Aurkezpena
NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren gradua.
Zergatik ikasi Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradua?
- Gorabidean den lan eremua: aurreikusia dago gorputz- eta kirol-hezitzaileen eskaria handitu eginen dela; izan ere, hezkuntza-curriculuma berregituratzearen ondorioz, autonomia-erkidego batzuetan Gorputz Hezkuntzako orduak gehitzearen aldeko apustua egin dute.
- Gorputz-hezkuntzaren irakaskuntzari, kirol-entrenamenduari, osasunerako jarduera fisikoari, kudeaketari eta kirol-aisialdiari buruzko ezagutzak uztartzen dituzte ikasketek.
- Interes sozial handia du, jarduera fisikoa bitarteko ezin hobea baita gaixotasun askoren prebentziorako eta tratamendurako.
- Gazteengan, antsietatea eta depresioa kontrolatzeko eta haien garapen sozial eta fisikoari laguntzeko.
- Helduengan, zenbait gaixotasun izateko arriskua murrizteko.
- Adineko helduengan, ahuldadea eta dependentzia murrizteko eta haien agerpena atzeratzeko, bai eta osasun mentala hobetzeko ere.
- Lortuko dituzun ezagutzek honako hauetarako gaitasuna emanen dizute:
- Egoera fisikoa ebaluatzeko eta osasuna hobetzera bideratutako ariketak agintzeko.
- Gorputz- eta kirol-jarduerak garatzeko eta ebaluatzeko.
- Kirol-instalazioak eta -entitateak antolatzeko eta gidatzeko.
Gradu hau egiteko moduak:
Gaitasunerako prestakuntza
Hizkuntzak
Sarbide egokienak:
- Batxilergoa:
- LOE Batxilergoa: Zientziak eta Tekonologia edo Gizarte Zientziak.
- LOGSE Batxilergoa: Osasun Zientziak edo Gizarte Zientziak.
- Goi Mailako Heziketa Zikloak, titulazioarekin lotura dutenak.
Ez da proba fisikorik egin behar sartzeko.
Ikasleentzako laguntza
Zertan egiten ahalko dut lan Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua bukatzen dudanean?
- Gorputz- eta kirol-hezitzailea ikastetxeetan eta kirol-elkarteetan.
- Prestatzaile fisikoa, kirolarien, kirol-taldeen eta patologia eta/edo gaixotasun kronikoak dituztenen gorputz- eta kirol-berregokitzailea, entrenatzaile pertsonala eta gorputz-egokitzapeneko espezialista.
- Entrenatzailea kirol-taldeetan, prestatzaile fisikoa kirol-errendimenduko espezialista gisa.
- Zuzendari teknikoa kirol-instalazioetan, zuzendari teknikoa kirol-zerbitzuen enpresetan, kirol-animatzailea, eta kirol-aisialdiko teknikaria.
- Kirol-programen eta -ekitaldien zuzendaritza, antolaketa eta kudeaketa.
- Kirol-instalazioen kudeaketa.
- Jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko ikerketa.
Zer master egiten ahalko ditut Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua bukatzen dudanean?
- Unibertsitate Masterra Osasun Zientzietako Ikerketan
- Unibertsitate Masterra Osasun Publikoan
- Unibertsitate Masterra Bigarren Hezkuntzako Irakasletzan
Kontsultatu eskaintza osoa:
- Master ofizialak
- Gradua bukatutakoan, gainera, titulu bereki hauek egiten ahalko dituzu
Ikaskuntzaren emaitzak