Joan eduki nagusira

Gaur-gaurkoak

Dibulgazio zientifikoa

Nafarroako Unibertsitate Publikoak hitzaldi ziklo bat eskaintzen die Nafarroako erdi mailako irakaskuntzako ikastetxeei (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Batxilergoa). Hitzaldi horien helburua Batxilergoko ikasleei zientziaren eta teknologiaren arloko hainbat gai hurbiltzea da.

Dibulgazio zientifikoko hitzaldiak, 2005-2006 ikasturteaz geroztik eskaintzen dira, arrakasta handiz, eta Unibertsitateko 40 irakaslek baino gehiagok ematen dituzte, ISFOOD institutuko zenbait ikertzaile tartean.

Hitzaldi horiek “Dibulgazio zientifikoa Batxilergoan” izeneko bideoekin osatzen dira, jarraian aipatzen direnekin esaterako, zeinek ISFOOD institutuko ikertzaileak baitituzte partaide.

The Conversation irakasleek eta ikertzaileek egindako dibulgazio artikuluak Interneten zabaltzeko plataforma nagusia da. Mundu osoko unibertsitate eta zentro zientifiko ospetsuekin egindako hitzarmenei esker, hala nola Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin (NUP), irakasleek eta ikertzaileek beren lanak argitaratzen dituzte han, eta komunikabideen esku gelditzen dira, berriz argitaratu ditzaten. Ezagutza zientifikoa eta akademikoa gizarte osora iristea da helburua.

Jarraian NUPeko Institute for Sustainability & Food Chain Innovation (ISFOOD) institutuko ikertzaileek The Conversationen Espainiako edizioan argitaratutako zenbait artikulu agertzen dira.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) teknizismorik gabeko zabalpenerako blog bat du, erakundean egiten den ikerketa-lana eta zentro akademikoaren barrenean ikasten diren diziplinetako aurrerapen nagusiak ezagutarazteko. Blog horren izena  Zientziaren itzultzailea, da, eta ezagutzarekin, zientziarekin eta teknologiarekin loturiko gaiak azaltzea eta interpretatzea du xede.

Hona hemen ISFOOD institutuko ikertzaileek argitaratutako artikuluak:

“Zientzia puntu-puntuan” Nafarroako Unibertsitate Publikoaren dibulgazio zientifikoko podcasta da. Jarraian, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ISFOOD institutuko ikertzaileak protagonista dituzten saioak daude bilduak.

Gaztelaniazko podcastak

Euskarazko Podcastak

Institute for Sustainability & Food Chain Innovation institutuko ikertzaileek zenbait irratitako programetan hartu dute parte (Cadena SER, Cadena COPE eta Onda Cero, besteak beste). Elkarrizketa horietan, zientziaren eta teknologiaren hainbat alderdi eman dituzte ezagutzera.

“Teknopolis” zientziari eta teknologiari buruzko programa bat da, Elhuyar Fundazioak produzitua, eta Euskal Irrati Telebista publikoko (EITB)  ETB1 eta ETB2 kateetan ematen da.

NUPeko ikerketa ekosistemari buruzko erreportajea - Bideoa gaztelaniaz / Bideoa euskaraz

IS-FOOD institutuari buruzko erreportajea- Bideoa gaztelaniaz / Bideoa euskaraz