Joan eduki nagusira

Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako GMET

"IEDn egindako praktikek aukera eman didate lantalde batean erabat integratzeko eta eremu profesional batean nire ikerketak eta garapenak egiteko. Aukera bikaina da lan munduan hasi aurretik, egungo lan metodologiak bertatik bertara ezagutzeko aukera ematen baitu".
 

Idoia Cerro

Graduko curriculumetik kanpoko praktikak

Bigarren ikasmailatik aurrera, curriculumetik kanpoko praktikak egiten ahal dituzu ingeniaritzaren eremuan diharduten kanpoko entitateetan. Praktika horiek curriculumeko praktiken helburu berak dituzte, baina ez daude ikasketa-planaren barnean, ezta irakasgai bati lotuak ere. Alabaina, Tituluaren Europako Gehigarrian azalduko dira curriculumeko praktikekin batera, halakorik eginez gero.

Praktika horien esleipena curriculumeko praktikena baino askoz malguagoa da: ez da notaren araberakoa, eta ez dira nahitaez bete behar curriculumeko praktiken kasuan bete beharreko epeak hasierari eta bukaerari dagokienez. Edozein unetan egiten ahal dira, dela udan, dela ikasturtean zehar, betiere ordutegiak horretarako aukera ematen badu.

  1. Kontsultatu eskaintza Unibertsitate-Gizarte Fundazioaren webgunean
  2. Egiaztatu baldintzak betetzen dituzula
  3. Eman izena zuk aukeratutako enpresan
  4. Interesdun bat baino gehiago egon daitekeenez, enpresak ebaluatuko du zure eskera, berak eginen baitu hautaketa

Praktikak zerrendan ageri ez den enpresaren batekin adostu badituzu::

Unibertsitate-Gizarte Fundazioa Unibertsitate-Gizarte Fundazioa

Nazioarteko praktikak

  • Nori zuzenduak: IITIGMETeko titulazio guztietako ikasleei.
  • Zertan diren: seihileko batez egon zaitezke atzerriko erakunde batean, lanaldi osoan, zure prestakuntza osatzen, hizkuntza-maila hobetzen eta gaitasun berriak eskuratzen ikasketa amaierako lana egiten duzun bitartean.
  • Bi modu daude nazioarteko curriculum praktiketara sartzeko:
    • Unibertsitatearen mugikortasun deialdiaren bidez
    • Norberak enpresa bat aurkeztuz (kasu honetan, Eskolak onartu behar du proposamena)
       

Prozedura eta egutegia Prozedura eta egutegia