Azken 19 urteetan NUPek dibulgazio zientifikoko 2.106 hitzaldi eman ditu irakaskuntza ertaineko ikasleentzat Ekimena 2005ean hasi zen programa baten barruan dago. Programaren xedea da zientzia eta teknologia Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleei hurbiltzea.


Omenaldia José Basilio Galváni. Ezkerretik eskuinera, Begoña Pérez Eransus Ikasleen Gaietarako, Unibertsitateko Bizitzako eta Konpromiso Sozialeko Errektoreordetza; José Basilio Galván omendua; Ramón Gonzalo NUPeko errektorea; eta Francisco Javier Sanz Morales, zeinak omenduak utzitako lekua beteko baitu.
José Basilio Galván Herrera Sistemen Ingeniaritzaren eta Automatikaren arloko irakasle titularrak koordinatu du hasieratik programa, eta Kultura Zientifikoaren Unitateak kudeatzen du. Ikasleen Gaietarako, Unibertsitateko Bizitzako eta Konpromiso Sozialeko Errektoreordetzaren mende dago unitate hori.
2024-25 ikasturtetik aitzina, eta 19 urtez programaren burua izan ondoren, José Basilio Galván Herrerak Francisco Javier Sanz Morales NUPeko irakasle elkartuari utzi dio lekukoa, eta, horrenbestez, Sanz Moralesek bere gain hartuko du etorkizuneko edizioen koordinazioa. Galvánen lana aitortzeko, NUPek, Ramón Gonzalo errektorearen bidez, omenaldi txiki bat egin zion.
150 hitzaldi baino gehiago azken ikasturtean
2023-2024 ikasturtean, NUPek 153 hitzaldi eman ditu, eta programaren hazkunde iraunkorra sendotu du. Hasierako 24 hitzaldietatik pixkanaka handituz joan da kopurua, eta egun 77 hitzaldi daude. Gaztelaniaz (43), euskaraz (11) eta ingelesez (23) ematen dira.
Hainbat diziplinatan espezializatutako unibertsitateko ikertzaileek ematen dituzte saioak, eta horiei esker ikasleek hurbiletik ezagutzen dituzte aurrerapen zientifiko eta teknologikoak, bai eta gizartean duten aplikazioa eta eragina ere. Ekimenari esker, NUPek zientziaren dibulgazioarekin eta gazteen talentuaren sustapenarekin duen konpromisoa indartu du.
Hainbat gai eta eskaria gero eta handiagoa
Arlo hauetan metatzen da egungo eskaintzaren erdia baino gehiago: Naturaren Zientziak, Fisika eta Teknologia (50 hitzaldi). Gainerakoa arlo hauetan: Matematika, Kimika, Ekonomia, Osasun Zientziak, Hizkuntzalaritza eta Zientzia Juridikoak.
Orobat nabarmen handitu da ikastetxe parte-hartzaileen kopurua. 2005-2006 ikasturtean 21 ikastetxetan eman ziren hitzaldiak, eta azken ikasturtean, berriz, 50 ikastetxetan (39 publikoak eta 11 itunduak).
Dibulgazio Zientifikoko Hitzaldien programari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero edo etorkizuneko ikasturteetan saio bat eskatzeko, kontsultatu unibertsitatearen webgunea edo jarri harremanetan zuzenean Kultura Zientifikoaren Unitatearekin.
Egun, programak Europar Batasunaren finantzaketa du Unibertsitateen G-9 Taldearen “Go for the missions” proiektuaren bidez. NUP G-9 Taldeko kidea da.
José Basilio Galvánen CV laburra
José Basilio Galván Fisika Zientzietan lizentziatu zen Zaragozako Unibertsitatean (1984), eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean doktoratu zen (1990). Bere ikerketa-lana CSICen, CIEMATen eta zenbait unibertsitatetan garatu du, eta arlo hauetan lan egin du: fusio nuklearra, sare neuronalak, kontrol automatikoko sistemak eta horien aplikazioak industria robotikan edo seinalearen prozesamendua. Irakaskuntzan eta ikerketan egindako lan handiaz gain, erantzukizuneko kargu asko izan ditu NUPen, Automatika eta Konputazio Sailaren zuzendaritza barne, eta unibertsitateko zenbait gobernu-erakundetako kidea izan da.
Dibulgazio Zientifikoko Hitzaldien programari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero edo etorkizuneko ikasturteetan saio bat eskatzeko, kontsultatu unibertsitatearen webgunea. edo jarri harremanetan zuzenean Kultura Zientifikoaren Unitatearekin ucc@unavarra.es posta elektronikoko helbidean.
Egun, programak Europar Batasunaren finantzaketa du Unibertsitateen G-9 Taldearen “Go for the missions” proiektuaren bidez. NUP G-9 Taldeko kidea da.