Joan eduki nagusira

River Newt bandak, Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP) ordezkatuz, Unibertsitateen G-9 Taldearen musika-lehiaketa irabazi zuen atzo. Finalera iritsi ziren sei taldeek parte hartu zuten finalean. Aurten Oviedoko Unibertsitateak antolatu du amaierako faseko kontzertua, eta Asturiasko hiriburuko La Salvaje areto ezagunean egin zen.  

2020ko erdialdean sortutako talde nafarrak lehen sariaren 2.500 euroak eskuratu zituen. Bigarren eta hirugarren postuetan sailkatu ziren, hurrenez hurren, 1.500 eta 500 euroko sariak jasota, Samuel y Los Rezagados Kantabriako Unibertsitateko ordezkaria eta Pepe Peña trío Extremadurako Unibertsitateko ordezkaria.

zoom River Newt bandak, NUP ordezkatuz, Unibertsitateen G-9 Taldearen musika-lehiaketa irabazi du.

River Newt bandak, NUP ordezkatuz, Unibertsitateen G-9 Taldearen musika-lehiaketa irabazi du.

Honako hauek osatu zuten epaimahaia: María Nuria Cunilleras Salas Balear Uharteetako Unibertsitateko katedradun eta Balear Uharteetako Unibertsitate Abesbatzako zuzendaria, Azahara Cañedo Ramos Gaztela-Mantxako Unibertsitateko errektorearen ordezkaria Komunikazio Instituzionalerako, Pablo Chivite (Pablo Cotton) musika-produktore eta DJa, G-9 Taldearen Idazkaritza Nagusia ordezkatuz, eta Eduardo Viñuela Oviedo Unibertsitateko irakasle titular eta Artearen Historian eta Musikologian aditua.

River Newt bandaren ibilbidea 

River Newt 2020ko erdialdera sortutako banda nafarra da. Honako hauek osatzen dute taldea: Javi Beunza (gitarra eta ahotsa, 23 urte eta NUPeko Telekomunikazioaren Teknologietako Graduko ikaslea), Mateo Rubio (bateria, 21 urte) eta Martín Oria Cameo (baxu-jotzailea, 23 urte).  Hiru taldekideen artean hainbat urtetako esperientzia dute musikaren arloan; zenbait musika-proiektutan parte hartu dute aspalditik; eta beren instrumentuetan prestakuntza jaso dute zenbait musika-eskolatan. 80ko hamarkadaren amaieran eta 90eko hamarkadaren hasieran Siattlen jaiotako Grunge mugimenduaren eragin handia izan du haien musikak. Haien eragin artistikoen artean, aipatzekoak dira Nirvana, Pearl Jam, Alice In Chains eta Soundgarden, besteak beste.

Unibertsitateen G-9 Taldea

Unibertsitateen G-9 Taldea 1997an sortutako elkarte bat da,  eta beren autonomia-erkidegoetan unibertsitate publiko bakarra diren unibertsitateek osatzen dute, zehazki hauek: Kantabriako Unibertsitatea, Gaztela-Mantxako Unibertsitatea, Extremadurako Unibertsitatea, Balear Uharteetako Unibertsitatea, Errioxako Unibertsitatea, Oviedoko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Zaragozako Unibertsitatea, bai eta Murtziako Unibertsitatea entitate laguntzaile gisa eta Burgosko Unibertsitatea eta La Lagunako Unibertsitatea ere, zeinek modu aktiboan parte hartzen baitute graduko ikasleentzako online planean.