2+3 Talentu plana
Zertan datzan
Gizarte eta Kirol Animazio eta Irakaskuntzako Goi Mailako Heziketa Zikloa edo Egokitzapen Fisikoko Goi Mailako Heziketa Zikloa gainditu eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua egin nahi duten ikasleei ia ikasmaila oso baten kreditu baliokideak aitortuko zaizkie aipatutako graduan (60 eta 51 ECTS kreditu hurrenez hurren).
2+3 Talentu Planeko ikasleek 3 ikasturtean lortzen ahalko dute unibertsitate graduaren titulua.
Sarbidea eta onarpena
Gradura sartzeko, heziketa-zikloko batez besteko nota hartuko da kontuan. Hala ere, unibertsitatean sartzeko nota hobetu nahi dutenek zilegi izanen dute USEaren borondatezko fasera aurkeztea.
Onartua izateko, ikasle bakoitzak aurreinskripzioa egin beharko du gainerako ikasleen epe beretan eta prozedura beraren bidez.
Kredituak aitortzea eta matrikula aldatzea (ondoren)
Onartua izan ondoren, ikasle bakoitzak dagokion graduaren lehenbiziko ikasmailako irakasgai guztien matrikula egin beharko du, eta, gero, goi-mailako heziketa-zikloan egindako ikasketen kredituen aitorpena eskatu.
Aitorpenaren ebazpena jaso ondoren, matrikula aldatuko du: horrela, aitortutako irakasgaiak ezabatuko ditu, eta ondorengo ikasturteetako irakasgai berrietako matrikula egin.
Zertan eginen dut lan?
2+3 Talentu Planaren helburua askotan eskatzen den profil profesional mistoa garatzea da, tituludunak gauza izan daitezen Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako profesional gisa lana antolatzeko eta planifikatzeko, gaitasuna, sormena eta berrikuntza ardatz izanik.
Honetan egiten ahalko duzu lan:
- Ikastetxeetan eta kirol klubetan, kirol jarduera fisikoko hezitzaile gisa.
- Taldeetan eta kirolariekin, entrenatzailea, prestatzaile fisikoa eta kirol jarduera fisikoko berregokitzaile gisa, bai hastapeneko etapetan, bai kirol espezializazioan.
- Gimnasio eta egoitzetan, entrenatzaile pertsonal eta egokitzapen fisikoko espezialista gisa.
- Kirol programa eta ekitaldietan, zuzendari edo antolatzaile lanetan.
- Kirol instalazioetan edo kirol zerbitzuetako enpresetan, kudeaketa-lanetan, zuzendaritza teknikoan, kirol animazioan edo kirol aisialdiko teknikari gisa.
- Jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko ikerkuntzan.
Ikasketa Plana
EGOKITZAPEN FISIKOKO GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOTIK
Irakasgaiak | ECTS |
---|---|
Oinarrizkoa | 60 |
Nahitaezkoa | 102 |
Aukerakoa | 12 |
Praktikak | 9 |
Gradu Amaierako Lana | 6 |
KREDITUAK GUZTIRA | 189 |
Seihilekoa | Irakasgaia | Izaera | ||||
---|---|---|---|---|---|---|
LEHEN IKASMAILA | ||||||
1 | BIOKIMIKA | Oinarrizkoa | ||||
GIZA FISIOLOGIA | Oinarrizkoa | |||||
MUGIMENDUAREN ANATOMIA | Oinarrizkoa | |||||
IKASKUNTZA MOTORRAREN OINARRIAK | Oinarrizkoa | |||||
KIROLEAN HASTEKO OINARRIAK | Nahitaezkoa | |||||
2 | JARDUERA FISIKOAREN BIOMEKANIKA | Oinarrizkoa | ||||
ESTATISTIKA OSASUN ZIENTZIETAN | Oinarrizkoa | |||||
JARDUERA FISIKOAREN ETA KIROLAREN PSIKOLOGIA | Oinarrizkoa | |||||
OINARRIZKO ABILEZIA MOTORRAK ETA JOLASAK | Oinarrizkoa | |||||
ORGANOEN ETA SISTEMEN ANATOMIA | Nahitaezkoa | |||||
DATUEN ITURRIAK ETA PROIEKTUEN ELABORAZIOA JARDUERA FISIKOAREN ARLOAN | Nahitaezkoa | |||||
BIGARREN IKASMAILA | ||||||
3 | ARIKETA FISIKORAKO ERANTZUNA ETA EGOKITZAPENA | Oinarrizkoa | ||||
JARDUERA FISIKOAREN ETA KIROLAREN SOZIOLOGIA | Oinarrizkoa | |||||
MUGIMENDUARI ETA JARDUERA FISIKOARI APLIKATUTAKO BIOMEKANIKA | Nahitaezkoa | |||||
KIROLAREN OINARRI TEKNIKO-TAKTIKOAK | Nahitaezkoa | |||||
HEZITZAILE FISIKOAREN ESKUHARTZE DIDAKTIKOA DIBERTSITATEAN | Nahitaezkoa | |||||
4 | PATOLOGIA FUNTZIONALA | Oinarrizkoa | ||||
BANAKAKO KIROL JARDUERAK | Nahitaezkoa | |||||
TALDEKO KIROL JARDUERAK | Nahitaezkoa | |||||
HEZITZAILE FISIKOAREN ESKU-HARTZE DIDAKTIKOA BIZITZAN ZEHAR | Nahitaezkoa | |||||
KOMUNIKAZIOA, BIOETIKA ETA DEONTOLOGIA PROFESIONALA | Nahitaezkoa | |||||
KIROL INSTALAZIO ETA ENTITATEEN KUDEAKETA | Nahitaezkoa | |||||
HIRUGARREN IKASMAILA | ||||||
5 | ARIKETA FISIKOAREN ETA BANAKAKO ETA TALDEKO ENTRENAMENDUAREN BALORAZIOA ETA PLANGINTZA | Nahitaezkoa | ||||
KIROL JARDUERA BERRIAK | Nahitaezkoa | |||||
AISIALDIKO JARDUERA FISIKOA NATURA INGURUNEAN | Nahitaezkoa | |||||
AUKERAKOAK (12 ECTS) | Aukerakoa | |||||
6 | ARIKETARE OINARRIZKO PRESKRIPZIOA | Nahitaezkoa | ||||
BERREGOKITZAPEN FUNTZIONALA ENTRENAMENDU FISIKOAN ETA KIROLEKOAN | Nahitaezkoa | |||||
KIROLAREN ZUZENBIDEA | Nahitaezkoa | |||||
JARDUERA FISIKOARI ETA KIROLARI APLIKATUTAKO OINARRI EKONOMIKOAK | Nahitaezkoa | |||||
PRAKTIKAK (9 ECTS) | Praktikak | |||||
GRADU AMAIERAKO LANA (6 ECTS) | GAL |
GIZARTE ETA KIROL ANIMAZIOA ETA IRAKASKUNTZAKO GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOTIK
Irakasgaiak | ECTS |
---|---|
Oinarrizkoa | 60 |
Nahitaezkoa | 78 |
Aukerakoa | 27 |
Praktikak | 9 |
Gradu Amaierako Lana | 6 |
KREDITUAK GUZTIRA | 180 |
Seihilekoa | Irakasgaia | Izaera | ||||
---|---|---|---|---|---|---|
LEHEN IKASMAILA | ||||||
1 | BIOKIMIKA | Oinarrizkoa | ||||
GIZA FISIOLOGIA | Oinarrizkoa | |||||
MUGIMENDUAREN ANATOMIA | Oinarrizkoa | |||||
IKASKUNTZA MOTORRAREN OINARRIAK | Oinarrizkoa | |||||
KIROLEAN HASTEKO OINARRIAK | Nahitaezkoa | |||||
2 | JARDUERA FISIKOAREN BIOMEKANIKA | Oinarrizkoa | ||||
ESTATISTIKA OSASUN ZIENTZIETAN | Oinarrizkoa | |||||
JARDUERA FISIKOAREN ETA KIROLAREN PSIKOLOGIA | Oinarrizkoa | |||||
PATOLOGIA FUNTZIONALA | Oinarrizkoa | |||||
ORGANOEN ETA SISTEMEN ANATOMIA | Nahitaezkoa | |||||
DATUEN ITURRIAK ETA PROIEKTUEN ELABORAZIOA JARDUERA FISIKOAREN ARLOAN/td> | Nahitaezkoa | |||||
BIGARREN IKASMAILA | ||||||
3 | ARIKETA FISIKORAKO ERANTZUNA ETA EGOKITZAPENA | Oinarrizkoa | ||||
JARDUERA FISIKOAREN ETA KIROLAREN SOZIOLOGIA | Oinarrizkoa | |||||
MUGIMENDUARI ETA JARDUERA FISIKOARI APLIKATUTAKO BIOMEKANIKA | Nahitaezkoa | |||||
KIROLAREN OINARRI TEKNIKO-TAKTIKOAK | Nahitaezkoa | |||||
GORPUTZ ADIERAZPEN ETA KOMUNIKAZIOA | Nahitaezkoa | |||||
4 | ARIKETAREN OINARRIZKO PRESKRIPZIOA | Nahitaezkoa | ||||
KOMUNIKAZIOA, BIOETIKA ETA DEONTOLOGIA PROFESIONALA | Nahitaezkoa | |||||
BERREGOKITZAPEN FUNTZIONALA ENTRENAMENDU FISIKOAN ETA KIROLEKOAN | Nahitaezkoa | |||||
KIROL INSTALAZIO ETA ENTITATEEN KUDEAKETA | Nahitaezkoa | |||||
AUKERAKOAK (6 ECTS) | Aukerakoa | |||||
HIRUGARREN IKASMAILA | ||||||
5 | ARIKETA FISIKOAREN ETA BANAKAKO ETA TALDEKO ENTRENAMENDUAREN BALORAZIOA ETA PLANGINTZA | Nahitaezkoa | ||||
BORROKAKO KIROL JARDUERAK ETA URETAKOAK | Nahitaezkoa | |||||
KIROL JARDUERA BERRIAK | Nahitaezkoa | |||||
AUKERAKOAK (12 ECTS) | Aukerakoa | |||||
6 | KIROLAREN ZUZENBIDEA | Nahitaezkoa | ||||
JARDUERA FISIKOARI ETA KIROLARI APLIKATUTAKO OINARRI EKONOMIKOAK | Nahitaezkoa | |||||
AUKERAKOAK (9 ECTS) | Aukerakoa | |||||
PRAKTIKAK (9 ECTS) | Praktikak | |||||
GRADU AMAIERAKO LANA (6 ECTS) | GAL |
Zer master egiten ahalko ditut Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua bukatzen dudanean?
Kontsultatu eskaintza osoa:
- Master ofizialak
- Gradua bukatutakoan, gainera, titulu bereki egin ahal izango dituzu
Araudia
Ikasleek ikasketen araudia errespetatu beharko dute beti (egutegiak, matrikulatu beharreko kopuru minimoa eta maximoa, irakasgaien sekuentzialitatea, etab.) eta Unibertsitatean ikasten jarraitzeko arauak.