Sarbidea: 25 urtetik gorakoak
Probaren bilakaera
25 urtetik gorakoek proba bat gainditu beharko dute graduko ikasketa ofizialetan sartzeko. Probara aurkeztu ahal izateko baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Probak egiten diren urtean 25 urte izatea edo betetzea.
- Espainian unibertsitateko ikasketak egiteko aukera ematen duen titulurik ez izatea.
- Espainiako hezkuntza-sistemako Batxilergoa amaitu bai baina USPa gainditu ez dutenek bi aukera dituzte: USPa gainditzea edo 25 urtetik gorakoentzako proba gainditzea.
NUPek ez du 25 urtetik gorakoak sartzeko proba prestatzeko ikastarorik ematen.
Aurreko baldintzak betetzen dituzten ikasleek zilegi izanen dute NUPek 25 urtetik gorakoak Unibertsitatean sartzeko urtero antolatzen duen probara aurkeztea.
Espainiako hezkuntza-sistemako beste unibertsitate batzuek antolatzen duten probara ere aurkezten ahal dira.
NUPen sartzea eskatzeko, proba gainditu behar izan duzu 2005. urtetik aurrera, 2005. urtea barne. Eskaintzen diren ikaspostu guztien %3ko erreserba kupoa dute.
Lehentasun hurrenkera
1.a - Onartzeko eskaera aurkeztu duten unibertsitate berean proba gainditu duten ikasleak.
2.a - Talde horien barruan, lehentasuna izanen dute fase espezifikoan hautatutako aukerekin lotutako jakintza arloan edo arloetan sartzeko proba gainditu duten ikasleek.
3.a - Lortutako onarpen nota.
Sartzeko proban lortutako kalifikazioa
- Sartzeko probaren azken kalifikazioa: fase orokorrean eta espezifikoan lortutako kalifikazioen batezbesteko aritmetikoa izanen da, hurbilen dagoen milarenera biribilduta eta, distantzia bera egonez gero, goikora biribilduta, betiere izangaiak fase orokorrean zein espezifikoan gutxienez 4ko nota lortu badu.
- Unibertsitatean sartzeko proba hori gainditutzat jotzeko, gutxienez 5 puntu lortu beharko dira azken kalifikazioan.
- Behin gaindituta, sartzeko probak balio mugagabea izanen du, baina hautagaiak hurrengo deialdietara aurkezten ahalko dira berriz kalifikazioa hobetzeko. Aurreko deialdikoa baino handiagoa bada hartuko da kontuan lortutako azken kalifikazioa.
Ikasketetan onartua izateko nota
- Ikasketetan onartua izateko nota: 25 urtetik gorakoentzako proban lortutako azken kalifikazioa izanen da (10 puntu gehienez).
- Lehentasuna izanen dute proba NUPen gainditu dutenek, eta, horien artetik, egin nahi duten titulazioari dagokion jakintza-arloarekin lotutako aukeraren fase espezifikoa gainditu dutenek. Talde bakoitzaren barruan, eskaerak ikasketetan onartua izateko notaren arabera ordenatuko dira.
Izena emateko epea
2025eko otsailaren 10tik 14ra (eguneratutako epea)
Inskripzioa Nafarroako Unibertsitate Publikoaren zerbitzuen katalogoan horretarako gaitutako prozeduraren bidez egingo da, ondoren aipatzen den dokumentazioa erantsita.
Izena eman ondoren, Sarrera, Beka eta Tituluen Atalak abonu-agiria bidaliko dizu ordainketa egiteko
Dokumentazioa
Agiri hauek aurkeztu beharko dituzte eskabide orokorrarekin batera:
- Eskaera
- Tasen murrizketarako edo salbuespenerako eskubidea egiaztatzen duen jatorrizko dokumentua edo fotokopia, halakorik badute.
- 25 edo 45 urtetik gorakoentzako Unibertsitatera sartzeko probetara aurkeztu eta, hezkuntza laguntzarako behar espezifikoak izateagatik, egokitzapenak eskatu nahi dituztenek, hurrengo administrazio-prozeduraren jarraibideak bete beharko dituzte.
Inskripzio-tasak:
- Tasa arrunta: 130,90 €
- Kategoria orokorreko familia ugarientzako/guraso bakarreko familientzako tasa: 65,45 €
- Kategoria bereziko familia ugarientzako/guraso bakarreko familientzako edo % 33tik gorako desgaitasuna dutenentzako tasa: 0 €
Abonu-agiri bat emanen da ordainketa egiteko jarraibideekin batera.
Ordaintzeko modua
Azterketak bi fase ditu: fase orokorra eta fase espezifikoa. Bi faseetako azterketak egitea nahitaezkoa da.
Nahitaezko hiru irakasgai ditu:
- Gaur-gaurkoa den gai orokor baten garapena edo testu-iruzkina - programa
- Gaztelania - programa
- Atzerriko hizkuntza (ingelesa, frantsesa, alemana, italiera edo portugesa) - programa
Ariketa bakoitza 0tik 10era kalifikatuko da, bi dezimalekin.
Hiru ariketetako bakoitzean lortutako kalifikazioen batezbesteko aritmetikoa izanen da fase orokorreko kalifikazioa.
Ikasleak bi irakasgairen azterketa eginen du, eta sartu nahi duen graduaren jakintza-arloekinlotuta daudenetatik aukeratu beharko ditu.
Titulazioak jakintza-arloaren arabera
Aukera bakoitzetik 2 irakasgai hautatu behar dira:
- A aukera - Arteak eta Giza Zientziak:
- B aukera - Zientziak
- C aukera - Osasun Zientziak
- D aukera - Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak
- E aukera - Ingeniaritza eta Arkitektura
Ariketa bakoitza 0tik 10era kalifikatuko da, bi dezimalekin. Fase espezifikoko kalifikazioa hura osatzen duten ariketen batezbesteko aritmetikoaren emaitza izanen da.
Fase orokorra:
- 2025eko maiatzaren 6an
- 09:00 - 12:00 – Testu-iruzkina / Gaztelania
- 12:30 - 14:00 – Atzerriko Hizkuntza
- Lekua: 313bis ikasgela Ikasgelategiako 3. solairuan
Fase espezifikoa:
- 2025eko maiatzaren 7an
- 09:00 - 10:30 – Matematika / Matematika Aplikatua / Espainiaren Historia
- 11:00 - 12:30 – Fisika / Geografia
- Lekua: 122 ikasgela Ikasgelategiako 1. solairuan
- 2025eko maiatzaren 8an
- 09:00 - 10:30 – Kimika / Enpresaren Ekonomia
- 11:00 - 12:30 – Biologia / Filosofiaren Historia
- Lekua: 122 ikasgela Ikasgelategiako 1. solairuan
NANa eta boligrafo beltza edo urdina eraman behar dute ikasleek.
- Enpresaren Ekonomia
Kalkulagailuak, programagarriak ez badira, pantaila grafikorik ez badute eta ekuazioak ebazteko aukera ematen ez badute. Kalkulagailuek ez dute aukerarik eman behar datu alfanumerikoak gordetzeko. - Fisika / Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika
Kalkulagailuak erabiltzen ahalko dira, betiere programatu ezin badira, pantaila grafikorik ez badute eta aukerarik ematen ez badute ekuazioak eta matrizeekiko eragiketak egiteko eta determinanteak, deribatuak edo integralak kalkulatzeko. Ez dute aukerarik eman behar datu alfanumerikoak gordetzeko. - Geografia / Kimika
Kalkulagailuak erabiltzen ahalko dira, betiere programatu ezin badira. - Matematika II
Ezin da erabili ez kalkulagailurik ezta beste gailu elektroniko edo informatikorik ere.
- 2024ko azterketak (zip)
- 2023ko azterketak (zip)
- 2022ko azterketak (zip)
- 2021eko azterketak (zip)
- 2020ko azterketak (zip)
- 2019ko azterketak (zip)
- 2018ko azterketak (zip)
- 2017ko azterketak (zip)
- 2016ko azterketak (zip)
- 2015eko azterketak (zip)
- 2014ko azterketak (zip)
- 2013ko azterketak (zip)
- 2012ko azterketak (zip)
- 2011ko azterketak (zip)
- 2010eko azterketak (zip)
- 2009ko azterketak (zip)
- 2008ko azterketak (zip)
- 2007ko azterketak (zip)
- 2006ko azterketak (zip)
- 2005eko azterketak (zip)
Behin-behineko emaitzak
- 2025eko maiatzaren 12an, 14:00etatik aurrera
- Kontsultatu notak
Erreklamazioak
- 2025eko maiatzaren 13tik 15era, erregistro elektronikoan eskabide bat aurkeztuz
Behin betiko emaitzak
- 2025eko maiatzaren 24an, 14:00etatik aurrera
- Kontsultatu notak
Kalifikazioen txartela deskargatzea
- 2025eko ekainaren 3an, 10:00etatik aurrera
- Deskargatu kalifikazioen txartela
Aurreinskripzioa
- NUPeko graduetan aurreinskripzioa egiteko aldia
Aurreinskripzioa NUPen
25 urtez gorakoen sarbide proba gaindituz gero, aurreinskripzioa egiten ahal dute ikasleek NUPeko graduko ikasketak hasteko.
- 3/2020 Lege Organikoa, abenduaren 29koa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen duena.
- 2/2006 Lege Organikoa, 2006ko maiatzaren 3koa, Hezkuntzari buruzkoa.
- 114/2024 Foru Agindua, abenduaren 12koa, Hezkuntzako kontseilariak emana. Foru agindu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean graduko unibertsitate ikasketa ofizialak egiteko sarrera probei, unibertsitate publikoetan onartua izateko behar den notari eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan onartua izateko prozeduari buruzko zenbait alderdi garatu dira
- 534/2024 Errege Dekretua, ekainaren 11koa, graduko unibertsitate-ikasketa ofizialetara sartzeko baldintzak, sarbide-probaren oinarrizko ezaugarriak eta onarpen-prozeduren oinarrizko araudia arautzen dituena.
- Foru Agindua, indarrean dagoen ikasturterako prezio publikoak ezartzen dituena, zerbitzu akademikoak emateagatik eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan titulu ofizialak lortzeko gainerako eskubideengatik.
- Proba egiteko behar diren egokitzapenen eta neurrien eskaera aurreikusten duen Batzorde Antolatzailearen erabakia.