Joan eduki nagusira

Nor garen

Nekazaritzako Elikagaien Katearen Berrikuntzarako eta Jasangarritasunerako Ikerketa Institutua (ISFOOD) Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ikerketa-institutua da, eta elikagai seguruak, jasangarriak eta osasungarriak ekoiztea, berritzea eta sustatzea du helburu.

 

Aurkezpena

ISFOOD Nafarroako Unibertsitate Publikoaren institutu bat da, eta oinarrizko ikerketa eta ikerketa aplikatua egiten du. Haren helburu nagusiak bikaintasunezko ikerketa, ezagutzaren transferentzia eta elikagaien katearen ikertzaileen prestakuntza dira.

Institutuan, nekazaritzako ingeniaritzaren, animalia- eta landare-ekoizpenaren eta elikagaien teknologiaren, nutrizioaren eta elikagai-enpresen kudeaketaren adituak elkarlanean aritzen dira.

Institutuak elikagaien katearen fase guztiak lantzen ditu, lehengaiak ekoiztetik kontsumora bitartekoak, haien artean industria-eraldaketako prozesuak eta tarteko beste etapa batzuk.