Joan eduki nagusira

Gradua Historian eta Ondarean

Treba zaitez ondarearen kudeaketa eta kultur bitartekaritza egiteko, museoetan, interpretazio zentroetan, agiritegietan edo gune historikoetan, baita irakaskuntzan edo ikerketan aritzeko ere. Jakin nahi baduzu zein izan den gure testuinguru eta hirien bilakaera historikoa eta zer jatorri duten egungo zenbait alderdi kultural, ekonomiko, sozial eta politikok, hau da zure gradua.

Aurkezpena

NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren gradua.

ods 5 ods 11 ods 15 ods 16 

 

Zergatik ikasi Historiako eta Ondareko Gradua?


 

  • Gero eta profesional gehiago eskatzen dira museoetan, kulturgune eta naturguneetan, agiritegietan, liburutegietan eta administrazio publikoetan.
  • Ondarearen kultur bitartekaritzarekin lotutako espezialistak behar dira.
  • Industria kulturalak zeregin garrantzitsua izaten ari dira Europako ekonomiaren eta enpleguaren hazkundean.
  • Ondare kulturala, naturala eta immateriala zaintzen eta zabaltzen laguntzeko trebatuko zara, eta Historiaren azterketari helduko diozu epe luzeko ikuspegien bidez.
  • Kultur proiektuen kudeaketa ekonomikoan eta ondarearen kultur bitartekaritzan espezializa zaitezke.
  • Alderdi historiko eta kulturaletan trebatuko zara, eta alderdi horiek baliagarriak izanen zaizkizu gero irakaskuntzan aritzea aukeratzen baduzu.

Gradu hau egiteko moduak:

Hizkuntzak

Gaitasunen inguruko prestakuntza

Sarbide egokienak:

  • Batxilergoa: Giza eta Gizarte Zientzien ibilbidea edo Arteen ibilbidea
  • Lanbide Heziketako goi zikloak, titulazioarekin lotura dutenak.

Sarbideak Sarbideak

Ikasleentzako laguntza

Zertan egiten ahalko dut lan Historiako eta Ondareko Gradua bukatzen dudanean?

  • Kultur bitartekaritza eta ondarearen kontserbazioa eta erabilera sozialak sustatzen museoetan, interpretazio zentroetan, parke naturaletan, agiritegietan eta abarretan
  • Ondarearen plangintza eta kudeaketa ekonomikoa egiten enpresa txiki eta ertainetan eta erakunde eta administrazio publikoen mendeko zerbitzuetan
  • Kulturgune eta naturguneetan
  • Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzan
  • Unibertsitateko irakaskuntzan
  • Ikerketan

Zer master egiten ahalko ditut Historiako eta Ondareko Gradua bukatzen dudanean?

Beste master osagarri batzuk:

Kontsultatu eskaintza osoa:

Gaitasunak