Aurkezpena
INAMAT2 institutuaren helburua da ikerketa oinarrizkoa eta bideratua sustatzea eta berrikuntza teknologikoko ekimenak bultzatzea enpresa-sarearekin lankidetzan. Era berean, INAMAT2 institutuaren funtsezko helburu gisa ezarri da berezkoak dituen ikerketa-lerroetan erreferentziazko ikerketa-zentroa izan dadila, bai Espainian bai nazioartean, teknologia ardatz duten enpresa berriak eta ikertzaile esperientziadunak nahiz prestakuntzakoak erakartzeko. Baditu beste helburu hauek ere: kalitatezko ikerketa sustatzea, teknologia aurreratuak gizarteari transferitzea, bereziki industria-inguruneari, Unibertsitatearen baliabideak aprobetxatzea eta baliabideak erakartzeko prozesuak bultzatzea.
Institutuaren ikerketa-jarduerak hiru arlo ditu ardatz:
Institutuaren ikerketa-jarduerak hiru arlo ditu ardatz:
- Estaldura funtzionalak eta nanoteknologiaren aplikazioak
- Garapen jasangarrirako materialak
- Datuen zientziak, AA eta modelatze matematikoa
Ikerketaren emaitzak osasunera, industriara, energiara, hezkuntzara eta ingurumenera daude bideratuta.
- Energia berriztagarriak eta baliabide naturalak: energia ekoizteko material eta teknologia aurreratuen garapena, baita baliabide naturalen eta hondakinen balorizazioa ere ingurumenari dagokionez jasangarriak diren prozesuen eta ingurumenerako teknologien bidez.
- Osasuna:nanoteknologia eta teknologia aurreratuak osasunaren sektorean aplikatzeko, besteak beste estaldura eta material biobateragarri berriak, tratamendu medikoetarako nanopartikulak, sentsore biomediko berriak eta farmakoen askapen kontrolaturako teknologiak. Osasun Zientzien esparruan jasotako informazioaren analisia eta interpretazioa.
- Automobilgintza eta mekatronika: produkzio prozesuak, teknologiak eta fabrikazio prozesu aurreratuak diseinatzeko simulazio eredu berriak, barne hartuta material fotonikoen fabrikazioa, laser tekniken bidezko estaldurak eta kontrol sistema aurreratuak. Hauek dira NAITECekin egin daitezkeen lankidetza-lerroak.
- Elikadura katea: nanoteknologia eta bioteknologia, material funtzionalak eta fabrikazio teknologia aurreratuak (prozesuen ingeniaritza) garatzea, balio erantsi handiagoko material eta produktu berrien bidez eta nekazaritzako elikagaien balio katearen efizientzia garatzen eta/edo hobetzen lagunduko duten eraldaketa prozesuen bidez; hori guztia bioekonomiaren, ingurumen jasangarritasunaren, baliabideen kudeaketa efizientearen, prozesuen berrikuntzaren eta ekonomia zirkularraren testuinguruan.
- Hezkuntza, prestakuntza eta transferentziako eta dibulgazioko jarduerak: gizabanakoei hezkuntza eta prestakuntza ematea ezagutza zientifiko-teknologiko aurreratua izan dezaten. Teknologiak garatzea, ondoren enpresetara eta zentro teknologikoetara transferitzeko. Ezagutza zientifikoa gizarteko estamentu guztiei komunikatzea eta zabaltzea, bereziki gazteenei, kolektibo horren barnean bokazio zientifikoak pizteko eta sustatzeko.