Aurkezpena
I-COMMUNITAS diziplina anitzeko ikerketa-komunitatea da, eta interes komunak dituzten Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza eta Gizarte Zientzien eta Zuzenbidearen arloko ikertzaileek osatzen dute.
Oinarrizko helburu hauek ditu:
- Agerian jartzea Nafarroako Unibertsitate Publikoan Giza eta Gizarte Zientzien eta Zuzenbidearen arloan egiten den bikaintasuneko ikerketa.
- Diziplina humanistikoen, sozialen eta juridikoen arteko loturak sendotzea, diziplinarteko eta zeharkako ikerkuntzari laguntzeko.
- Eremu kultural, sozial, politiko, juridikoan eta komunikazioarenean zuzenean lan egiten duten erakunde, enpresa eta elkarteekin lankidetza sendotzea, modu eraginkorragoan laguntzeko gizarte zibila indartzen, bere zentzu zabalenean.