Berri guztiak
ItzuliIkusi berriak
2024
-
2024(e)ko abuztuaren 30a
NUPen defendatutako tesi batek Gizakia Helbururen Suspertu programaren eraginkortasuna babesten du, nerabeekin esku hartzeko programa bat
Garikoitz Mendigutxia Psikologian lizentziadunak aztergai du problematika indibiduala, familia, eskola, aisia eta arrisku-portaerak modu integralean lantzeko programa hau
-
2024(e)ko abuztuaren 30a
Oraindik badaude sarrerak eskuragarri Navarra LAN Party-rako, hau da, heldu den astean NUPen eginen den ekitaldi teknologikorako
Aurtengo edizioan, Europako gazte txartela dutenei deskontuak eskaini zaizkie, eta 3.000 euro banatuko dira saritan zenbait lehiaketatan
-
2024(e)ko abuztuaren 29a
Zabalik dago epea NUPeko kirol txartela eskuratzeko; 25 kirol egiteko aukera ematen du astean 71 saiotan
Udazkeneko jarduerak irailaren 9an hasiko dira, eta astelehenetik ostiralera eginen dira, aldez aurretik “online” erreserbatuta
-
2024(e)ko abuztuaren 28a
Bihotzeko gaitzentzako sendagai batek melanomarentzako terapien eraginkortasuna hobetzen du saguetan
Marta Redondo biologoa NUPen doktoratu da larruazaleko minbizi mota hilgarrienari buruz Navarrabiomeden egin duen ikerketa baten bidez
-
2024(e)ko abuztuaren 27a
Irailaren 2an, astelehena, NUPek Ongietorri Jardunaldia eginen du graduko lehen ikasmailan dituen 2.250etik gora ikasleentzat
Ikasmaila eta graduko titulazio guztietako ia 8.700 ikasleek irailaren 3an hasiko dituzte eskolak ofizialki, asteartearekin
-
2024(e)ko abuztuaren 26a
NUPeko ikerketa batek nabarmendu du Espainiako enpleguko pentsio-planak indartu beharra
Pentsio publikoa osatzeko aurrezpen-tresna pribatu hori enpresa handietan bakarrik zabaldu da, Manuel Labordaren tesiaren arabera
-
2024(e)ko abuztuaren 23a
NUP material aurreratuak garatzen ari da 4D inprimaketarako, zeinak gaitasun gehigarriko pieza pertsonalizatuak sortzeko modua ematen baitu
INAMAT2 Institutuko ikertzaileek aztergai dute nola erabili konposatu horiek gailu elektronikoak babesteko edo gasik erabili gabe hozteko
-
2024(e)ko abuztuaren 22a
NUPek Juan Bautista Cartes Rodriguezen tesia argitaratu du, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Doktoretza Tesien VII. Jaime Brunet Saria
Giza Eskubideen eta Herrien Afrikako Auzitegiari buruzko lanaren argitalpena Zuzenbideko doktore eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko irakasleari emandako sariaren parte da
-
2024(e)ko abuztuaren 21a
Zabalik da epea NUPeko Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian matrikula egiteko, eta mila bat ikaspostu izanen dira 2024-2025 ikasturterako
Irailaren 4ra arte ematen ahal da izena, eta eskolak hilaren 9ko astean hasiko dira
-
2024(e)ko abuztuaren 20a
Panel fotovoltaikoetarako beira berritzaile batek efizientzia handitzen du elektrizitatearen ekoizpenean, NUPen defendatutako tesi baten arabera
Haren egitura loto-hostoetan oinarritzen da, eta mantentze-kostua ere murrizten du, Cristina L. Pinto fisikariak CENERen egindako ikerketak jasotzen duenez
-
2024(e)ko abuztuaren 19a
María Elena Aramendia NUPeko irakasleak egonaldi bat egin du Roosevelt Institute for American Studies zentroan
Dokumentazioa bildu du bere proiekturako, zeinean Espainian energia nuklearra sustatzeko Eisenhowerren Bakerako Atomoak programa (1955-1961) ikertzen baitu.
-
2024(e)ko abuztuaren 19a
NUPek Hezkuntza Berrikuntzako 22 proiektu hautatu ditu ikasturte honetarako
Ekimenaren helburua da egungo hezkuntza-eredua eraldatzea metodologia aktiboetan, teknologian eta zeharkako gaitasunetan oinarritutako eredu bat bultzatuz