Nor garen
Xedea
Ekarpena egitea elikagaien katearen garapena jasangarria, segurua, justua, lehiakorra eta osasuntsua izan dadin, eta elkarlana sustatzea elikagaien katearen eta enpresa- eta teknologia-sarearen artean, elikagaien kateko fase guztietako ikertzaileak barne hartzen dituen entitate bakarra den aldetik.
IIkuspegia
Erreferente izatea eskualdean, estatuan eta nazioartean ikerkuntzari eta nekazaritzako elikagaien eta nutrizioaren arloko zientzialarien hurrengo belaunaldiak erakartzeari eta trebatzeari dagokienez.
Balioak
ISFOODek honako balio hauek ditu:
- Bikaintasuna: bikaintasunera begira antolatzen dugu gure lana, eta horrek berekin dakar garrantzi handia ematea espezializazioari eta iaiotasunari, sormenari, dedikazioari eta konpromisoari.
- Jasangarritasuna: Jasangarritasuna: oreka bilatzen dugu ingurumenaren zaintzaren, hazkunde ekonomikoaren eta egungo eta etorkizuneko belaunaldien gizarte ongizatearen artean.
- Ekitatea: sustatzen dugun garapena pertsonengana bideraturikoa da, inklusiboa, eta aukerak sustatzen ditu landa-eremuetan, aurrerapen soziala eta berdintasuna sortuz.