Joan eduki nagusira

Nor garen

 

Ikerketa-institutuak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ekimen bat dira, eta haien bidez diziplina anitzeko taldeak sortzen dira hainbat arlotako ikertzaileen komunikazioa, elkarrekintza eta baterako lana hobetzeko.

Talde horiek zorroztasun akademiko eta bikaintasun handiko jakintza sortzen dute, gizarterako eta produkzio-sektorerako transferentzia eraginkorra sustatzen dute eta arazo konplexuak konpontzen laguntzen dute.

Aurkezpena

Ikerketa-institutuek jakintza sortu nahi dute diziplina anitzetan, bai eta etorkizuneko erronkei irtenbideak eskaini ere. Ikerketa-proiektuak eginez, kontratuak gauzatuz eta “spin-off” berritzaileak sortuz, sortzen duten jakintza gizarteari transferitzen diote. Gainera, sareko lana eta Europako zein munduko proiektuekiko lankidetza bultzatzen dute.

Helburu horiek betetzeko, institutuek beti dituzte gogoan beren misioa, ikuspegia, balioak eta printzipio etikoak. 

Gure misioa

Nafarroako enpresa-sarearen berrikuntza teknologikoa eta ez-teknologikoa bultzatzea institutuen jarduera-arloetan (Smart Cities, Material Berriak, Ekonomia eta Enpresa eta Elikadura Katea), Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ikerketa-gaitasuna bideratzea eta enpresek ezagutza eta lehiakortasuna gara dezaten sustatzea.

Gure ikuspegia

Ikerketaren emaitzen arrakastan ez ezik interesdun guztien arteko harremanen kalitatean ere oinarrituta, erreferentziazko zentroa izatea eduki zientifiko-teknologikoa eta ez-teknologikoa mundu akademikotik gizartera transferitzen, bai eta Europako eta nazioarteko sare eta proiektuetan parte hartzea ere.

Gure balioak

Ikerketa-maila altua, lankidetza proaktiboa, konpromisoa eta inplikazioa, profesionaltasuna eta zorroztasuna, etengabeko hobekuntza eta enpresa-jarrera positiboa.

Gure printzipio etikoak

Gardentasuna harremanetan, konfidentzialtasuna, pertsonekiko eta ingurunearekiko errespetua eta gizartearekiko konpromisoa.

Institutuak

Nafarroako Unibertsitate Publikoak 6 ikerketa-institutu ditu:

Ikusi bideo hau gure ikerketa-ekosistema hobeki ezagutzeko:

Taldea