Sarbidea: 40 urtetik gorakoak
Prozeduraren garapena
40 urtetik gorakoek graduko ikasketa ofizialak egin ditzakete, curriculumaren balorazioa eta elkarrizketa pertsonal bat eginez. Prozedura horren bidez sartu ahal izateko, baldintza hauek bete behar dituzte:
- Probak egiten diren urtean 40 urte izatea edo betetzea.
- Onarpena eskatzen den graduko unibertsitate-titulu ofizialari lotutako lan-esperientzia eta esperientzia profesionala egiaztatzea.
- 25 urtetik gorakoen proba 2005. urtea baino lehen gaindituta dutenak BAI aurkeztu ahal izango dute.
25 urtetik gorakoen proba 2005 urtetik aurrera gaindituta dutenak EZIN izango dira aurkeztu, eta 25 urtetik gorakoen proba errepikatu ahal izango dute. - Espainian unibertsitateko ikasketak egiteko aukera ematen duen titulurik ez izatea.
Espainiako hezkuntza-sistemako Batxilergoa amaitu dutenek aukera dute, baita ere, USPa gainditzeko, 25 urtetik gorakoentzako proba gainditzeko edo 45 urtetik gorakoentzako proba gainditzeko.
Graduko titulazio bakar batean onar dezaten eskatzeko baino ezin da erabili prozedura hori.
Baldintzak betetzen dituzten ikasleek zilegi izanen dute NUPek 40 urtetik gorakoak Unibertsitatean sartzeko urtero antolatzen duen prozedurara aurkeztea.
Sartzeko prozedura Unibertsitatean bertan gainditu dutenek bakarrik eskatzen ahalko dute ikaspostua. Ikaspostuen % 3ko erreserba-kupoa dute.
Probaren kalifikazioa
Sartzeko probaren azken kalifikazioa curriculumaren balorazioan* eta banakako elkarrizketan lortutako kalifikazioen batezbesteko aritmetikoa izanen da, hurbilen dagoen milarenera biribilduta eta, distantzia bera egonez gero, goikora biribilduta, betiere izangaiak bi fase horietan gutxienez 4ko nota lortu badu.
Unibertsitatean sartzeko prozedura hori gainditutzat jotzeko, gutxienez 5 puntu lortu beharko dira azken kalifikazioan.
Hautagaiek zilegi izanen dute ebaluazio-batzordearen ebazpenari buruzko erreklamazioa aurkeztea errektoreari, hamar egun balioduneko epean, kalifikazioak argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
* Erizaintzako Gradurako curriculuma baloratzeko irizpideak
* Fisioterapiako Gradurako curriculuma baloratzeko irizpideak
* Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietarako Gradurako curriculuma baloratzeko irizpideak
Ikasketetan onartua izateko nota
Ikasketetan onartua izateko nota 40 urtetik gorakoentzako proban lortutako azken kalifikazioa izanen da (10 puntu gehienez).
Prozedurak bi fase ditu: curriculum vitaea baloratzea eta elkarrizketa pertsonala.
Eskatutako ikasketekin lotutako eremu eta jardueretan interesdunak zer-nolako lan-esperientzia eta esperientzia profesionala duen, zenbat denbora aritu den eta gaitasunei dagokienez zer maila lortu duen ebaluatzen da fase horretan. Alderdi horiek egiaztatzeko, kasuan kasuko enpresen edo erakundeen ziurtagiriak, lan-kontratuak eta lan-bizitzari buruzko txostenak aurkeztu beharko dira, lanbide-kategoria eta egindako jardueren xehetasunak adierazten dituztenak.
Ez da baloratuko curriculumean behar bezala egiaztatuta ez dagoen alderdirik.
Fase honetan 10etik gutxienez 4 puntu lortzen dituztenak banakako elkarrizketa batera deituko dituzte.
Elkarrizketak 20 minutu iraunen du gehienez, eta hautagaiaren ezagutzak eta gaitasunak tituluaren gaitasunetara egokitzen diren baloratuko da.
Hautagaiek 10etik 4 puntu lortu behar dituzte gutxienez aurreko faseko puntuazioarekin batezbestekoa egin ahal izateko.
Izena emateko epea
2025eko otsailaren 10etik 14ra (Eguneratutako epea)
Inskripzioa Nafarroako Unibertsitate Publikoaren zerbitzuen katalogoan horretarako gaitutako prozeduraren bidez egingo da, ondoren aipatzen den dokumentazioa erantsita.
Izena eman ondoren, Sarrera, Beka eta Tituluen Atalak abonu-agiria bidaliko dizu ordainketa egiteko
Dokumentazioa:
Agiri hauek aurkeztu beharko dituzte eskabide orokorrarekin batera:
- 40 urtetik gorakoentzako probarako eskabidea. Eskabidean adieraziko da zein gradu bakarrerako eskatzen den sarbidea.
- Curriculum vitaea, lan-esperientzia eta esperientzia profesionala zehazki jasotzen dituena, baita horiek baloratzeko behar den dokumentazioa ere.
- Lan-bizitzaren ziurtagiria.
- Tasen murrizketarako edo salbuespenerako eskubidea egiaztatzen duen jatorrizko dokumentua edo fotokopia, halakorik badute.
Inskripzio-tasak:
- Tasa arrunta: 130,90 €
- Kategoria orokorreko familia ugarientzako/guraso bakarreko familiarentzat tasa: 65,45 €
- Kategoria bereziko familia ugarientzako/guraso bakarreko familiarentzat edo % 33tik gorako desgaitasuna dutenentzako tasa: 0 €
Abonu-agiri bat emanen da ordainketa egiteko jarraibideekin batera.
Ordaintzeko modua
- 1.fasearen behin-behineko ematizak : 2025eko martxoaren 7a, 14:00etatik aurrera
- Errektorearen aurreko erreklamazioak, 1. fasea: 10 egun baliodun, interesdunei jakinarazten zaienetik Erregistro Elektronikoan eskabidea aurkeztuta
- 1. faseko behin betiko emaitzak: 2025eko martxoaren 28a, 14:00etatik aurrera
- 2. faserako zitazioa (elkarrizketa pertsonalak): data eta ordua zehazteke daude. Lekua: interesdunei jakinaraziko zaie
- 2. fasearen behin-behineko ematizak: 2025eko apirilaren 11a
kontsultatu notak - Errektorearen aurreko erreklamazioak, 2. fasea: 10 egun baliodun interesdunei jakinarazten zaienetik, Erregistro Elektronikoan eskabidea aurkeztuta.
- Behin-betiko emaitzak: 2025eko maiatzaren 9a
Interesdun bakoitzari zuzenean jainaraziko zaio.
Aurreinskripzioa NUPen
40 urtez gorakoen sarbide prozedura gaindituz gero, aurreinskripzioa egiten ahal dute ikasleek NUPeko graduko ikasketak hasteko.
- 3/2020 Lege Organikoa, abenduaren 29koa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen duena.
- 2/2006 Lege Organikoa, 2006ko maiatzaren 3koa, Hezkuntzari buruzkoa.
- Gobernu Kontseiluaren Erabakia, 2011ko maiatzaren 26koa, lan-esperientzia eta esperientzia profesionala egiaztatuz 40 urtetik gorakoak graduko ikasketa ofizialetan sartzeko prozedura ezartzen duena.
- 534/2024 Errege Dekretua, ekainaren 11koa, graduko unibertsitate-ikasketa ofizialetara sartzeko baldintzak, sarbide-probaren oinarrizko ezaugarriak eta onarpen-prozeduren oinarrizko araudia arautzen dituena.
- Foru Agindua, indarrean dagoen ikasturterako prezio publikoak ezartzen dituena, zerbitzu akademikoak emateagatik eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan titulu ofizialak lortzeko gainerako eskubideengatik