua bukatu ondoren ikaspostu hutsik baldin badago, onartuak izateko aukera izanen dute prestakuntza hasten denean 25 urte baino gutxiago edo 64 urte baino gehiago dituztenek, betiere ezarritako profila eta baldintzak betetzen badituzte. Ikaspostu horiek inskripzio ordenaren arabera esleituko dira, gehienezko kupoa bete arte.

Sartzeko baldintzak: 

  • Gutxieneko baldintza prestakuntzari dagokionez: Lehen Haurtzaroarekin lotutako erdi-mailako titulua edo baliokidea edukitzea (EQF maila: 4).
  • Nafarroako Administrazioaren hiru sistemetako batean (Osasuna/Hezkuntza/Gizarte Eskubideak, sorta zabal bateko unitate/talde/zerbitzuen parte izaten ahal direlarik) edo administrazioarekin lizitazioak/kontratuak edo itunak dituzten sektoreko entitateetan aritzea edo aritu izana. 
  • Ikastaroa egiteko behar den profila duzula dioen erantzukizunpeko adierazpena, eta profil horren deskribapen labur bat.Deskargatu dokumentua, bete ezazu eta erantsi iezaiozu zure inskripzioari.

Onartua izateko baldintzak (Nafarroako Gobernuaren Arreta Goiztiarraren Administrazioarteko Batzordearekin bat etorriz): 

Batetik, sartzeko profila eta baldintzak bete beharko dira, eta inskripzioaren ordenari zorrotz jarraituko zaio ikaspostuak betetzeko; bestetik, pertsonen proportzioa mantenduko da prestakuntza zuzentzen zaien arlo guztietan (osasuna, hezkuntza eta gizarte zerbitzuak).

70 parte-hartzaile hautatuko dira (35 edizio bakoitzeko), zeinak lehenbiziko edizioan zein bigarrenean onartuak izaten ahalko baitira.

Prestakuntza hasitakoan argitaratuko da onartuen behin betiko zerrenda.

Emaitzak

  • Familiek lankidetzan jarduteko eta aktiboki parte hartzeko prozesuak diseinatzea, eta informazioa, laguntza eta babesa ematea arreta goiztiarreko prozesu osoan.
  • Haurren berezko inguruneetan eragiteko esku-hartze goiztiarreko jarduerak zehaztea, eta egunero ikaskuntza esanguratsuak egiteko aukerak ematea.
  • Familiek eta haurren inguruneek lehen haurtzaroko jarduketetan parte har dezaten laguntzea.
  • Norberaren ezagutzan sakontzea eta mesede egiten digunaz eta mesederik egiten ez digunaz jabetzea.
  • Barne prozesu mentalak ulertzea aldaketak finkatzen jakiteko.
  • Entzute emozionaleko eta eraldaketa pertsonaleko prozesuak garatzea.
  • Familiek lankidetzan jarduteko eta aktiboki parte hartzeko prozesuak diseinatzea, eta informazioa, laguntza eta babesa ematea arreta goiztiarreko prozesu osoan.

Prestakuntza-helburuak

  • Lankidetza-ikuspegia ezartzea lehen haurtzaroko eragileen eta gurasoen artean.
  • Guraso-gaitasuna sustatzea, familiekin zuzenean lan eginez.
  • Balorazio eta esku-hartze goiztiarreko prozesuetan familien eta zaintzaileen parte hartzea eta lankidetza errazteko tresnak ezagutzea.
  • Tratu onaren kontzeptua definitzea.
  • Tratu oneko harremanak identifikatzea familia barneko harremanetan, besteekiko harremanetan eta gizarte-harremanetan.
  • Entzute emozionaleko eta eraldaketa pertsonaleko prozesuetan laguntzeko tresnak identifikatzea.

  • Zuzendari akademikoa: Mª Alicia Peñalva Vélez, Giza eta Hezkuntza Zientzien Saileko irakasle titularra, Pedagogian lizentziatua eta doktorea Hezkuntza Zientzietan. 
  • Kanpoko zuzendarikide akademikoa: Jesús María Vaca Guergue, Nafarroako Arreta Goiztiarreko Zentroko zuzendaria. 
  • Kanpoko kolaboratzaileak: 
    • Margarita Cañadas Pérez, terapeuta okupazionala  eta Valentziako Unibertsitate Katolikoko Arreta Goiztiarreko Nazioarteko Behatokiko zuzendaria
    • Irene Garde Orta, terapia sistemikoan eta bikote-terapian espezializatutako psikologoa.

  • Saio presentzialen ordutegia: asteazkenetan 16:00etatik 20:00etara eta ostegunetan 16:00etatik 18:00etara.
  • Prestakuntza hasi aurretik, parte-hartzaileei posta elektronikoz jakinaraziko zaie zer ikasgelatan emanen den. 
  • Lehenbiziko eta hirugarren asteetan mikrokredentziala online izanen da.

Azken kalifikazioa ponderazio hauen arabera kalkulatuko da:

  • Gutxienez eskola-orduen % 80ra joatea: % 30
  • Banakako hausnarketa-ariketa, lan errubrika batean oinarrituta: % 20
  • Test erako amaierako azterketa: % 50

Mikrokredentziala lortzeko, matrikulatutako ECTSak gainditu beharko dira, NUPeko Irakaskuntza Berekien Arau Erregulatzaileen 27. artikuluaren arabera.

Matrikula arrunta: 220 €

Matrikula deskontuarekin:

  • 66 € - Matrikularen % 70 Europako Funtsen bidez finantzatuko da, prestakuntza hasten denean 25 eta 64 urte bitartean dituzten ikasle onartuen kasuan.
  • 33 € - Nafarroako Gobernuaren % 15eko finantzaketa gehigarria izanen dute sartzeko profilean zehaztutako kolektiboek, prestakuntza hasten denean 25 eta 64 urte bitartean badituzte.

Mikrokredentzialen matrikularako dirulaguntzak emateko prozedura

Kontsultatu hemen matrikularako laguntzak emateko prozedura, izena emateko prozesuan laguntza eskatzeko bete beharreko baldintzak betetzen ote dituzun egiaztatzeko.
Laguntzak pertsona fisikoentzat izanen dira soilik, baldin eta erakunde batek ere ez badu finantzatzen haien matrikula.

Mikrokredentzial hau Lehen Haurtzaroko Laguntza Integraleko Aditu Diploma. Arreta Goiztiarra izeneko mikrokredentzialarekin lotuta dago, zeina honako hauek osatzen baitute:

Diploma lortzeko beharrezkoa da:

  • Matrikulan hartutako ECTSak gainditzea Diploma osatzen duten mikrokredentzial guztietan.
  • Unibertsitateko egresatua izatea.
  • Adituaren Amaierako Lana aurkeztea (1 ECTS).
  • Titulua eskatzea eta administrazio tasak eta titulua ematekoak ordaintzea.

Laster, diploma honi buruzko informazio gehiago egonen da eskuragarri gune honetan.

Dokumentazioa gehigarria

Dokumentazioa

Informazio gehiago