Joan eduki nagusira

Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea

Fakultatea

Nor gara?

Jakin ezazu nor den nor Fakultatean eta nola jarri haiekin harremanetan.

Zer egiten dugu?

Kontsultatu Fakultatearekin lotutako ekitaldi, mintegi ikastaro eta albiste guztiak

Nola egiten dugu?

Lortutako ziurtagiriak eta kalitate parametroak
 

 

Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakaskuntzaren muina errespetua da, hau da, dibertsitatea, norbanakoak eta kolektiboak errespetuz tratatzea. Ikuspegi holistikoa eta inklusiboa dute ikasketek, eta pentsaera kritikoa eta adimen emozionala sustatzen dituzte. Gure ikasleek diziplinen ikuspegi zientifikoa lortzen dute, eta kontzientzia hartzen dute 2030 Estrategiaren balioez eta harekin lortu nahi diren garapen jasangarriaren helburuez.

  • 78 irakasgai ingelesez
  • 25 irakasgai frantsesez
  • 165 irakasgai euskaraz
  • % 40,41 ikaslek praktikak egiten dituzte
  • Gure gizarteko desafio premiazkoen inguruan egituratua dago gure irakaskuntza: hezkuntza-berrikuntza, esku-hartze soziala eta ondare historikoaren eta kulturalaren kudeaketa. Gure graduen, gradu bikoitzen eta masterren programan, bestalde, berebiziko garrantzia dute metodologia aktiboek eta praktikoek.
  • Hizkuntzak ikasteko modua eta irakaskuntza eleaniztuna: euskaraz eta gaztelaniaz irakasten dira graduak, ingelesez nazioarteko programak, eta frantseseko irakasgai batzuk ere baditugu.
  • Nazioartera begira daude gure titulazioak: nazioarteko programak ditugu irakasletzako graduetan, harremana eta lankidetza-bideak ditugu atzerriko zenbait unibertsitaterekin, eta aukera ematen dugu gaztelania atzerriko hizkuntza gisa (ELE) eta "Hizkuntzan, Kulturan eta Espainiera Atzerriko Hizkuntza duten Negozioetan" titulu berekia ikasteko.
  • Kanpoko praktikak egiten dira lantokietan; hala, ikasleek ezagupen teoriko eta praktikoak lortzen dituzte beren gaitasun profesionala garatzeko. Lanbidean aritzeko pausoa errazteaz gainera, egoera paregabea eskaintzen diete ikasleei gradu amaierako lanak egiteko.
  • Boluntario lana aukera ezin hobea da pertsonalki garatzeko, balio erantsia ematen du, eta unibertsitate-zabalpeneko kreditu gisa aitortua dago.