Joan eduki nagusira

Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako GMET

“Praktiketan, I+G+b-ko arloan aritu naiz. Enpresa-ingurune batean adimen artifizialeko teknikak ebaluatzeaz eta aplikatzeaz arduratu naiz. Zehazki, satelite bidezko irudiak maneiatzen, etiketatzen eta prozesatzen ikasi dut”.


Sonia Elizondo
Praktikak Tracasa Instrumental enpresan

Masterreko curriculumeko praktikak

Master dualak. Egin masterra lanean ari zaren bitartean

Bere titulazioetako batzuetan, Eskolak hitzarmenak ditu zenbait enpresarekin ikasleentzat bateragarria izan dadin lan kontratu bat izatea eta masterreko ikasketak egitea. Horixe da modurik hoberena zure prestakuntzan aurrera egiteko lan munduarekiko harremana galdu gabe.

Informazio gehiago Informazio gehiago

 

Masterreko curriculumeko praktikak

Curriculumeko praktikak aukerako jarduera akademikoak dira, titulazioaren ikasketa-planean integratuak daude, eta eskuratutako gaitasunak lan ingurunean aplikatzera daude bideratuak. Azken batean, beste irakasgai bat da, eta, ondorioz, gaitasun jakin batzuk ditu esleituak, eta Eskolako Praktiketako Batzordeak onartutako zenbait kalitate irizpide bete behar ditu. Eskolako irakasleek curriculumeko praktikak gainbegiratu eta ebaluatu behar dituzte.

Bi bide daude Eskolako masterreko curriculumeko praktiken programan parte hartzeko:

  • Praktika eskolaren eskaintzatik aukeratu notaren araberako hurrenkeran
  • Zerorrek praktika bat proposatu

Honako titulazio hauetan egiten ahal dituzu curriculumeko praktikak:

Master honek praktika eskema berezia du. Informazio gehiago eskuratzeko jarri harremanetan Enpresa Praktikak irakasgaiko praktika arduradunarekin

Master honek praktika eskema berezia du. Informazio gehiago eskuratzeko jarri harremanetan Enpresa Praktikak irakasgaiko praktika arduradunarekin

Nazioarteko praktikak

  • Nori zuzenduak: IITIGMETeko titulazio guztietako ikasleei.
  • Zertan diren: seihileko batez egon zaitezke atzerriko erakunde batean, lanaldi osoan, zure prestakuntza osatzen, hizkuntza-maila hobetzen eta gaitasun berriak eskuratzen ikasketa amaierako lana egiten duzun bitartean.
  • Bi modu daude nazioarteko curriculum praktiketara sartzeko:
    • Unibertsitatearen mugikortasun deialdiaren bidez
    • Norberak enpresa bat aurkeztuz (kasu honetan, Eskolak onartu behar du proposamena)
       

Prozedura eta egutegia Prozedura eta egutegia

Kontsultatu prestakuntza solidarioko praktikei buruzko informazioa

Gehiago jakin nahi duzu? Gehiago jakin nahi duzu?