Joan eduki nagusira

María Elena Aramendia Muneta Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) irakasleak egonaldi labur bat egin du Roosevelt Institute for American Studies (RIAS) zentroan (Middleburg, Herbehereak), dokumentazioa biltzeko proiektu honetarako: “Energia nuklearraren sustapena Espainian Eisenhowerren Bakerako Atomoak programaren bidez: marketina, propaganda eta kultura zientifikoa (1955-1961)”.

zoom María Elena Aramendia irakaslea, Roosevelt Institute for American Studies zentroan.

María Elena Aramendia Muneta irakaslea, Roosevelt Institute for American Studies zentroan.

Ikerketa-proiektuak bilatzen ditu Espainia frankistan egin ziren marketin-estrategiak energia nuklearraz hornitzeko premia sortzeko eta jendea konbentzitzeko hori zela energiaren arazoa konpontzeko eta bizi-kalitatea hobetzeko bidea.

RIASek presidente amerikarren mikrofilme eta liburuak ditu, baita US Information Agency (USIA) agentziak programari buruz dituen artxiboak ere. Zehazki, irakasleak aztertu du energia nuklearrarekin eta Espainiarekin lotuta dagoen guztia, bai eta USIAk gauzatutako Dwight Eisenhower presidentearen politiken bidez Estatu Batuek egindako eragin-ekintzekin lotutako guztia ere.