Berri guztiak
ItzuliIkusi berriak
2025
-
2025(e)ko apirilaren 15a
NUPek arreta psikologikoari eta aniztasunari buruzko nazioarteko kongresu bat antolatu du beste batzuekin batera
Saioak “online” eginen dira, eta apirilaren 23an eta 24an eginen dira
-
2025(e)ko apirilaren 14a
NUPek bost domina lortu ditu, horietatik bi urrezkoak, Espainiako Judoko Unibertsitate Txapelketetan
Hirurogei unibertsitatek parte hartu dute txapelketan, eta Nafarroako erakunde akademikoa txapeldunordea izan da taldeka
-
2025(e)ko apirilaren 14a
Osotara 198 ikaslek hartu dute parte NUPeko Osasun Zientzien Fakultateko graduazio-ekitaldian
Erizaintzako, Medikuntzako eta Psikologiako promozioetako ikasleen adiskide eta ahaideak ere joan ziren, eta osotara 2.300 lagun izan ziren
-
2025(e)ko apirilaren 14a
Marina Delgadok eta Gloria Puertasek ordezkatuko dute NUP UNITAren “My 3-min thesis” nazioarteko lehiaketaren finalean
Bi doktoregaiak apirilaren 10ean, ostegunean, NADOEren egoitzan egin zen NUPeko tokiko fasean sailkatu ziren
-
2025(e)ko apirilaren 14a
Sergio García Magariño NUPeko irakaslea ikerketa-egonaldi bat ari da egiten Cornelleko Unibertsitatean (New York)
Nazioarteko irakasleentzako beka bat du, eta eta hari esker eskolak ematen ari da, xenofobiari buruz NUPen egiten ari den proiektu baten berri ematen eta Estatu Batuetako polarizazio-fenomenoa ikertzen
-
2025(e)ko apirilaren 11a
NUPek lehenbiziko aldiz eginen du bat entitate gisa Euskaraldiarekin, hots, euskararen erabilera sustatzeko ekimen sozialarekin
Ikasleek, irakasleek eta irakasleak ez diren langileek dagoeneko irekia dute kanpainan izena emateko aukera. Maiatzaren 15etik 25era eginen da
-
2025(e)ko apirilaren 11a
Unibertsitateen G-9 Taldea aztertzen ari da nola bultzatu ikasleen parte-hartzea unibertsitateko bizitzan
Ikasleen Gaietarako eta Enplegagarritasuneko Batzordeak, NUPen bilduta, orobat kezka agertu du Prestakuntza Praktikoa egiten ari diren Pertsonen etorkizuneko Estatututik eratorritako konpentsazio ekonomikoengatik.
-
2025(e)ko apirilaren 11a
Mendillorri, Padre Moret-Irubide eta Plaza de la Cruz institutuetako ikasleak NUPera etorri dira bisitan
Erakunde akademikoak datorren ikasturterako duen ikasketa eta zerbitzuen eskaintzari buruzko informazioa jaso zuten ikasleek
-
2025(e)ko apirilaren 11a
Navarra LAN Party jardunaldiaren beste edizio bat eginen da NUPen, irailean
Teknologiari buruzko ezagutzak dibulgatzea eta trukatzea xede duen topaketa irailaren 4tik 7ra eginen da Kiroldegi Unibertsitarioan
-
2025(e)ko apirilaren 11a
NUPeko graduko tituludunen % 90,5 ari dira lanean ikasketak bukatu eta hiru urteren buruan
NUPek egindako azterlan baten arabera, masterreko ikasketak egin dituztenen % 91,98 ari dira lanean ikasketak bukatu eta bi urtera
-
2025(e)ko apirilaren 10a
YouTubeko “profesor10demates” dibulgatzaileak zuzeneko esperimentuak izanen dituen hitzaldi bat emanen du astelehenean, NUPek gonbidatuta
NUPeko Kultur Proiektuen deialdian finantzatutako jarduera da, eta Bisitazioko Amen eraikinean eginen da apirilaren 14an, astelehena, 19:00etan
-
2025(e)ko apirilaren 10a
Ikasturte honetan, NUPek doktoretzako 562 ikasle ditu, % 24 atzerritarrak
NADOEk antolatutako ongietorria egiteko egun batean, ikasleei informazioa eman zitzaien ikasketa horiei eta unibertsitateko zerbitzuei buruz