Joan eduki nagusira

Nor garen

 

Xedea

I-COMMUNITAS institutuak Giza eta Gizarte Zientzien arloan kalitatezko ikerketa sustatzera bideratutako institutua da, eta diziplinarteko praktikak bultzatzen ditu, ikertzaile berriak prestatzeko, graduondoko irakaskuntza berriak bultzatzeko eta sortutako ezagutza, proposamen eta ideia berriak gizartean gehiago zabaltzeko, giza- eta gizarte-garapenari egiten dioten ekarpena eraginkorragoa izan dadin.

Ikuspegia

I-COMMUNITASek helburutzat du Nafarroako Foru Komunitateko erreferentzia-institutua izatea gizarte-ikasketen arloan.  Bestalde, I-COMMUNITASek profil europar bat eraiki nahi du, NetIAS sarera (Network of European Institutes for Advanced Study) hurbiltzeko eta bertan sartzeko estrategia batean oinarrituta. Horretarako, bere gain hartuko ditu Europako eta mundu zabaleko ikasketa aurreratuko institutu prestigiotsuenen kalitate- eta zorroztasun-irizpideak, helburu izanik talentua eta prestigioa erakartzeko agente bihurtzea.

Balioak

Hauek dira institutuaren jarduera gidatzen duten balioak:

  • Bikaintasuneko ikerketa
  • Diziplina anitzeko ikerketa
  • Gizartearekiko eta giza garapenarekiko konpromisoa