Joan eduki nagusira

Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako GMET

Gradu amaierako lana

GALaren matrikula beste edozein irakasgairena bezalakoa da, matrikulaziorako aldi arruntean egin beharrekoa. Lana urteko hiru deialdietako edozeinetan defendatzeko eskubidea ematen du matrikulak.

Zerorrek aukeratu behar duzu zure GALaren gaia, eta Eskolako edozein irakasle izan daiteke zuzendaria. GALaren matrikula egin eta gero, bi aukera dituzu:

  1. GALa Eskolako irakasle batekin adostu (edo batekin baino gehiagorekin, zuzendari gehiago izanez gero).
    • Irakasle batekin harremanetan jarri eta hari gai bat proposatu.
    • Ados badago, proposamen inprimakia bete beharko duzu akordioa erregistratua eta, beraz, GALa esleitua gelditu dadin. Inprimaki hori ikasturtearen edozein momentutan bete dezakezu. 
  2. Aukeratu gai bat eta dagokion zuzendaria zure titulazioko eskaintzen zerrenda batetik:

Jarri harremanetan zure tutorearekin GALa hasteko, eta ekin lanari. Lan hori Unibertsitateko laborategi batean, enpresa batean nahiz GKE batean egin daiteke. Adostu tutorearekin nola eginen duzun lan, eta, aldian aldiko bileren bidez, orientabidea emanen dizu GALa nola egin jakiteko (garatu beharreko gaiaren egitura, auzi teknikoak edo memoriaren ikuspuntua).

GALaren proposamenean, aldez aurretik definituak egonen dira egin beharreko lana, helburuak eta aurreikusitako zereginak. Baldin eta GALa egin bitartean ezustekoren batek nabarmen desbideratzen badu lana hasierako proposamenetik, proposamen eguneratu bat prestatu beharko da, eta ikasleak eta lanaren zuzendariak berriz sinatu beharko dute.

Dokumentazioa eta hura nola entregatu

GALa bukatutakoan, inskripzioa egiteko eta lana argitara dadin baimentzeko inprimakia, bete beharko duzu, betiere zuzendariak lana ontzat eman badu. GALaren defentsa egiteko, hiru epealdik dute lehentasuna: otsailekoak, ekainekoak eta irailekoak. Inskripzioa urtarrilean edo maiatzean egin behar da, aurkezpena noiz den. 

Defentsarako epealdien barnean, sail bakoitzak egokitzat jotzen dituen datak ezarriko ditu defentsarako. Sailak berak jakinaraziko dizu egun zehatza, eta, kasuren batean, modua izanen duzu eguna zure lanaren zuzendariarekin adosteko.

Gainera, defentsa egin ahal izateko, lanaren memoria entregatu beharko duzu, NireIkasgelategian Gradu Amaierako Lana irakasgaiari dagokion gunean. PDF formatuan gordailutu beharko duzu, “Gune partekatua” izeneko atalean. Beharrezkoa bada, harekin loturiko dokumentu guztiak erantsi beharko zaizkio memoriari (planoak, etab.). GALa aurkezteko, gomendio hauei jarraitu beharko zaie:  

Gero, lana epaimahai baten aurrean defendatu behar da, eta komenigarria da aurkezpen bat prestatzea (PowerPoint bat edo antzekoa).

Zilegi da GALa beste hizkuntza batean idaztea eta/edo defendatzea, betiere lanaren zuzendariarekin hala adostu eta sailak baimena emanez gero. Zenbait titulaziotan, nazioarteko programetan esaterako, betebehar espezifikoa da GALa beste hizkuntza batean defendatzea; hortaz, kasu horietan derrigorrezkoa izanen da.

Egutegia

Gradu amaierako lana
Prozedura Eguna Tokia
Irakasgaiaren matrikula Matrikula epe arrunta Online
Proposamena (online)

GALaren zuzendariak ontzat emana
Lana hastean Online
Defentsa egiteko inskripzioa

GALaren zuzendariak ontzat emana

*Ingeniaritza Saileko GALei buruzko informazio gehiago

Online

 

ETSIIIT

Memoria aurkezteko eguna

Abenduaren 15a baino lehen

(Defentsa urtarrilean)

Maiatzaren 9a baino lehen

((Defentsa ekaina-iraila)

NireIkasgelategia
(kontsultatu sailarekin beharrezkoa ote den paperezko ale bat entregatzea)
Defentsa

2023-2024 IKASTURTEA

2024ko urtarrilaren15tik 19ra

2024ko maiatzaren 27tik ekainaren 7ra

2024ko irailaren 2etik 9ra


*Ingeniaritza Saileko GALei buruzko informazio gehiago
**Adierazitako epealdiek lehentasuna dute Kontsultatu GALaren zuzendariarekin noiz, zer ordutan eta non egin behar duzun defentsa
-

Epaimahai baten aurrean defendatu behar da lana, eta hark ebaluatuko du.

Inskripzioa egin ondoren jakinaraziko zaio ikasleari noiz eta zer ordutan egin behar duen defentsa.

Ondorio administratiboetarako, zure mugikortasun egonaldiaren arduraduna azalduko da NUPeko zuzendari gisara, baina zure egiazko tutorea (lanean gidatuko zaituena) destinoko unibertsitateko irakasle bat izanen da. Zure mugikortasun egonaldiaren arduradunak destino unibertsitateko irakasleren batekin harremanetan jartzen laguntzen ahalko dizu.

Ez da beharrezkoa GALaren proposamen bat egitea, non eta zure mugikortasun egonaldiaren arduradunak eskatzen ez dizun.

Proiektua destinoko unibertsitatean defendatu beharko da.

Lanaren memoria entregatu beharko duzu GAL osoarekin batera. Nolanahi ere, zure GALaren kopia bat entregatu beharko duzu NUPen. Kopia hori NireIkasgelategian Gradu Amaierako Lana irakasgaiari dagokion gunearen bidez entregatu beharko duzu (PDF formatuan, “Gune partekatua” atalean). Zure destinoko unibertsitateak ez badu nahi lana argitaratu dadin inskripzioa egiteko eta lana argitaratzeko inprimakia bete beharko duzu, eta, bertan, memoria konfidentziala dela adierazi.

Mugikortasun egonaldi batean egindako GALen kasuan, ez zaizkie aplikatuko lanak NUPen entregatzeko epemugak.