Joan eduki nagusira

Goretti Barriola Artieda eta Irene Resano Ripa Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) bi ikaslek (bata Medikuntzako Gradukoa eta bestea Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Gradu Bikoitzeko Nazioarteko Programakoa) tutoretzapeko prestakuntza-praktikak egin dituzte ekainetik irailera bitartean Italiako eta Errumaniako landa-eremuko bi herritan. Egonaldi horiek UNITA unibertsitateen europar aliantzak urtero antolatzen duen landa-mugikortasuneko curriculumetik kanpoko praktiken programaren barruan daude, eta lehenengo aldiz Nafarroako erakunde akademikoko ikasleek hartu dute parte jarduera horietan.

Bi kasuetan, Turineko Unibertsitatearen (UNITO) eta Brasoveko Unibertsitate Transilvaniarraren (UNITBV) egoitzetatik gertu dauden landa-eremuetako enpresa txiki publiko zein pribatuetan garatu dute beren lan profesionala ikasleek. UNITA aliantzako kide diren aipatutako bi unibertsitateak arduratu dira landa-mugikortasuneko postu horiek eskaintzeaz eta kudeatzeaz. 

zoom Goretti Barriola (lehena eskuinetik, atzean), beste ikasle batzuekin, Errumanian egindako praktiketan.

Goretti Barriola (lehena eskuinetik, atzean), beste ikasle batzuekin, Errumanian egindako praktiketan.

Irene Resanoren kasuan, beren lana zentratu da Italiako tokiko elkarte kooperatibo bat, Nuova Economia in Montagna (NEMO), garatzen ari zen proiektu batean lankidetzan jardutea. Proiektuaren xedea zen eremu horretako lurralde zehatz bateko mapa bat prestatzea, non kokatuko baitziren tokiko eragile ekonomikoak beraien artean sinergiak sortzeko. Goretti Barriolak, bestalde, Bratik gertu dagoen Errumaniako hotel gune txiki batean egin ditu praktikak, hots, Mama Cozonacilor ostatuan, eta erreserben kudeaketarekin eta ostalariei laguntza eta arreta ematearekin lotutako lanak egin ditu han. 

Egonaldiei esker, ikasleek hainbat trebetasun pertsonal eta profesional garatzeaz gain, gertutik ezagutu dute Europako beste herrialde batzuetako landa-lurraldeetako ekonomia- eta enpresa-errealitatea.

zoom Irene Resano (hirugarrena ezkerretik), Italiako tokiko kooperatibako kideekin.

Irene Resano (hirugarrena ezkerretik), Italiako tokiko kooperatibako kideekin.

UNITA landa-mugikortasunerako deialdia

UNITA aliantzak urtero deialdia egiten du landa-mugikortasuneko curriculumetik kanpoko praktiketarako, eta horrek aukera ematen die NUPeko ikasleei praktikak egiteko landa-udalerrietako erakunde eta enpresetan, aliantzak Portugalen, Frantzian, Italian eta Errumanian dituen unibertsitateen egoitzetatik gertu. Partzuergoko unibertsitateko ikasleen gaitasunak indartzeaz eta enplegagarritasuna hobetzeaz gain, unibertsitateak kokatuta dauden eskualdeen lurralde-garapenean laguntzea da helburua.

Nazioarteko ingurune bateko landa-mugikortasuna UNITAren ekimenik berritzaileenetako bat da Europako beste unibertsitate-aliantza batzuekin alderatuta, eta bat dator UNITAren lehentasunezko helburuetako batekin, hots, nabarmen areagotzea aliantzako kide diren herrialdeen arteko mugikortasun fisiko, konbinatu eta birtualak.

UNITA – Universitas Montium aliantza 2020an sortu zen, eta egun honako hauek osatzen dute: hamabi unibertsitate, eskubide osoko hamar bazkide (horien artean NUP 2023tik) eta bi erakunde elkartu. Beraz, 250.000 ikasleko eta 22.000 laguneko giza taldea irakasleen eta teknikari eta administrazioko langileen artean. Horiek guztiek ezaugarri komun hauek dituzte: eskualde menditsuetan daude, beren herrialdeetako mugetatik gertu eta hizkuntza erromantzeak hitz egiten diren lekuetan.