Joan eduki nagusira

Nor garen

Xedea

Institutuaren sorrerako ideia diziplina anitzeko ikuspegi bat sustatzea eta indartzea da, agronomiaren, ingurumenaren eta osasunaren eremuei aplikaturiko biologiari buruzko gaiak lantzeko.

Helburu horretarako, institutuak hauek eginen ditu:

  • Interakziorako mekanismoak ezarriko ditu ikerketa-taldeen artean, jarduera komunak sustatuz: ikerketa-mintegiak, masterretako eta doktoretza-programetako ikasleen segimendua egiteko prozesu koordinatua, etab.
  • Partzuergoak sortuko ditu eskualdeko, estatuko eta nazioarteko finantzazioko proiektuetan lehiatzeko.
  • Institutuak autoebaluaziorako eta hausnarketarako mekanismo bat sortuko du ikerketarako eta kanpo-proiekziorako gaitasuna sustatzearren garatu beharreko ekintzei buruz.
  • Bide bat ezarriko du ingurune sozialarekin komunikatzeko eta jarduteko.

 

Ikuspegia

Diziplina-aniztasuna, osagarritasuna, sormena. Elkarren osagarri diren ikuspegi zientifikoen arteko konbinazioa erabiltzen dugu problemak aztertzeko, eta biologiaren arloko aplikazio berriak garatzen ditugu. Horri esker, ideia sortzaileagoak sustatzen ditugu, bai eta agronomiaren, ingurumenaren eta osasunaren arloetako garapen eta paradigma berriak bultzatu ere.

 

Balioak

IMABek honako balio hauek ditu:

  • Bikaintasuneko ikerketa
  • Esperientzia doktoreen prestakuntzan
  • Funtsak eta ikerketa-emaitzak lortzeko gaitasuna