Joan eduki nagusira

David Jiménez kazetari eta idazlea izanen da Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) “Demokrazia Eskola” zikloaren hurrengo topaketako protagonista. Jorge Urdánoz Ganuza Zuzenbide Saileko irakasle eta I-COMMUNITAS institutuko ikertzailearen ekimena da. Topaketa urriaren 17an, 19:00etan, izanen da Nicolás García de Los Salmones aretoan (Arrosadiko campuseko Olibondoak eraikineko lehen solairuan).  Ez da sarrerarik behar, eta aretoa bete arte onartuko da jendea.

zoom Olibondoak eraikinaren ikuspegia.

Olibondoak eraikinaren ikuspegia.

Demokrazia Eskola egoera politikoa ulertzeko eta gaurkotasun demokratikoaren barrenaldeak aztertzeko interpretazio-gako funtsezkoetako batzuk Nafarroako herritarrengana hurbiltzeko helburuarekin sortu zen. Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetzak finantzatzen du, eta nazioko eta nazioarteko eztabaida intelektualean agertzen diren gai eta polemika garrantzitsuenetako batzuk aztertzea eta eztabaidatzea du xede; horretarako, lantzen diren alderdi bakoitzeko adituak ekartzen dira.

David Jiménezen ibilbidea

David Jiménez gerrako erreportaria, korrespontsala eta El Mundo egunkariko zuzendaria izan da. 30 herrialdetan baino gehiagotan aritu da bertako gatazken berri ematen berriemaile berezi gisa, Afganistan, Ipar Korea eta Birmania barne. Hamar bat hizkuntzatara itzuli dituzte haren liburuak, haien artean El director bestsellerra, hots, El Mundo egunkariko zuzendaria izan zen urteko memoriak. Orobat Hijos del monzón argitaratu du, zeinak Espainiako bidaia-literaturako libururik onenaren saria lortu baitzuen; El botones de Kabul, Afganistaneko gatazkaren berri emateko egin zuen egonaldian oinarritutako nobela; El lugar más feliz del mundo edo Los diarios del opio. Haren azken liburua Días salvajes nobela da.

Nieman fellow Harvardeko Unibertsitatean eta kazetarien maisu, David Jiménez The New York Times egunkariko zutabegilea izan da. Haren erreportaje eta kronikak The Guardian, Toronto Star, The Sunday Times eta Corriere della Sera egunkarietan ere argitaratu dira. CNN eta BBC telebista-kateetan kolaboratu du.