Joan eduki nagusira

Unibertsitate Masterra Nutrizioaren eta Elikadura Pertsonalizatuaren arloko Ikerketan

Izan zaitez nutrizioaren eta elikadura pertsonalizatuaren arloan estrategia eraginkorrak eta berritzaileak gidatuko dituen profesionala, bai osasunaren arloan, bai arlo akademikoan bai industriaren arloan.

  • Hizkuntza: gaztelania
  • Kredituak: 60 ECTS
  • Iraupena: 1 urte (2 seihileko)
  • Ikaspostuak: 20
  • Modalitatea: Formatu hibridoa (presentziala unibertsitate batean eta urrutiko konexioa beste hiru unibertsitateetako eskoletan parte hartzeko)
  • Zuzendaritza akademikoa: Idoia Labayen
  • Ikastegia: Osasun Zientzien Fakultatea
  • Non emanen den: Iruñea / Logroño  / Lleida / Zaragoza
  • Eskuorri informatiboa (pdf)

Aurkezpena

NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren masterra.

ods 2 ods 3 ods 5 ods 10 

 

Zergatik ikasi Nutrizio eta Elikadura Pertsonalizatuaren arloko Ikerketan Unibertsitate Masterrera

  • Irakasleek bikaintasun egiaztatua dute irakaslanean eta ikerketan 
  • Nutrizioko eta elikadura pertsonalizatuko gaitasun aurreratuak eskuratuko dituzu honako hauek egiteko:
    • Bizitzako etapa eta egoera fisiologikoetan, bizimoduaren, aldagarritasun genetikoaren eta elikadurari ematen zaion erantzunaren arteko lotura ezagutzea.
    • Markatzaile epigenetikoak, metagenomikoak, metabolomikoak eta soziodemografikoak eta horiek nutrizio arloko esku-hartze pertsonalizatuko azterlanetan duten parte hartzea identifikatzea. 
    • Elikadura pertsonalizatuko eta doitasunezko nutrizioko ikerketa-azterlanetako oinarrizko ikerketan eta ikerketa aplikatuan erabiltzen diren metodologia eta tresnak ezagutzea. 
    • Elikadura pertsonalizatuak eta doitasunezko nutrizioak patologien prebentzioan eta tratamenduan eta osasun fisikoaren, mentalaren eta ongizatearen sustapenean duten egitekoa ezagutzea. 
    • Elikagaien propietate funtzionalak identifikatzea osasunerako elikadura-aukera berriak sortzeko biztanle-talde espezifikoentzat. 

 

  • Hauetarako gaitasunak eskuratuko dituzu:
    • Nutrizio-ebaluazioan tresna eta metodologia aurreratuak erabiltzea. 
    • Nutrizio-estrategia pertsonalizatuak ezartzea osasunaren arloan, arlo akademikoan edo industriaren arloan.
    • Nutrizioaren eta elikadura pertsonalizatuaren arloko ikerketa- edo berrikuntza-proiektu originalak diseinatzea, planifikatzea, garatzea eta kudeatzea.
    • Hainbat arlo profesional eta sozialetan elikadura pertsonalizatuari eta doitasunezko nutrizioari buruzko iritziak formulatzea eta ezagutza zientifikoak transmititzea.

Master hau hauekin batera egiten ahal duzu:

Gaitasunen inguruko prestakuntza

Hizkuntzak

Zer gradutatik sartzen ahal naiz Nutrizio eta Elikadura Pertsonalizatuaren arloko Ikerketan Unibertsitate Masterrera?

  • Osasun arloetako graduak: Erizaintza, Medikuntza, Farmazia, Fisioterapia, Giza Nutrizioa eta Dietetika.
  • Biozientzietako graduak: Biologia, Biokimika, Bioteknologia.

Fisioterapian, Biokimikan eta Bioteknologian graduatutakoek nahitaez egin beharko dituzte ikasturte hasieratik online formatuan erabilgarri egonen diren prestakuntza-osagarriak.

Ikasleentzako laguntza

Zertan egiten ahalko dut lan Nutrizio eta Elikadura Pertsonalizatuaren arloko Ikerketan Unibertsitate Masterra amaitzean?

  • Osasun zentro publiko eta pribatuetan (oinarrizko osasun laguntza eta arreta espezializatua): profil klinikoa duen dietista-nutrizionista
  • Nekazaritzako elikagaien industrietan: I+G+b-ko arduradun, proiektuen kudeaketari, kalitatearen arduradun, bereziki elikadura pertsonalizatura bideratutako elikagai-produktu eta -prozesuetan berrikuntzaren aldeko apustua egiten duten lekuetan.
  • Industria farmazeutikoan: I+G+b-ko arloan, batez ere nutrizio pertsonalizaturako nutrazeutikoak eta  bestelako elikadura-osagarri batzuk garatzearen aldeko apustua egiten duten lekuetan.
  • Zentro teknologikoetan eta unibertsitateetan: ikerketarako eta emaitzen transferentziarako proiektuen eta enpresentzako aholkularitza teknikoaren kudeaketari moduan.
  • Administrazio publiko, agentzia, aholkularitza-enpresa eta abarretan; osasun kontseilaritzetan; osasun publikoko agentzietan; elikagaien, ingurumenaren eta abarren ikuskaritzan; osasunaren eta garapenerako lankidetzaren nazioarteko erakundeetan. 
  • Project Manager, Data Manager eta saiakuntza klinikoen monitore ikerketako eta/edo berrikuntzako eta garapeneko proiektuetan.
     

Ikaskuntzaren emaitzak

Sarbidea eta onarpena

Sartzeko baldintzak

NUPek masterreko ikasketetara sartzeko ezarrita dituen baldintza orokorrak aplikatuko dira.

Sartzeko baldintzak Sartzeko baldintzak

Masterraren irizpide espezifikoak

Onarpen irizpideak betetzen dituzten pertsonak eskainitako ikaspostuak baino gehiago badira, merezimenduak baloratuko dira hautaketa-prozesuko printzipio moduan, irizpide hauen arabera:

•    Graduko espediente akademikoa, eskaera egiten den unekoa. Ikaslea graduko ikasketak amaitzen ari bada, azken ikasturteko lehenbiziko seihilekora bitarteko espediente akademikoa hartuko da kontuan. 8 puntu

•    Ingelesa (gutxienez B2 maila egiaztatu beharko da baloratu dadin): 2 puntu

Masterreko Batzorde Akademikoak hartuko du, azken buruan, onarpenari buruzko erabakia.