Joan eduki nagusira

Ikerketa

Hauek dira Institute for Sustainability & Food Chain Innovation (ISFOOD) Institutuak dituen ekipamenduak:

Zentzumen bidezko analisiko laborategia Nafarroako Unibertsitate Publikoko Olibondoak eraikinaren beheko solairuan dago. Paloma Torre doktorea da haren zuzendaria, Natura Ingurunearen Zientzien Saileko Nutrizioko eta Bromatologiako arloko katedraduna.

Ikerketa arloak

Laborategiaren jarduera nagusia elikagaiak zentzumenen bidez aztertzea da, enpresen eskaeraren arabera. 1992az geroztik, Kalitate Izendapenak arautzeko Kontseiluek eskaturik, dastaketa ofizialak egiten ditu Nafarroako produktu batzuen zentzumenen bidezko kalitate-kontrola egiteko. Produktu horien artean daude jatorri-deitura babestua duen Erronkari gazta, adierazpen geografiko babestua duen Nafarroako zainzuria eta jatorri-deitura babestua duen Lodosako pikillo piperra. Hauek daude gauzatu dituzten ikerketa-proiektuen artean:

  • Ikerlan bat jatorri-deitura babestua duen Lodosako pikillo piperrak zenbait aurkezpen modutan duen kalitateari buruz (Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen Nafarroako Institutua)
  • Ikerlan bat kontsumitzaileak produktu hauen zentzumen-kalitateari buruz duen  pertzepzioari buruz: jatorri-deitura babestua duen Lodosako pikillo piperra, adierazpen geografiko babestua duen Nafarroako zainzuria (merkatuko produktuak biak) eta markarik gabeko produktu kalitatezko batzuk (Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen Nafarroako Institutua)
  • Karduaren zentzumen bidezko analisia (OLUS TECNOLOGÍA, SL)

Eskala txikiko ekoizpen-prozesu industrialetan jarduteko zenbait instalazio pilotu ditu IS-FOODek. Hauek dira instalazio nagusiak:

  • Presio altuko ekipamenduak eta lehortegia
  • Vacum Cooling  sistemak
  • Esnekiak egiteko instalazio pilotua
  • Kontserba begetalak egiteko instalazio pilotua
  • Beroa trukatzeko sistemak gainazal karrakatuetarako (zopetarako edo puska solidoak dituzten saltsetarako)
  • Liofilizaziorako sistemak, mikroenkapsulazioetarakoak, etab. (esne hautsa, atomatizatuak...)
  • Produktuak atmosfera desberdinetan ontziratzeko sistemak
  • Bizitza baliagarria eta elikagaien segurtasuna aztertzeko sistemak

Gainera, IS-FOODek, duen ekipamenduari esker, aukera du nekazaritzako elikagaien arloko sektore guztietako enpresekin lan egiteko, adibidez haragiaren edo zerealen industriekin, erauzketa-industriekin eta enologiarekin. Hauek ditu ekipamenduan:

  • Gambera klimatikoak
  • Ereiteko makinak eta kolonia kontagailuak
  • Biskosimetroak