Joan eduki nagusira

Gradu Bikoitza Fisioterapian eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan

Lagundu pertsonen bizi kalitatea eta osasuna hobetzen. Presta zaitez jarduera fisikoaren eta kirolaren praktika sustatzeko eta errehabilitazioaren, motrizitatearen, lesioen prebentzioaren eta patologien tratamenduaren bidez esku hartzeko.

Aurkezpena

NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren gradua.

ods 3 ods 4 ods 5 ods 10 ods 16

 

Zergatik ikasi Fisioterapiako eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziektako gradu bikoitza?

  • Bi titulu eskuratuko dituzu profesional asko behar diren eta lana lortzeko aukera asko duten esparru batzuetan.
  • Interes sozial handia du, ariketa fisikoa bitarteko ezin hobea baita gaixotasun askoren prebentziorako eta tratamendurako.
  • Fisioterapiako praktikak egiten ahalko dituzu ospitaleetan, zentro publiko eta pribatuetako zenbait arlotan.
  • Gorputz Hezkuntzaren irakaskuntzari, kirol-entrenamenduari, osasunerako jarduera fisikoari, kudeaketari eta kirol-aisialdiari buruzko ezagutzak eskuratuko dituzu.

Gradu hau egiteko moduak:

Gaitasunen inguruko prestakuntza

Hizkuntzak

Sarbide egokienak:

  • Batxilergoa: Zientzien ibilbidea (Osasun Zientziak edo Zientziak eta Ingeniaritza eta Teknologia)
  • Lanbide Heziketako goi mailako zikloak, titulazioarekin lotura dutenak

Ez da proba fisikorik egin behar sartzeko.

HAUEK EDUKITZEA KOMENI DA: Jarrera positiboa jarduera fisikoa eta kirola pertsona guztientzat sustatzearen, praktikatzearen, prebentziorako erabiltzearen eta agintzearen alde; dinamismoa eta egokitzeko gaitasuna; arazoak konpontzeko gaitasuna; ekimena eta talde lanerako prestasuna; eta trebetasun sozialak eta komunikaziokoak. Jendearen osasuna eta ongizatea hobetzeko interesa. 

Sarbideak Sarbideak

Ikasleentzako laguntza

Zertan egiten ahalko dut lan Fisioterapiako eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradu bikoitza Bukatzen dudanean?

  • Fisioterapeuta gisa, osasun sare publiko nahiz pribatuaren zenbait esparrutan.
  • Kirol-jarduera fisikoko hezitzaile gisa, ikastetxeetan eta kirol-klubetan.
  • Prestatzaile fisiko gisa; kirolarien, kirol-taldeen eta patologia eta/edo gaixotasun kronikoak dituztenen kirol-jarduera fisikoko berregokitzaile gisa; entrenatzaile pertsonal eta gorputz egokitzapeneko espezialista gisa.
  • Kirol-instalazioetako eta kirol-programa eta -ekitaldietako zuzendari eta kudeatzaile gisa.
  • Irakaskuntzan eta ikerketan.
     

Zer master egiten ahalko ditut Fisioterapiako eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradu bikoitza bukatzen dudanean?

Kontsultatu eskaintza osoa:

Oferta de Asignaturas English Friendly

Las asignaturas English Friendly se ofertan EXCLUSIVAMENTE para estudiantes internacionales de intercambio.

Son asignaturas que se imparten en castellano, pero con materiales y servicios en inglés. Se caracterizan por: 

  • las asignaturas se imparten en el aula en castellano.
  • los materiales de docencia que se facilitan al estudiante (apuntes, material bibliográfico, presentaciones ppt, etc,) son en inglés.
  • las tutorías son en inglés.
  • las pruebas de evaluación finales y parciales son en inglés.

Aviso importante: En aquellas asignaturas que tengan más de un grupo docente, no todos los grupos docentes ofrecen English Friendly (Consulta en tu Centro).

Listado de asignaturas english friendly.