Joan eduki nagusira

Sarbidea: 45 urtetik gorakoak

 

45 urtetik gorakoak sartzeko proba

 

45 urtetik gorakoek proba bat gainditu beharko dute graduko ikasketa ofizialetan sartzeko. Bi ariketak eta banakako elkarrizketa batek osatzen dute proba.

Eskaintzen diren ikaspostuen % 3ko kupoa dauka modalitate honek. 45 urtetik gorakoentzako proba Unibertsitatean bertan gainditu dutenek bakarrik hasten ahalko dituzte graduko ikasketak NUPen.

Probaren bilakaera


45 urtetik gorakoek proba bat gainditu beharko dute graduko ikasketa ofizialetan sartzeko. Probara aurkeztu ahal izateko baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Probak egiten diren urtean 45 urte izatea edo betetzea.
  • 25 urtetik gorakoen proba 2005. urtea baino lehen gaindituta dutenak BAI aurkeztu ahal izango dute.
    25 urtetik gorakoen proba 2005 urtetik aurrera gaindituta dutenak EZIN izango dira aurkeztu, eta 25 urtetik gorakoen proba errepikatu ahal izango dute.
  • Espainian unibertsitateko ikasketak egiteko aukera ematen duen titulurik ez izatea (USEa, Goi Mailako Heziketa Zikloa edo unibertsitateko titulua).
    Espainiako hezkuntza-sistemako Batxilergoa amaitu bai baina USEa gainditu ez dutenek lau aukera dituzte: USEa gainditzea, 25 urtetik gorakoentzako proba gainditzea, 45 urtetik gorakoentzako proba gainditzea edo 40 urtetik gorakoentzako sarbide prozedura gainditzea, zeinean curriculumaren balorazioa eta elkarrizketa pertsonala egiten baitira.
  • 25 urtetik gorakoen proba 2005. urtea baino lehen gaindituta dutenak ezin izango dira aurkeztu.
  • Ezin izanen dira probara aurkeztu atzerriko Batxilergoa izan eta homologazioa lortu dutenak.

Legeria indardunarekin bat etorriz, 45 urtetik gorakoak sartzeko probak beste unibertsitate batean egin dituztenak ezin izanen dira NUPen sartu proba horien bitartez.

NUPek ez du 45 urtetik gorakoak sartzeko proba prestatzeko ikastarorik ematen.

Graduko titulazio bakar batean onar dezaten eskatzeko baino ezin da erabili prozedura hori.


Baldintzak betetzen dituzten ikasleek zilegi izanen dute NUPek 45 urtetik gorakoak Unibertsitatean sartzeko urtero antolatzen duen probara aurkeztea.

Proba Unibertsitatean bertan gainditu dutenek bakarrik eskatzen ahalko dute ikaspostua. Ikaspostuen % 3ko erreserba-kupoa dute.

Sartzeko proban lortutako kalifikazioa

Unibertsitatean sartzeko proba hori gainditutzat jotzeko, gutxienez 5 puntu eskuratu beharko dira azken kalifikazioan, eta “gai” kalifikazioa lortu banakako elkarrizketan.

Sartzeko proba gainditu eta gero, hautagaiek zilegi izanen dute unibertsitate bereko hurrengo deialdietara aurkeztea beren kalifikazioa hobetzeko. Aurreko deialdikoa baino handiagoa bada hartuko da kontuan lortutako azken kalifikazioa.

Ikasketetan onartua izateko nota

Ikasketetan onartua izateko nota 45 urtetik gorakoentzako proban lortutako azken kalifikazioa izanen da (10 puntu gehienez).

Izena emateko epea

2024ko otsailaren 5etik 9ra 

Matrikula egiteko:

  • Bidali mezu bat acceso@unavarra.es helbide elektronikora
  • Nafarroako Unibertsitate Publikoko Sarbide Bulegora (Administrazio eta kudeaketako eraikina, Arrosadiko campusa; tel. 948 169 632).

Dokumentazioa

Agiri hauek aurkeztu beharko dituzte (eskaneaturik, posta elektronikoaren bidez eginez gero):

  • Eskabidea. Eskaeran, zer gradutan sartzeko den adierazi behar da. 
  • NANa edo pasaportearen fotokopia.
  • Tasen murrizketarako edo salbuespenerako eskubidea egiaztatzen duen jatorrizko dokumentua edo fotokopia, halakorik badute.

Posta elektronikoz bidalitako dokumentuak, sinadura elektronikorik gabekoak, geroago eskatzen ahalko dira egiaztatzeko.

  • 25 edo 45 urtetik gorakoentzako Unibertsitatera sartzeko probetara aurkeztu eta, hezkuntza laguntzarako behar espezifikoak izateagatik, egokitzapenak eskatu nahi dituztenek, hurrengo administrazio-prozeduraren jarraibideak bete beharko dituzte.

Inskripzio-tasak

  • Tasa arrunta: 130,90 €
  • Kategoria orokorreko familia ugarientzako/guraso bakarreko familiarentzat tasa: 65,45 €
  • Kategoria bereziko familia ugarientzako/guraso bakarreko familiarentzat edo % 33tik gorako desgaitasuna dutenentzako tasa: 0 €

Abonu-agiri bat emanen da ordainketa egiteko jarraibideekin batera.
Ordaintzeko modu

 

 


Bi ariketak eta banakako elkarrizketa batek osatzen dute 45 urtetik gorakoak sartzeko proba.


Ariketak:

  • Gaur-gaurkoa den gai orokor baten garapena edo testu-iruzkina - programa
  • Gaztelania - programa

Ariketa bakoitza 0tik 10era kalifikatuko da, bi dezimalekin.

Ikasleek bi ariketetako bakoitzean 4 puntu edo gehiago lortzen badituzte, eta bien batez besteko kalifikazioa 5 puntu edo gehiagokoa bada, banakako elkarrizketa batera deituko dituzte.


Elkarrizketaren helburua honako hau izanen da: izangaiak egin nahi dituen unibertsitate-ikasketarako nahikoa heldutasuna eta egokitasun-maila ote dituen baloratzea, bai eta ikasketa horiek behar bezala jarraitzeko gutxieneko ezagutzarik ote duen zehaztea ere.

45 urtetik gorakoentzako proba gainditutzat jotzeko, ezinbestekoa da banakako elkarrizketan “gai” kalifikazioa lortzea.

1. faseko Behin-behineko emaitzak

1. faseko Erreklamazioak

  • 2024ko maiatzaren 14tik 20ra, erregistro elektronikoan eskabide bat aurkeztuz  

1. faseko Behin betiko emaitzak

Elkarrizketa pertsonalak

Maiatzak 23 eta 24. Tokia eta ordua interesdunei jakinaraziko zaizkie.

 

Elkarrizketa osteko behin-behineko emaitzak

Elkarrizketa pertsonalaren Erreklamazioak

  • 2024ko maiatzaren 28tik ekainaren 1era, Erregistro Elektronikoan egindako eskabidearen bidez.

Behin-betiko emaitzen argitaratzea

Kalifikazioen txartela deskargatzea

Aurreinskripzioa

Aurreinskripzioa NUPen

45 urtez urtez gorakoentzako sarbide proba gaindituz gero, aurreinskripzioa egiten ahal dute ikasleek NUPeko graduko ikasketak hasteko.