Aurkezpena
NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren masterra.
Zergatik ikasi Osasunaren arloko Psikologia Orokorreko Unibertsitate Masterra
- Profesionalen eskaria handia da osasunaren arloko psikologian; izan ere, gaur egun 946 psikologo kolegiatu daude Nafarroan, eta haietatik 315 baizik ez daude gaituak.
- Irakasleek bikaintasun egiaztatua dute irakaslanean eta ikerketan. Navarrabiomed (Ikerketa Biomedikoko Zentroa) eta IdiSNA (Nafarroako Osasun Ikerketarako Institutua) zentroetako kide da NUP, eta lankidetzan aritzen da Nafarroako Ospitalegunearekin eta osasun-organismo publikoekin.
- Talde txikiak izaten dira masterrean.
- Eskuratuko dituzun ezagupen, gaitasun eta ahalmenei esker, aukera izanen duzu:
- Osasunaren arloko psikologia orokorrean jarduteko, modu profesional, etiko eta zientifikoan.
- Ikerketa, ebaluazio eta esku-hartze psikologikoak egiteko.
Master hau hauekin batera egiten ahal duzu:
Espezializazioa
Gaitasunen inguruko prestakuntza
Hizkuntzak
Zer gradutatik sartzen ahal naiz Osasunaren arloko Psikologia Orokorreko Unibertsitate Masterrera?
- Gradua Psikologian
Zertan egiten ahalko dut lan Osasunaren arloko Psikologia Orokorreko Unibertsitate Masterra bukatzen dudanean?
-
Osasunaren arloko psikologo orokor gisa, jendearen ongizatea hobetzeko prebentzioko esku-hartzeak egiten, problema psikologikoak ebaluatzen eta esku-hartze psikologiko eta psikoterapeutikoak gauzatzen.
-
Osasunaren arloko psikologia orokorraren esparruko ikerkuntza zientifikoan.
Irakaskuntzaren emaitzak
Kontsultatu emaitzak
Sarbidea eta onarpena
Sartzeko baldintzak
Master ikasketa ofizialetara sartzeko, beharrezkoa izanen da Europako Unibertsitate Eremuko edo beste herrialderen bateko goi mailako hezkuntza erakunde batek emandako Psikologiako Lizentzia edo Gradu bat edukitzea, titulua eman den herrialdean master ikasketetara sartzeko aukera ematen duena, baita, osagarri modura eskatzen bada, osasunaren arloan prestakuntza espezifikoa ere, 90 ECTS kreditukoa gutxienez.
Masterraren irizpide espezifikoak
Masterreko Batzorde Akademikoak erabakiko du zein ikasle onartu masterrean.
Masterra eginen duten izangaiak hautatzeko, honako hauek ponderatuko dira:
- Psikologiako lizentziako edo graduko espediente akademikoaren batez besteko nota: 90 puntu gehienez ere.
- Ingeles maila (B2 maila edo hortik gorakoa egiaztatzen duen titulu ofiziala): 10 puntu gehienez ere.
Mugikortasuna