“Bizitzaren amaierari buruzko erabakiak: aurretiazko borondateen dokumentua eta eutanasia” du izenburua “Ezagutu zure eskubideak, erabaki hobeto” zikloaren azken saioak. Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Zuzenbide Saileko irakasle talde batek sustatu du zikloa. Saioetarako sarrera librea da, eta ekainaren 9an, astelehena, 17:00etan hasiko da belaunaldien arteko lokalean (Mutiloabeiti kalea 19, Iruñea). María Luisa Arcos Vieira Zuzenbide Zibileko katedradunak emanen du hitzaldia.
Zikloa NUPeko Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetzaren zientzia-dibulgazioko jardueren deialdian finantzatu da, eta Montes de Navarra auzo elkartearekin lankidetzan antolatu da. Elkarte hori Santa Maria la Real adinekoen sarean sartuta dagoen irabazi-asmorik gabeko entitatea da, eta auzoa garatzeko lan egiten du, bizigarriagoa, atseginagoa eta jasangarriagoa izan dadin. Hitzaldiak Santa María La Real auzoko bizilagunei zuzenduta daude, bereziki adinekoei eta desgaitasuna dutenei eta beren ahaide eta zaintzaileei. Nolanahi ere, ateak zabalik daude edonorentzat.
Irakasle hauek osatzen dute proiektu horretako taldea: Leyre Elizari Urtasun (arduraduna); Natividad Goñi Urriza, María Luisa Arcos Vieira eta Álvaro Caldelas Ruiz.