Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) abesbatzak kontzertua emanen du bihar, osteguna, ekainak 12, 20:00etan, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko (NAPI) beheko solairuan. Honako hau da NAPIren helbidea: Nabarreria kalea 39, Iruñea. Jardueran zuzeneko laguntza instrumentala izanen da, eta lehengo unibertsitate-eskolei buruzko jardunaldietan eginen da (Irakasletza, Nekazaritzako perituak, Merkataritza, Gizarte Laguntzaileak eta Erizaintza). Erakunde akademikoak antolatu ditu jardunaldiak Nafarroako Gobernuaren, Iruñeko Udalaren eta Nafarroako Museoaren laguntzarekin. Sarrera librea izanen da aretoa bete arte.
Carlos Medrano Sola Enpresen Kudeaketa Saileko irakasle elkartua da abesbatzaren zuzendaria, eta pieza klasikoek eta konposizio herrikoiago eta garaikideagoek osatutako askotariko errepertorioa interpretatuko dute. Aukeratutako lanen artean daude “Chacona” (“The Fairy Queen” operakoa, instrumentala), “Canticorum Iubilo”, “Come, ye sons of art”, “Hoy comamos y bebamos”, “Juramento”, “Dulce embeleso” eta “Guantanamera”. Abesbatzak zuzeneko laguntza instrumentala izanen du, perkusioa, baxua, gitarra, oboeak eta organoa, barne.
Omenaldia lehengo unibertsitate-eskolei
Lehengo unibertsitate-eskolei buruzko jardunaldiek zentro horiek omendu nahi dituzte. Mende batez baino gehiagoz Nafarroako goi mailako hezkuntzaren zutabe izan ziren eskola horiek, eta NUP 1987an sortu ondoren unibertsitate-egitura berrian integratuta ziren. Aste honetan, garai hartako eskoletan ibili zirenen lekukotasunak izanen dira. Gaur, asteazkena, ekainak 11, saioa Gizarte Laguntzaileen lehengo Eskolari buruzkoa izanen da, eta bihar, osteguna, ekainak 12, ekonomiako eta enpresako ikasketei buruzkoa izanen da; eta ostiralean, ekainak 13, Osasun Ikasketen lehengo Eskolari buruzkoa. Hitzaldi guztiak 18:00etan hasiko dira. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunea .