Aurkezpena
Biologia Aplikatuko Diziplina Anitzeko Ikerketarako Institutua (IMAB) Nafarroako Unibertsitate Publikoaren institutua da, eta helburu du diziplina anitzeko ikuspegia indartzea agronomiaren, ingurumenaren eta osasunaren eremuetako auziak lantzeko.
Horretarako, diziplina anitzeko taldea du, unibertsitateko hiru sailetako kideek osatua, eta ikerketa-proiektuak erakartzeko gaitasun handia du, bai deialdi publikoetako lehiaketen bidez, bai enpresekiko transferentzia teknologikoaren bidez.
Hauek dira IMABen helburuen artean nabarmentzekoak:
- Ezagutzan oinarritutako bioekonomiaren garapena sustatzea.
- Osasunaren, nekazaritzako elikagaien, industriaren eta ingurumenaren sektoreetako enpresen lehiakortasuna hobetzea.
- Enpresen parte-hartzea sustatzea bioteknologiaren lau eremu handiak (osasuna, nekazaritza, industria eta ingurumena) lantzen dituzten ikerketa-jardueretan.
- Bioerregaiak ekoizteko helburua duten proiektuetan parte hartzea, bai eta besteak beste ingeniaritza genetikoan, bioinformatikan, sistemen biologian eta abarretan azkarrago aurrera egiteko modua ematen duten tresna transbertsalak garatzeko helburua duten proiektuetan ere.