Joan eduki nagusira

Beste urte batez, Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP) egungo erronka sozialei erantzuten saiatuko da udako ikastaroen eskaintzaren bidez. Udako ikastaroak ekainean hasiko dira, eta irail bukaeran amaituko dira. Izena emateko epea zabalik dago eta informazio guztia NUPeko Udako Ikastaroen webgunean dago kontsultatzeko.

zoom Ikasle batzuk NUPen.

Ikasle batzuk NUPen.

Osotara, erakundeak hamabost monografiko antolatu ditu hiru hilabetean. Horietako batzuk Nafarroako Unibertsitateen Udako Ikastaroen XXV. edizioaren bosgarren edizioko programazioaren barruan daude. Nafarroako Gobernuak diruz lagundutako ekimena da foru komunitateko bi unibertsitate presentzialekin (NUP eta Nafarroako Unibertsitatea) eta Iruñeko eta Tuterako UHUNren zentro elkartuekin lankidetzan. Nafarroako Gobernuak ez ezik, Unibertsitateko katedrek eta zenbait elkartek, fundaziok, enpresak eta tokiko entitatek finantzatzen dituzte NUPeko ikastaroak. Ikastaro gehienak Iruñean eginen dira, baina batzuk Nafarroako beste herri batzuetan edo “online” formatuan eginen dira.

Gaixotasun arraroak, gastronomia edo matematika

Ekainean udako lau ikastaro daude, eta honako hauek dira: “Sexu/genero dimentsioa eta gaixotasun arraroak”; “Mentoretza sozialeko proiektuen ebaluazioa”;  “Nekazaritza-sistemen modelizazioa” eta “Ingurumenaren eko-nomiako estrategiak: ingurumenaren lehengoratzearen finantziazioa”. Uztailean, bestalde, ikastaro hau eskainiko da: “Matematika-tailerra ikasgela inklusibo baterako”.

Abuztuan, honako hauek dira monografikoak: “El miedo-Beldurra”, “Materia trantsituan”, “Oihartzuna bilatzen eta bizitza eraldatzen egunerokoan. Osasunari eta ongizateari loturiko praktikak” eta “Mugako nortasunaren nahasmendua desmitifikatzen: Terapia Dialektika Konduktualean oinarrituriko ikuspegi bat”.

Irailean eginen dira ikastaro gehienak (sei monografiko): “Nafarroa: gastronomia, kultura eta ardoa”, “Zientzia eta artea: joan-etorriko bideak”, “Adimen artifizialarekin loturiko egungo erronkak: kontsumitzaileen eta erabiltzaileen defentsa eraginkorra, lehiaren defentsa eta gatazkak konpontzeko mekanismo egokiak”, “Komunitatea eta haur eta nerabeen babesa, ikuspegia eskubideetan jarrita”, “Nekazaritzako kooperatibismoa: zerealen eta baratzezaintzaren sektorerako eredu arrakastatsu baterako gakoak” eta “Terrorista damutuak. Erronka sozialak, politikoak, juridikoak eta etikoak ”.