Joan eduki nagusira

Transferentzia

INAMAT2 institutuak materialen arloan teknologia berria behar duten enpresa eta/edo entitateei aholkularitza-zerbitzua ematen die haiekin kontratuak eginez bere ezagutza-arloetan, eta, hala, irtenbide berriak bilatzen dizkie haien arazo espezifikoei, edo produktu berriak bilatzen laguntzen die.

Institutuak enpresen eta, oro har, gizartearen zerbitzura jartzen du bere jakintza eta esperientzia arlo hauetan: material alternatiboei buruzko aholkularitza, prozesu industrialen optimizazioa eta kontrola, kimika berdea, ur-baliabideen kalitatea hobetzeko edo kutsatzaileak kontrolatzeko alternatibak eta gainazaletako ingeniaritza, besteak beste.

Hauek dira aholkularitza-eskari handiena duten arlo batzuk:

  • Teknika neutronikoen aplikazioa materialen azterketan
  • Substantzia berrien diseinua, sintesia, ebaluazioa eta optimizazioa
  • Materialen karakterizazio mikroestrukturala
  • Hipertermia
  • Problema estatistikoen analisia eta ebazpena
  • Nanopartikulen eta material porotsuen sintesia eta karakterizazioa
  • Funtzio anitzeko sentsoreen garapena
  • Fase-trantsizioak interes zientifiko-teknologikoetako materialetan
  • Materialen propietate magnetikoen analisia
  • Materialen portaera mekanikoa
  • Ingeniaritzako problemen modelizazio matematikoa, baliabideen optimizazioa
  • Ingurune porotsuetako fluxu-problemen modelizazioa eta simulazio numerikoa