Asteartean, urriak 22, eta asteazkenean, urriak 23, Nafarroako Odol-emaileen Elkarteak (ADONA) unibertsitateko komunitateko kideek odola eman dezaten bultzatzeko kanpaina eginen du Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Arrosadiko campusean (arreta berezia eskainiko zaie ikasleei, 10.000 inguru baitira).
Ekimena Nafarroako Gobernuak babestutako NUPeko Unibertsitate Osasungarriaren Planaren barruan dago, eta Ikasgelategiko beheko solairuko ikasgela bat prestatuko da (018. Ikasgela), 09:00etatik 15:00etara odola ateratzeko aldez aurretik hitzordua eskatu dutenei. Hitzordua ADONAren webgunean eskatu behar da: https://www.adona.es/eu/odola/hitzordua-erreserbatu/upna
Honako hau da edizio honetako leloa: “#Odola emateko eguna: jarri hitzordua bizitzarekin”. Unibertsitateko komunitatea kontzientziatzeko, zenbait kartel informatibo jarri dira Arrosadiko campuseko eraikinetan.