Joan eduki nagusira

Gradua Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritzan

Izan zaitez espezialista telekomunikazioko sareak, ekipoak eta zerbitzuak garatzen, eta lanbide horrek ateak irekiko dizkizu elektronikaren, programazioaren, Interneten eta telekomunikazio-sistemen arloetan aritzeko. Profil horrek eskari handia du sektore horretako nazioarteko enpresa handienen artean.

Aurkezpena

NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren gradua.

ods 8 ods 9 ods 12 

 

Zergatik ikasi Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritzako Gradua?

  • Industriaren sektore gehienetan eskatzen da prestakuntza hau.
  • Lana lortzeko aukera ia % 100ekoa da.
  • Titulazioaren azken fasean, aukera dago enpresetan praktikak egiteko programan parte hartzeko.
  • Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritzako Graduak EUR-ACE Europako kalitate-zigilua du.

Gradu hau egiteko moduak:

Espezializazioa

Gaitasunen inguruko prestakuntza

Hizkuntzak

Sarbide egokienak:

  • Batxilergoa:
    • Zientzien eta Ingeniaritzaren eta Teknologiaren ibilbidea
    • Osasun Zientzien ibilbidea
  • Arlo hauetako goi mailako prestakuntza-zikloak: Informatika eta Komunikazioak, Elektrizitatea eta Elektronika.

HAUEK EDUKITZEA KOMENI DA: ikasteko gogoa eta zientziarekiko, ingeniaritzarekiko eta teknologia berriekiko interesa. Honako gai hauekiko interesa: Internet, komunikazio-sistemak, telefonia mugikorreko eta zuntz optikoko sareak, antenak, datuen trafikoa, etxe digitala edo mikroelektronika.

Sarbideak Sarbideak

Ikasleentzako laguntza

Zertan egiten ahalko dut lan Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritzako Gradua bukatzen dudanean?

  • Gai izanen zara komunikazioetako, Interneteko, sentsoreen arloko edota medikuntzako arazoak konpontzen ahal dituzten gailuak, sistemak eta programak diseinatzeko eta garatzeko.
  • Diziplina anitzeko taldeetan hartzen ahalko duzu parte, industriarekin, medikuntzarekin, programazioarekin eta komunikazioekin loturiko ingeniaritzako proiektuak lantzen.
  • Masterreko ikasketak egiteko bidea izanen duzu, Ingeniaritzarekin loturiko eremu jakin batean espezializatzeko.

Zer master egiten ahalko ditut Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritzako Gradua bukatzen dudanean?

Beste master osagarri batzuk:

Gainera, Industria Teknologien Ingeniaritzarekin loturiko beste espezialitate-master batzuk egiten ahalko dituzu.

Kontsultatu eskaintza osoa:

Gaitasunak