Joan eduki nagusira

Kideak

Ikertzaile propioak

Ikertzaile propioen kategoria NUPekin lotura iraunkorra duten irakasle eta ikertzaile doktoreek osatzen dute, betiere egiaztatuak badituzte ikerketa-jardueraren bi ebaluazio positibo edo gehiago (seiurtekoak) eta haietako azkena indarrean badago.

ISFOODeko Gobernu Kontseiluan, hots, institutuaren erabaki-organo gorenean ikertzaile propioak baizik ez daude.

Nola bihurtu ISFOODeko kide

Institutuko kide izan nahi duenak eskaera bidali behar du isfood@unavarra.es helbidera. Mezuan, nolako atxikipen mota eskatzen duen eman behar du aditzera eta, beharrezkoa bada, horretarako justifikazio dokumentuak bidali. Batzorde Iraunkorrak ad cautelam tramita dezake eskaera, baina Institutuaren Kontseiluak berretsi egin behar du.

Begira ISFOOD kideen zerrenda osoa