Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Unibertsitate-eskolei buruzko jardunaldiak

Hasiera > Unibertsitate-eskolei buruzko jardunaldiak

Antolatzaile

Laguntzaileak

Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Arrosadiko campusa
Tel. 948 169000

Lehengo unibertsitate-eskolei buruzko jardunaldiak eta erakusketa

Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatu ditu oroitzapenezko jardunaldi hauek, lehengo unibertsitate-eskolen memoria berreskuratzeko, aitortzeko eta balioesteko. Mende batez baino gehiagoz Nafarroako goi-mailako hezkuntzaren zutabe izan ziren unibertsitate-eskolak.  Irakaskuntzako erakunde publiko horiek 1840tik aurrera sortu ziren, eta lanbide-heziketa eta prestakuntza teknikoa eskaini zituzten nafar gizartearentzat funtsezkoak diren esparruetan, hala nola irakasletza, nekazaritza, merkataritza, erizaintza eta gizarte lana. Eskolak irakaskuntzako, berrikuntza pedagogikoko eta konpromiso publikoko gune biziak izan ziren, eta milaka ikasleri eman zieten prestakuntza Nafarroaren hezkuntza-, gizarte- eta ekonomia-beharrei erantzuteko. Nafarroako Unibertsitate Publikoa sortu zenean, eskolak unibertsitateko egitura berrian integratu ziren.

Jardunaldien programan badaude konferentzia historikoak, artxibo- eta dokumentu-funtsen aurkezpenak, pertsonen lekukotasunak eta mahai-inguru tematikoak, lehengo eskoletako bakoitzari buruzkoak, bai eta erakusketa tematiko bat ere.  Ibilbide horren bidez, gure historia instituzionalaren funtsezko zati bat berreraiki eta hezkuntza-proiektu askotariko eta konprometitu hura ahalbidetu zuten pertsonak omendu nahi dituzte.