Berri guztiak
ItzuliIkusi berriak
2024
-
2024(e)ko urriaren 15a
NUPeko 4.0 Industriaren Katedrak eta CITI Navarrak ingeniaritzari buruzko Gradu Amaierako Lan Onenaren Sarietarako deialdia egin dute
Sariek 2.000 euroko diru-saria dute, eta haietara aurkezteko epea urriaren 20an amaituko da
-
2024(e)ko urriaren 15a
Aretoa bete zen NUPeko Adimen Artifizialaren Astearen inaugurazio-saioan, eta Julián Estévez irakasle eta dibulgatzaileak hartu zuen parte
Ekitaldiak ostiralera bitartean eginen dira, eta Konputazioaren Zientzien eta Adimen Artifizialaren Tracasa Katedrak antolatu ditu
-
2024(e)ko urriaren 14a
David Jiménez kazetari eta idazlea izanen da NUPeko “Demokrazia Eskola” zikloaren hurrengo topaketako protagonista
Sarrera doakoa da, eta urriaren 17an, 19:00etan, izanen da NUPen Arrosadiko campuseko Olibondoak eraikinean
-
2024(e)ko urriaren 14a
Nazioarteko saria eraikinen hoztea modu naturalean hobetzen duen NUPeko zementu batentzat
ISC Institutuko ikertzaileek teknologia bat asmatu dute material hori egiteko, zeinak tenperatura modu pasiboan eta energia-gasturik gabe jaisten baitu
-
2024(e)ko urriaren 14a
NUPen eta Nikaraguako Unibertsitate Amerikarraren arteko kotutoretzako lehen doktoregaia
Tania del Socorro Rodríguez Palaciosek hasiera eman dio bi erakunde akademikoen arteko nazioarteko lankidetza hitzarmenari
-
2024(e)ko urriaren 11a
Julián Estévez irakaslearen hitzaldi batek emanen dio hasiera NUPeko Konputazioaren Zientzien eta Adimen Artifizialaren Tracasa Katedrak antolatutako Adimen Artifizialaren Asteari
Saiorako sarrera librea izanen da toki guztiak bete arte, eta urriaren 14an, 19:00etan, eginen da Iruñeko Kondestablearen Jauregian; eta Adimen Artifizialaren Astea 18:30ean izanen da toki berean
-
2024(e)ko urriaren 11a
Genero Ikasketen eta Ikasketa Feministen Katedrak Hezkidetzari buruzko I. Jardunaldiak antolatu ditu NUPen
Urriaren 22an eta 23an, 16:00etatik 20:00etara, eginen dira NUPeko Fernando Remacha aretoan, eta jardunaldiak doakoak dira baina izena eman behar da aldez aurretik
-
2024(e)ko urriaren 11a
“Talentua Martxan” Nafarroako Rural Kutxak bultzatutako lehiaketa bat da, eta erronkei taldeka irtenbide hoberena ematen dieten taldeak sarituko ditu NUPeko Enplegu Topaketan
18 urtetik gorakoek parte hartzen ahal dute bakarka edo taldeka, eta izena emateko epea zabalik dago urriaren 18ra arte
-
2024(e)ko urriaren 11a
Atxikimendu emozionalak enpresa familiarretako ondorengotza-prozesua hobetzen du, NUPen irakurritako tesi baten arabera
Enpresa mota horretan eragina duten faktore psikoafektiboak aztertu ditu Ana Lucía Caicedo psikologoak
-
2024(e)ko urriaren 11a
NUPeko bi ikaslek tutoretzapeko praktikak egin dituzte atzerrian UNITA unibertsitateen europar aliantzari esker
Landa-mugikortasuneko programa bati esker Goretti Barriolak eta Irene Resanok curriculumetik kanpoko prestakuntza-egonaldiak egin dituzte Italian eta Errumanian
-
2024(e)ko urriaren 10a
Ignacio García Sánchez artistak “Sueños de hormigón armado” ikusgai jarri du urriaren amaiera arte NUPen
Erakusketa Sario eraikineko atalondoan egonen da ikusgai 09:00etatik 21:00etara, eta doakoa izanen da
-
2024(e)ko urriaren 10a
BSH Electrodomésticos Taldeak NUPeko Entitate Nabarmenaren Saria jaso du prestakuntzaren, ikerketaren eta transferentziaren arloan emandako laguntzagatik
Epaimahaiak nabarmendu du enpresa-taldeak Ingeniaritza Termikoko Gradu Duala duela gutxi abian jartzeko egin duen ekarpena, hots, NUPen ezaugarri horiek dituen lehen gradua