Cristina Garmendia Mendizábal Zientzia eta Berrikuntzako ministro ohi eta berrikuntzarako Cotec Fundazioko buruak Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) lan-bilera batean parte hartu du erakunde akademikoko eta foru gobernuko ordezkariekin. Bileran zenbait gai izan dituzte aztergai, hala nola unibertsitateko prestakuntzarako Cotec eredua, unibertsitateek eskualde-berrikuntzari egiten dioten ekarpena, prestakuntza duala goi mailako hezkuntzan eta Unibertsitate-Lanbide Heziketa harremana. Gizarte Kontseiluak bultzatutako “Elkarrizketa estrategikoak” ekimenaren esparruan egin da bilera.


Ezkerretik eskuinera: Santiago Iraburu, Inmaculada Farran, Ainara Zubillaga, Ramón Gonzalo, Cristina Garmendia, Javier Vidorreta, Patricia Fanlo, Ana Burusco eta Joaquín Romero, NUPen.
Mediaset Espainiako burua ere badenarekin egindako bileran parte hartu dute Ramón Gonzalo Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak, Javier Vidorreta Salillas Gizarte Kontseiluko buruak Patricia Fanlo Mateo Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak, Inmaculada Farran Blanch Irakaskuntzako errektoreordeak, Joaquín Romero Roldán NUPeko kudeatzaileak, Ana Burusco Juandeaburre foru gobernuko Unibertsitateko zuzendari nagusiak, Ainara Zubillaga del Río berrikuntzarako Cotec Fundazioko Hezkuntzako eta Prestakuntzako zuzendariak eta Santiago Iraburu Allegue Gizarte Kontseiluko buruak.
“Elkarrizketa estrategikoak” zikloko hirugarren bilera da hau, María Zubeldía Díaz Saïd Business School Oxfordeko Unibertsitateko (Erresuma Batua) negozio-eskolako Ekintzailetza Zentroko zuzendariarekin eta Joan Subirats Humet Unibertsitateetako ministro ohiarekin izandako bileren ondoren.