Joan eduki nagusira

Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea

Gradu amaierako lana

 

Hurrengo sistema ez da aplikatzen Soziologia Aplikatuko Graduan. Nire Ikasgelategiaren bidez emango dira intrukzioak.

  1. Zure GALa Fakultateko irakasle batekin adostu edo batekin baino gehiagorekin zuzendari gehiago izanez gero (urriaren 30era arte)
    • Jarri harremanetan Fakultateko irakasle batekin (edo batekin baino gehiagorekin, zuzendari gehiago izanez gero).
    • Irakaslea ados badago, “Ikasketa amaierako lana” izeneko inprimakia bete behar da.Irakaslearen eta ikaslearen arteko akordioa erregistratzearren Fakultateak prestatutako inprimaki bat da (bidali  mezu elektroniko batean facultad.humanas@unavarra.es helbidera).
      Kasu horretan, gaia esleitzeko prozesuan parte hartu behar du ikasleak, eta irakaslearekin adostutako gaia aukeratu. Hori egiten ez badu, akordioari uko egin diola ulertuko da, eta beste gai bat aukeratzen ahalko du gaiak esleitzeko prozesua bukatu ondoren libre gelditu direnen artetik.
    • OHAR GARRANTZITSUA: Hortaz, gradu jakin batean irakasleak ez badu aldez aurretik lanik eskaini prozesu arruntaren bidez, gradu horretan ezin dute GALik adostu ikasle batek eta irakasle batek. Irakasleak ezin dio uko egin ohiko prozesuan esleitu zaion GAL bati, beste ikasle batekin adostutako GAL bat zuzentzeko.

2. Aukeratu zerrendako gai bat eta irakasle bat 

  • Nire Ikasgelategiaren bidez, mezu bat jasoko duzu GALerako eskaintzen diren gaien eta irakasleen zerrendarekin eta argitaratze-egunekin.
  • Inprimaki hau bete behar duzu, gaiak ordenatuz zure lehentasunen arabera. OHAR GARRANTZITSUA: kontsultatu tutoriala.
  • Esleitutako gaien behin-behineko zerrendaren argitalpena: azaroaren 15ean, arratsaleko 15:00etatik aurrera.
  • Esleipenean parte hartu ez baduzu edo esleitutako GBLri uko egin nahi badiozu::
    • Azaroaren 20an ospatuko den bilerara joateko deialdia jasoko duzu, libre gelditu diren gaien eta irakasleen zerrendatik, horietako bat aukeratu dezazun. Bilera ikasgelategiko 03 gelan izango da, 17:00etan.
    • Ezingo bazenu GALaren gaiaren aukeraketaren bilerara joan, utzi zure aukeraketa ikaskide baten esku .
    • Azaroaren 22an  behin-betiko zerrenda argitaratuko da.

Zer GAL esleitu zaizun jakiten duzunean, jarri harremanetan zure zuzendariarekin GALa egiten hasteko. Irakaslea ere jartzen ahal da harremanetan zurekin.
GALaren zuzendaria izanen den irakasleak:

  • GBLaren espezifikazioak finkatuko ditu.
  • Orientabidea emanen dizu garatu behar duzun gaiaren egiturari buruz eta eman behar diozun ikuspegiari buruz.
  • Aurreikusten den denboran helburuak lortzeko modukoak direla ziurtatuko du.
  • Tutoretzapeko GALari buruzko azkeneko txostena idatziko du, eta hor emanen du aditzera ebaluazio irizpideen arabera zer kalifikazio proposatzen duen. (ikusi “Nola ebaluatzen da GALa?” izeneko atala)

IALak egiteko orientabidea emateko prestakuntza-jarduerak

IALak egiteko nahitaezkoa da Nafarroako Unibertsitate Publikoko Liburutegiak eskainitako "Informazioaren arloko gaitasunei buruzko ikastaroa" egitea. Informazio gehiago

GALaren orientazioa, egitura eta formatua

 

 

GALaren gordailu eskaera

GALa bukatutakoan, deialdiko egutegian zehaztutako datan gordailuaren inprimakia entregatu behar da, betiere zuzendariak lana ontzat eman badu.

 

GALaren entrega

 

Elektronikoki, NireIkasgelategiaren bidez, (gidanemandako instrukzioak jarraituz) "Tareas" izeneko karpetan:

  • Grado en Educación Infantil: XX_0_301890 1
  • Grado en Educación Infantil-Programa Internacional: XX_0_311890 81
  • Haur Hezkuntzako Irakasletzako Gradurako: XX_0_301890_91
  • Gradu Amaierako Lana - Haur Hezkuntzako Irakasletzako Graduaren Nazioarteko Programarako: XX_0_311890_81 Gradu Amaierako Lana
  • Grado en Maestro Primaria: XX_0_302890_1
  • Grado en Maestro Primaria- Programa Internacional: XX_0_312890 81
  • Lehen Hezkuntzako Irakasletzako Gradurako: XX_0_302890_91
  • Gradu Amaierako Lana - Lehen Hezkuntzako Irakasletzako Graduaren Nazioarteko Programarako: XX_0_312890_81
  • Grado en Sociología Aplicada: XX_0_303890_1 - TRABAJO
  • Grado en Trabajo Social:XX_0_304890_1

OHARRA: "XX" ikasturte akademikoaren erreferentzia urtea da

 

Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez dituzu ebaluazio irizpideak kontsultatzeko moduan.

Kalifikazioak NireIkasgelategira igoko dira ebaluazioa bukatu eta gero. Bi egun igaro ondoren, kalifikazioak akta ofizialean jasoko dira, eta, GALa azken irakasgaia duten ikasleen kasuan, espedientea ixteko eta titulua emateko eskatzeko moduan egongo dira.

Ohorezko matrikula

Ebaluazio-organo bakoitzak 9tik gorako nota duten GALen artetik proposatzen ahalko du kalifikazioa. Ohorezko matrikula izateko proposamena duten ikasleek horretarako epaimahaiaren aurrean defendatzeko eskaera egin beharko dute egutegian adierazitako egunetan. Epaimahaira aurkezten ez diren ikasleek jatorrizko kalifikazioa izanen dute.

Iruzurreko metodoak

Plagioa eta jatorrizkoa ez den materiala erabiltzea (irakasleak berariaz baimendua izan ezik), Internet bidez lortutakoa barne, bere jatorria berariaz adierazi gabe eta, hala badagokio, egilearen baimena izan gabe, gutxiegi (0,0) kalifikazioa jartzen ahalko zaio eta diziplina-espedientea ireki.

Erreklamazioen Aholku Batzordeak

 

  •  2023ko ekaineko/irailekodeialdia
    • Irakasletza
    • Gizarte Lana
    • Soziologia

Atal honetan aipatzen diren PDF dokumentu guztiek betetzeko aukera ematen dute. Horretarako, disko gogorrera edo pareko batera deskargatu behar dira aurretik. Ez da eskuz idatzitako dokumenturik onartuko, sinadurak izan ezik. Sinadura digitala dutenak ere onartuko dira.

        Garapen Jasangarrirako Helburu (GJH) eta Moduluei buruzko informazioa

  • Liburutegiaren biltegi instituzionalean gordeak dauden ikasketa amaierako lanak kontsultatzea eta erabiltzea irabazi asmorik gabeko kontserbaziorako, azterketarako edo ikerketetarako baizik ez dago baimendua.
  • Testua ezin izanen da berrerabili aipu laburretan baizik, egilea eta iturria aipatuz beti, 23/2006 Legeak, Jabetza Intelektualaren Legearen testu bategina aldatzen duenak, ezartzen duenaren arabera.
  • Egileek beren egiletza-eskubide guztiak gordetzen dituzte, eta, beraz, zilegi dute beren lanak egoki iruditzen zaien bezala erabiltzea (komunikabide komertzialetan argitaratu, beste biltegi batzuetan gorde eta abar).